ALBISTEA


nazioartea

Kubako herri iraultzailearekin

2021-07-13

Euskal jendarteari dei egiten diogu antolatuko diren mobilizazioetan parte hartu eta herri-elkartasuna zein babesa adieraztera kalera irten dadin.

Kubako herriak bizi duen krisi egoera honetan, Sortuk bat egiten du iraultza babestera atera diren herritar guztiekin.

Ekainaren 23an, Nazio Batuen Erakundeak enbargoaren amaiera eskatu zuen, 28. urtez jarraian, 184 baiezko, bi ezezko (AEB, Israel) eta hiru abstentziorekin (Colombia, Brasil eta Ukrainia). Era guztietara, azken urteetan gogortu egin da enbargoa, Trump-en Gobernuak, 240 neurri berrirekin, muturreraino eraman baitzuen blokeoa. Covid-19 pandemiari aurre egiteko beharrezkoa den osasun-materiala eta ekipamendua edukitzeko eskubidea ere ukatu diote Kubari.

Sortuk gogor salatzen du AEBen kanpo injerentzia erasokorra bai eta sare sozialetan ematen ari den desinformazio- eta manipulazio-komunikatibo kanpaina.

Laguntza humanitarioa onartzea exijitzen zaion arren, Kubak ez du laguntza humanitario beharrik. 60 urtez indarrean dagoen blokeo ekonomiko, finantziero eta komertziala amaitzea baino ez du behar. Herrien burujabetza-eskubidea errespetatzea beharrezkoa da, eta beste behin Kubako herriak jasaten duen erasoa salatu behar dugu.

Erakunde internazionalista gisa, gure elkartasuna adierazten diogu Kubako herriari. Aldi berean, dei egiten diogu euskal jendarteari antolatuko diren mobilizazioetan parte hartu eta herri-elkartasuna zein gure babesa adieraztera kalera irten dadin.

Mobilizazioak

Honako mobilizazio hauek antolatu dira ostegunerako:
đź“… Uztailak 15, osteguna
⏰ 19:00
📌 Arenalean (Bilbo) / Bulebarrean (Donostia) / Sarasaten (Iruñea)