ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Mont de Marsango presoekin

2019-12-11

SORTUk bat egiten du Mont de Marsango presoen kolektiboak kaleratu duen agiriarekin

Alde batetik, martxaren atzean direnek ez dute inolako kontrasterik egin ez presoekin ez presoen alde Ipar Euskal Herrian lanean ari diren eragileekin; bestetik, haien jarduerak EPPKren ildoaren aurka egiten du.

Mont de Marsango Euskal Preso Politikoen Kolektiboak kaleratu berri duen agiriarekin bat egiten du SORTUk, alde batetik, martxaren atzean direnek ez dutelako inolako kontrasterik egin ez presoekin ez presoen alde Ipar Euskal Herrian lanean ari diren eragileekin; bestetik, haien jarduerak EPPKren ildoaren aurka egiten duelako.

Hauxe da, Mont de Marsango Euskal Preso Politikoen Kolektiboak plazaratu duen agiria, 2019ko abenduan sinatua:

“Mont de Marsango euskal preso politikoen mezua abenduaren 28ko espetxe martxaren aurrean

“Manipulazio eta gazikiulertze oro ekiditeko, jakinarazi nahi dugu talde batzuek abenduaren 28rako Mont de Marsango espetxera antolatu duten martxak ez duela gure oniritzi eta babesik, haien jarduerak EPPKren ildoaren aurka egiten duelako eta presoen kaleratzearen aldeko mugimenduan indarrak bildu beharrean, nahasmena eta zatiketa eragiteko asmoekin ari direlako”.