ALBISTEA


gora herria

Lapurrak!

2021-01-18

Gero eta herritar gehiago pobrezia energetikora kondenatzen ari diren energia alorreko enpresa handien diru-gosea salatu du Sortuk Iberdrola dorrearen atarian.

Oinarrizko ondasun bat den heinean energia sektorea arautu behar dugu. Gaur gaurkoz hori ezinezkoa da, ez baitugu tresna propiorik. Burujabetza energetikoa behar dugu eta horregatik burujabetza politikoa behar dugu. Estatu propioa behar dugu.

Argindarraren fakturaren igoera salatzeko, mobilizazioa egin du SORTUk gaur Bilbon. Iberdrola Dorrearen atarian, metalezko zortzi bidoi jarri ditu, sutan, bakoitza hizki banarekin. Bidoi guztiek LAPURRAK hitza osatu dute. Bidoi bakoitzaren berotan, aktibista batzuk jarri dira. Ekintza horren bidez, gero eta herritar gehiago pobrezia energetikora kondenatzen ari diren energia alorreko enpresa handien diru-gosea salatu da.

Carlos Renedo, SORTUren Kontseilu Nazionaleko kideak adierazi du energia alorreko enpresen jardun mafiosoa salatu du. “Lapur hutsak zarete. Ia bi hamarkada daramatzazue argindarraren faktura errukirik gabe igotzen. Orain %30 garestitu diguzue.

“Lapur hutsak zarete! Jakin badakizue estuasun momentuak pairatzen ari garela. Hego Euskal Herrian 185.000 pertsona pobrezia energetikoan bizi dira eta hotza pasatzen dute etxean!

“Lapur hutsak zarete! Zuen diru-gosea ase-ezina da. Iberdrolak 2.681 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, urtarriletik irailera. Etekinak lortzeko edozer egiteko prest zaudete: Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatzeagatik ikerketa judiziala du zabalik, baina lapurretan jarraitzen duzue. Mafia zarete eta ate birakarien bidez, alderdi sistemiko guztiak erosten dituzue.

“Krisi hau zuek ordaindu behar duzue. Kapitalak. Zuen pribilegioekin amaitu behar dugu, desberdinkeria sozialekin amaitu behar dugu. Horretarako, gehiengo zabalaren aldeko neurriak behar-beharrezkoak dira.

“Oinarrizko ondasun bat den heinean energia sektorea arautu behar dugu. Gaur gaurkoz hori ezinezkoa da, ez baitugu tresna propiorik. Burujabetza energetikoa behar dugu eta horregatik burujabetza politikoa behar dugu. Estatu propioa behar dugu.

“Guk beste eredu baten aldeko apustua egiten dugu: energia berriztagarrien ekoizle eta banatzaile publikoa. Iada zenbait udalerri eta kooperatibak bidea egiten ari dira norabide horretan. Inork ez digu hori guztia erraz jarriko, badakigu, baina sinistuta gaude lortuko dugula. Alternatibak eraikiz, ondo antolatuta eta borrokatzen dena lortu ahal dugu”.