SORTU benetan poztu da epaileak Xistor Haranburu baldintzapean aske uzteko erabakiarekin, kartzelan 30 urte eman eta gero. Garai berri honetan Euskal Herrian eta bereziki Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan norbanako zein erakundeek egindako lana eta elkarrekin jositako konplizitateak fruituak ematen hasiak dira gatazkaren ondorioei konponbide bat aurkitzeko. Tamalez, Frantziako Estatuan garai zaharretara kateaturik eroso sentitzen dira batzuk, eta salatzekoa da fiskalak erakutsitako jarrera, epailearen erabakiari helegitea jarriko diola iragarri baitu. Bakeak eta bizikidetzak bestelako jarrera eraikitzaileak behar dituzte.