ALBISTEA


MarxFem Nazioarteko IV. Konferentzia ostegun honetan abiatuko da!

2021-11-09

Konferentzian, dozenatik gora panel kolektibo ere izango dira. Hauetan balioaren azterketa, lana, erreprodukzio soziala, arrazalizazioa, sexualizazioa eta estatua bezalako gaiak aztertuko dira, eta panelok jatorrizko bertsioan eskainiko dira. Parte-hartzaile gehienak militantziatik, aktibismotik zein mundu akademikotik datoz, eta hainbat herrialdetako ikuspuntu ezberdinak mahai-gaineratuko dituzte: Latinoamerika, Estatu Batuak, Asia, Ekialde Hurbila zein Europa hegoaldeko hizlariak bertaratuko dira, besteak beste.