'Non dago diru publikoa? Metroko dirua, Osakidetzara' irakur daitekeen pankarta paratu du SORTUk gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gipuzkoako delegaritzaren balkoian, Groseko osasun zentrotik gertu. Egoera sanitario kezkagarri honetan, osasun alorreko profesionalek eta herritarrek baliabide gehiago exijitzen ari diren honetan, diru publikoa modu ez arduratsuan xahutzea egotzi dio SORTUk Jaurlaritzari.
Dirua egon badago. Jaurlaritzaren maniobra salatzen dugu, pandemiari aurre egiteko Europako funtsen dirua lobby boteretsuen eskuetara bideratu nahi duelako: 2.712 milioi AHTra, 1.706 milioi Iberdrolara eta beste 300 Petronorrera.
Elkar zaintzeko garaia da. Elkarlanaren, komunitatearen eta erantzunkizunaren garaia. Inor bazterrean gelditu ez dadin, zerbitzu publikoen eta eskubide sozialen alde mobilizatzeko garaia.
Bideoa: Irutxuloko Hitza