ALBISTEA


borroka feminista

Mobilizatzera, atxiloketak salatzera

2021-04-21

Sektore feminizatuen defentsan ari den sindikalismoarekin bat, atxiloketak salatzeko mobililzazioetan parte hartzeko deia egiten du SORTUk.

Espainiako Poliziak atzo Iruñean eginiko atxiloketak salatzeko LAB sindikatuak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du SORTUk. Izan ere, sektore feminizatuen defentsan eginiko bi ekintza baketsu aitzakia nahikoa izan dira emakume langileak zein sindikalistak jomugan jartzeko. Ezinbestekoa da sektore horiei elkartasuna adieraztea eta sindikalismoa kriminalizatzeko zein beldurtzeko saiakera oro salatzea.

Espainiako Poliziak eta patronalak lankidetzan abiarazitako operazio honetan, agerian geratu da Nafarroako Erregimenaren bulkada, bai LABek ordezkatzen duen sindikalismoa baldintzatzeko asmoz, bai sektore feminizatuen aldeko aldarrikapen oro geldiarazteko asmoz.

Euskal Herria eta gizartea eraldatu nahi baditugu, ozen salatu behar ditugu era honetako operazioak. Horregatik dei egiten dugu LABek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko:

• Ostiralean, hilaren 23an, 12:00etan, LABen egoitzen aurrean egingo diren elkarretaratzeetan (Bilbon 11:00etan).
• Larunbatean, hilaren 24an, 17:00etan, “Borroka sindikala aurrera” lelopean Iruñeko Baluartetik irtengo den manifestazioan.

Horrez gain, Maiatzaren Lehenean egingo diren mobilizazioetan ere parte hartzeko dei egiten dugu.