SORTUk bat egin du Kubako herriak bizi duen blokeoaren aurkako kanpainarekin.
Premiazkoa da Estatu Batuek eta Donald Trumpek, ia 60 urteko blokeoaren ondoren, politika bidegabe eta kriminal honi amaiera ematea. Blokeoak eguneroko bizitzako alderdi guztietan eragiten du, eta estrategia gisa porrot egin badu ere, agerikoa da min handia egiten jarraitzen duela Kubako herrian.
Mundu osoak mehatxu global bati egin behar dio aurre, COVID-19ren pandemiari. Herrialde guztiek ahal dutena egiten dute pandemia kontrolatzeko. COVID-19ren munduko pandemiari aurre egiteko beharrezkoa den osasun materiala eta ekipamendua edukitzeko eskubidea ere badu Kubak.
Blokeoak hirugarrenei eragozten die Kubari materiala saltzea. Lehen beharrerako produktuak ez izateak edo erregairik ez izateak eta orain material sanitarioa blokeatzeak are gehiago zailtzen du egoera.
Donald Trumpek (AEB) egoera baliatzen du Venezuela, Kuba, mehatxatzeko. OMEri egiten dion ekarpena eteten du... Jada inork ez du inolako irtenbiderik edo laguntzarik espero AEBen aldetik.
Aldiz, Kubak, bere politika internazionalistari leial, sendagile internazionalistak ditu 15 herrialde baino gehiagotan, baita Europan, Andorra eta Italian esaterako. Kuba, Txinarekin eta Errusiarekin batera, pandemia geldiarazten saiatzen ari da da.
SORTUk oraindik indarrean den blokeoa gaitzesten du, eta babesa eta elkartasuna adierazten dio Kubako herriari.
#BlokeorikEzElkartasunaBai
#EuskalHerriaKubaElkartasuna