‘Independentziarako Indarra’ lelopean, gaur itxi du Sortuk bere hirugarren kongresua, Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako batzarrean, konpromiso garbi batekin: euskal Estatuaren aldeko apustua berritzea. Horretarako, Herrigaia ponentziak onartu duen moduan, independentziarako indarrak metatu eta biderkatzeko lanean segiko du ezker abertzaleko antolakunde politikoak.
Hemendik aurrera eraldaketa sozial eta politikoan eragiteko bide-orria badu Sortuk, argi edukita, alternatibak, klase-borrokak, feminismoak, arrazakeriaren aurkako borrokak eta bestelako borrokek, Euskal Herrian, nazio askapena ezinbesteko dutela. Horregatik, borroka ezberdinak artikulatu eta aliantza zabalak sortzearen aldeko apustua egin du Sortuk.
Herrigaian planteatutako erronkek gehiengo bat behar dute, ezkerrekoa eta burujabetzaren aldekoa. Erakundeetan indartu beharra dago gehiengo hori, EH Bai eta EH Bilduren eskutik.
Azken batean, Sortuk herri bulkada suspertzea bilatuko du, herri gisa jauzi bat egin dezagun. Aurrerantzean, beraz, Sorturen misioa izango da bere aktibo politiko eta militantea askapen-prozesuaren zerbitzura jartzea. Horrek esan nahi du herriarekin batera lan egitea, eskuz esku, herriarentzat. Horrek esan nahi du betiko eremuetan eragitea, baina baita orain arte sekula aritu gabekoetan ere.
Koronabirusaren eraginez, aforoa nahi baino mugatuagoa izan da, eta 800 lagunentzako lekua baino ez da egon. Batzarra erdi presentziala izan da horregatik, eta Bilbora bertaratzeko barik gelditu diren militanteek telematikoki jarraitu dute batzarra.
Covidaren aurkako neurriak zorroztu dira gaurko batzarrean. Hartara, CO2 monitarizazio protokolo bat ezarri da, CO2 kopurua 850 PPMtik behera mantentzeko. Horretarako, aireztapen naturala eta mekanikoa kontrolatu dira, neurgailuen bidez.
Kongresu-itxierako batzar honetan, hainbat ordezkaritzak parte hartu dute, gonbidatu gisa. Euskal Herriko ezkerreko alderdi politikoetako ordezkariez gain, sindikatuetako nagusietako ordezkariak ere izan dira. Horiez gain, euskalgintza, hezkuntza, feminismo eta bestelako eragile sozialetako ordezkaritzak ere izan dira Bizkaia pilotalekuan.
Nazioartetik, honako ordezkaritza hauek parte bertaratu dira: BNG (Galizia), Comunes (Kolombia), CUP (Katalunia), ERC (Katalunia), FDLP (Palestina), KNK (Kurdistan), MLN Tupamaros (Uruguay) eta Sinn Fein (Irlanda). Europako Ezkerraren Alderdiko lehendakaria ezin izan da etorri azken momentuan, baina bideo bidez agurtu ditu batzarreko kideak.
Sorturen Nazio Kontseilua aukeratu berri du militantziak, babes handiarekin gainera. Nazio Idazkaritzarako hautagaitzak %89ko babesa lortu du (%6k bozkatu du ezetz eta %5ek zuriz). Gainerako hautagaitzek %91tik gorako sustengua jaso dute. Emaitza jakin ondoren, jendaurrean aurkeztu da lehen aldiz, Bizkaia pilotalekuan, zuzendaritza berria.
Nazio Kontseiluan, alde batetik, Nazio Idazkaritzako kideak daude, hauexek: Arkaitz Rodriguez Torres (idazkari nagusia), Nuria Alzugarai Gartzia (idazkari teknikoa), Oihana San Vicente Sáez de Zerain (barne koordinatzailea), David Pla (norabidetze estrategikorako gunearen arduraduna), Itsasne Fernandez Duarte (barne-antolaketa arduraduna), Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga (ekintza politikoko arduraduna), Xabi Iraola Larraia (herrigintza arduraduna), Gotzon Elizburu Beristain (komunikazio arduraduna), Elena Beloki Resa (nazioarteko arduraduna), Haimar Altuna Ijurko (gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduraduna), Lur Albizu Etxetxipia (Nafarroa Garaiko arduraduna), Jon Iker Aramendi Jimenez (Arabako arduraduna), Aitor Servier Etxexuri (Ipar Euskal Herriko arduraduna), Paul Laka Garamendi (Bizkaiko arduraduna) eta Aritz Artzallus Agirrezabala (Gipuzkoako arduraduna).
Horiez gain, beste hauek ere osatuko dute Nazio Kontseilua nazio-irizpideak aintzat hartuta: Aiora Epelde Agirre, Ane Sainz-Espiga Garcia, Asier Zamorano Arri, David Oroz Alonso, Eli Zubiaga San Jose, Haizea Kortaberria Garetxana, Ibai Redondo Beitia, Karlos Monteagudo Fernandez, Iker Alcedo Cano eta Txoli Mateos Gonzalez. Herrialde bakoitzeko irizpideak aintzat hartuta hauek ere izango dira Nazio Kontseiluan: Maddi Isasi Azkarraga (Arabatik), Gotzon Amaro Lopez (Bizkaitik), Amaia Etxabe Goikoetxea (Gipuzkoatik), Clara Rouget Aranibar (Ipar Euskal Herritik) eta Gorka Mayo Hermoso de Mendoza (Nafarroa Garaitik).
Ezker abertzaleko belaunaldi ezberdinak ordezkatzen dituen zuzendaritza izango da, eta era berean, gazte-belaunaldi bat ere inkorporatuko da zuzendaritza arduretara. Perfilei begiratuta, Herrigaian jasotako erronkei heltzeko gaitasuna izango duten kideak dira, herrigintzan zein militantzia esparru ezberdinetan ibilbidea duten kideak baitira: mugimendu feministan, ekologistan, hezkuntza mugimenduan, euskalgintzan...
Hautatua izan den zuzendaritza honek hainbat ezaugarri beteko ditu, Herrigaian hartutako konpromisoak betez. Batetik, herrialdeen arteko oreka bermatzeko hartutako konpromisoa betetzen da. Bestetik, Plan Feministan jasota dago zuzendaritza organoetako ordezkarien %40 gutxienez emakumeak izan behar direla. 30 lagunetik 14 izango dira emakumeak eta 16 gizonezkoak, Sortu feministatzeko hartutako konpromisoan aurrerapauso esanguratsua emanez.
1.- AGURRAK
Eskerrik asko gaurkoan hona hurbildu zareten guztioi:
Eskerrik asko nazioartetik etorritako eragileei. Eskerrik asko Euskal Herritik bertatik hurbildu zareten askotariko eragileei. Eta eskerreik asko, bereziki, Sortuko kidegoari, zuzendaritza osatuko dugun kideoi konfianatza egiteagatik. Gure onena ematen saiatuko gara. Edonola ere, esan behar duguna ez dela 15 edo 30 laguneko zuzendaritza bat, ehunka, milaka kidez osaturiko bat baizik, Zohardian esaten zen bezala, bi lagunek batek baino gehiago pentsatzen dutelako, hogei bik baino gehiago, eta berrehunek hogeik baino gehiago eta hobeto pentsatzen dutelako.
Hasteko, hiru agur berezi helarazi nahi ditut:
Lehena, momentu honetan Euskal Preso Politikoak bisitatzen ari diren senideei. Baita ere urteotan guztiona senideak Frantziako eta Espainiako espetxerik urrunenetara ere eraman dituzten Mirentxineko ehunka bolondresei. Zorionez, orain gertuago ditugu; zorionez, orain ez daude ez bakartuta ez Lehen Graduan. Baina ez da aski, inondik inora. Beraz, gaurkoan, bi ideia, bi eskaera, bi konpromiso mahai gaineratu nahi ditut. Lehena: salbuespenezko legediak bertan behera gelditu behar du. Eta bigarrena: herri honek merezi du bakea. Herri honek merezi du elkarbizitza. Eta herri honek merezi du preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko etorkizun bat.
Bigarren agur berezia gaurkoan gurekin diren munduko txoko ezberdinetako askapen mugimendu eta ezkerreko antolakundeen ordezkariei zuzendu nahi diet. Es un honor compartir con los y las compañeras venidas de otras latitudes reflexiones, anhelos y lucha. Eskerrik asko por acompañarnos siempre. Vuestra lucha es nuestra lucha. Tened la certeza de que nunca caminaréis solas.
Azkenik, badakit halako gauzak ez zaizkigula gehiegi gustatzen; badakit esatera noan hau ez zaiela batere gustatuko; baina eskerrik asko, Rufi, Rafa, eta zuen belaunaldiko beste asko eta asko, konpromisozko eta entregazko bizitza oso bategatik. Gure mugimenduak eta gure herriak behin ere ez dute haien alde egin duzuen guztia eskertzerik izango. Ongi merezitako atsedena irabazi duzue, baina ez egin ilusio handiegirik, ez urrunegi joan, zuen ekarpenak ezinbesteko izaten segitzen du eta.
2. BALANTZEA. Zer ekarri dio Sortuk Euskal Herriari?
Kongresuan balantzea egiteko aukera izan dugu. Sorturen ekarpenaz hausnartzekoa. Eta nik, gaurkoan, ekarpen horren sintesi gisa-edo, bost ideia nabarmendu nahi ditut:
Hasteko, aurreko zikloa behin betiko itxi eta ziklo politiko berria zabaldu dugu, askapen prozesuaren aurrerabideari aukera berriak eskainiz.
Bigarrenik, ezkerreko independentismoa indartu dugu, sozialki, elektoralki eta instituzionalki. Sortuko kideok egin dugu posible, Eusko Alkartasunako eta Alternatibako kideekin batera, Aralarko kide ohiekin batera, baita beste asko eta askorekin batera ere, gaur EH Bildu eta EH Bai gure herriko bigarren indar politikoak izatea, eta ezkerreko independentismoak inoizko zentralitaterik eta eragin gaitasunik handiena izatea.
Hirugarrenik, mugimendu feministatik hasi eta euskalgintzaraino, aldarri eraldatzaile guztiek izan dute Sortuko eta ezker abertzaleko kidegoaren hauspoa.
Laugarrenik, Sortuk elkarbizitzaren eraikuntzari ekarpen erabakiorra egin dio, Urriaren 18ko Adierazpena horren lekuko. Hoy, todos los aquí presentes ratificamos la Declaración del 18 de Octubre. Y hoy, nos reafirmamos en la hoja de ruta que nos legó la comunidad internacional en la Conferencia de Aiete: las víctimas, todas las víctimas, han de ser reconocidas y reparadas. Hay que dar una solución integral y definitiva a la cuestión de los presos. Y hay que dar una solución democrática al conflicto político. Euskal Herria debe ser respetada como nación. Y Euskal Herria debe poder decidir libre y democráticamente su futuro.
Azkenik, Sortuko kideok gure indar militantea askapen prozesuaren zerbitzura jarri dugu arlo guztietan. Izan ere hori da gure bokazioa, hori da gure xedea: herri honen independentziarako indarra izatea. Euskal estatu independente, sozialista eta feminista eraikitzeko indarra izatea.
Laburbilduz: gaur herri hau baketik eta askatasunetik gertuago dago.
3.-ERRONKAK
Alabaina, kongresu honetan, bereziki etorkizunaz aritu gara. Gure antolakundearen eta herri honen erronkez. Eta arlo horretan, lehentasunezko lau erronka handi finkatu ditugu.
3.1.- Zibilizazio berri baten eraikuntza
• Lehen erronka handia: zibilizazio berri baten eraikuntza, zibilizazio sozialista batena. Eta puntu honetan hiru erreflexio egin nahi ditut:
• Lehena: sozialismoa edo basakeria. Socialismo o barbarie. Ehun urte baino gehiago joan dira Rosa Luxemburgek esaera hori ezagutarazi zuenetik, baina, zoritxarrez, inoiz baino indar eta zentzu handiagoak dauzka.
• Necesitamos una nueva civilización, una civilización socialista, que ponga la vida y su cuidado en el centro, y que anteponga el bienestar colectivo al individual, sencillamente, porque el capitalismo neoliberal se está cargando el invento. Porque está visto, y así lo hemos podido constatar durante esta pandemia, que allí donde impera la lógica del capital, allí donde se privatiza y precariza, y allí donde las instituciones rehuyen su deber de cuidarla, la vida retrocede, cuando no desaparece.
• Sé que suena alarmista, pero así están las cosas: o cambiamos de raíz el actual modo de producción, distribución y consumo, o abordamos con carácter urgente un cambio de rumbo radical, o vamos al carajo. Porque como diría Walter Bejamin, “la revolución no es el tren que está fuera de control, sino el freno de emergencia con el que se intenta pararlo. Es el capitalismo el que está descontrolado, impulsado por la anarquía de las fuerzas del mercado, y es el socialismo el que trata de reafirmar un mínimo de dominio colectivo sobre esa bestia que arrasa todo a su paso”.
• Bigarren erreflexioa. Egoera honetan arrisku handiak daude jendarte eraldaketa eta herrien askapena helburu dugunontzat, baina gure egitasmoaren bidean aurrera egiteko aukera paregabeak ere bai. Arrisku handia dago, eta hala ohartarazi beharra dago, egoera honetatik demokrazia galtzaile atera eta agenda autoritarioa indartuta ateratzeko. Baina aldi berean, pandemiaren krisiak inoiz ez bezala biluztu ditu neoliberalismoaren dogma nagusiak, García Linerak hizpide izan ohi duen sinesmenen ordezkapenerako aukera zabalduzastindu ditu neoliberalismoaren dogmak kritika sistemikorako aukera berriak ere sortu ditu, baita, arestian aipatu joeren parez pare, demokrazia, justizia eta bedintasuna aldarrikatu eta sakontzeko baldintza berriak ere.
• Eta hirugarren erreflexioa. Bataila horren emaitza ez dago idatzita, hein handi batean, indar aurrerakoi eta askatzaileen borrokaren araberakoa izango baita. Beraz, anbizioa: bataila hori eman beharra dago, guztia irabaz daitekeenaren anbizioarekin. Eta batez ere, bataila hori eman beharra dago botere-bokazio eta botere-estrategia argi batekin, berdin kalean zein instituzioetan.
Izan ere, honakoak ez dira errepliegereko garaiak, boterea esparru guztietan lehiatzekoak baizik. Izan ere, gu ez ginen jaio diskurtso autoerreferentzialak egiteko, konfort eremu batean gotortzeko, betiereko kontrabotere izateko: gu jaio ginen irabazteko, ahal bezain beste botere eskuratu eta euskal estatu independente, sozialista eta feminista bat eraikitzeko.
• Galdera da, nola? Sarrik esan izan du: gauza bat da iraultzaile izatea, eta beste bat, zeharo ezberdina, iraultza egitea. Batzuei aski zaie lehenarekin, bistan da. Aldiz, guk iraultza egin nahi dugu.Bada, iraultza egiteak eskatzen du utopiaren bandera altxatzea, sistema kapitalistaren parez-pare alternatiba erradikal eta integral bat aldarrikatzea. Baina, aldi berean, eskatzen du hemen eta orain gehiengo sozialen lan eta bizi baldintzak hobetuko dituzten proposamen, borroka eta egitasmo zehatzak mahai gaineratzea. Hacer la revolución exige levantar la bandera de la utopía, imagina y reivindicar un futuro radicalmente diferente, pero, al mismo tiempo, exige acometer propuestas y luchas concretas capaces de mejorar las condiciones de trabajo y vida de las mayorías sociales aquí y ahora.
Así pues, hacer la revolución exige fortalecer las reivindicaciones y luchas del movimiento feminista, del movimiento ecologista, del los pensionistas, de las euskaltzale, del movimiento por la acogida de las personas migrantes y contra el racismo. Significa salir a la calle en denuncia del desmantelamiento de la sanidad pública, en demanda de unas pensiones dignas, en defensa de un sistema público de cuidados, de un sistema educativo soberano o de la oficialidad del euskara; y significa oponerse al vergonzoso intento de perpetuar la reforma laboral del PP.Y en este punto quiero mandar un abrazo a los pensionistas, que han cumplido cuatro años en lucha; a los trabajadores de Tubacex, que han demostrado que con organización y lucha es posible; Ipar Euskal Herriko etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduari, espekulazioari aurre egiteagatik; y a las trabajadoras del Guggenheim y las residencias, en huelga en defensa de unas condiciones de trabajo y de vida dignas.
Iraultza egiteak eskatzen du aldarri eta borroka ezberdinak artikulatzea, eta ahalik eta aliantza zabalenak eta transbertsalenak eraikitzea. Hacer la revolución exige entender que la práctica más radical no equivale al discurso más radical. La práctica más radical es aquella que es capaz de articular más gente en torno a una demanda transformadora.
Y hacer la revolución exige defender el derecho de autodeterminación y la soberanía de los pueblos en tanto que sinónimo de capacidad política para poder llevar a cabo una transformación social en profundidad. Exige entender que, en Euskal Herria, la lucha de clases, el feminismo, el ecologismo o el antirracismo pasan por la liberación nacional.
3.2.-Recuperación de nuestra soberanía nacional
• Hain justu, hori da bigarren erronka nagusia: gure burujabetzaren berreskurapena.
• Burujabetza, estatu propio bat, behar dugu. Gure herriaren biziraupena bermatzeko. Eredu sozial eta ekonomiko justu bat eraikitzeko. Demokrazia erradikal bat eraikitzeko
• Queremos un estado, necesitamos un estado. Para despatriarcalizar todos los ámbitos de la vida y alcanzar la plena igualdad entre hombres y mujeres; para aportar, desde nuestra propia realidad, a la construcción de la necesaria alternativa global; porque no somos menores de edad, ni estamos incapacitados, como para que otros tengan que tomar decisiones por nosotras
• Pero sobre todo, queremos un estado porque tenemos derecho a vivir en un estado decente.
3.3.-Fortalecer el soberanismo de izquierdas
• Hirugarren erronka. Erronka horiek guztiek gehiengo berri bat eskatzen dute, subiranista eta aurrerakoia. Todos estos retos requieren de una nueva mayoría. Una mayoría soberanista y progresista. Una mayoría que ya existe en el país, pero que necesita ser proyectada y operativizada en términos electorales e institucionales.
• Y todos estos retos requieren un nuevo liderazgo, liderazgo que tan solo puede venir de la mano del soberanismo de izquierdas, de la mano de EH Bai y EH Bildu, porque quienes nos han traido hasta aquí difícilmente van a poder llevarnos a ningún otro sitio.
• Por eso, ratificamos nuestra apuesta inequívoca por EH Bildu y EH Bai, y hacemos una apuesta clara por abrir EH Bildu y EH Bai a nuevos sectores. Por conformar ese frente amplio soberanista y progresista que lidere este país hacia un futuro de soberanía y justicia social.
• Y por último, hacemos una puesta clara porque EH Bildu y EH Bai gobiernen el mayor número posible de instituciones, porque eso es bueno para la gente, es bueno para el proceso de liberación, y porque, como dijo aquel, nosotras no nacimos para resistir, ni siquiera para responder; nacimos para ganar, y vamos a ganar.
3.4.-Herri bulkada berri bat
• Laugarren eta azken erronka. Hemen gaude, herri gisa zutik, bizirik eta askatasunaren ateak parez pare zabalik, duela 60 urte belaunaldi oso batek herri hau bizkargaineratu zuelako; frankismo betean ikastolak, kooperatibak, helduak alfabetatzeko eskolak eta abar luze bat martxan jarri zituztelako; berpizkunde kultural eta nazional oso bat abiatu zutelako.
• Bada, aipatu ditugun erronka horiek herri bulkada berri bat eskatzen dute. Berpizkunde kultural eta nazional berri bat. Herri honen energia komunitario guztiak aktibatu eta artikulatzea.
• Eta orain guri dagokigu herri hau bizkargaineratzea, herri bulkada berri hori abiatzea. Eta gure gurasoek eta aiton-amonek egin zuten bezala, gure buruari honako promesa egitea: guk ez dugu etsiko herri honetara bakea ekarri arte. Baina, batez ere, guk ez dugu etsiko Euskal Herri aske eta justu bat lortu arte.
4.-BUKAERA
• Zein da Sorturen eginbeharra? Ezker abertzalearen aktibo politiko eta militantea aaskapen prozesuaren mesedera jartzea; askapen prozesua azkartzea, independentziarako indarra izatea; eta horretarako, inoiz baino gehiago, herrian urtzea. Inoiz baino gehiago lan egitea herriaren alde. Eta inoiz baino gehiago gauzak egitea herriarekin. Batetik, herritik sortu ginelako; bestetik, herriari zor gatzaizkiolako; eta azkenik, eta batez ere, gauzak herriarekin eginez gero, beti-beti-beti asmatuko dugulako.
• Ez dugu inor engainatuko. Ez da erraza izango. Behin ere ez da erraza izan. Garai ilunak etor litezke; Gramscik hizpide zituen munstro garaiak. Baina zein da iraultzaile baten bizitza, zein da iraultzaile baten patua hori ez bada? Borrokatu, irabazi, erori, jaiki, borrokatu, irabazi, erori, jaiki... aurrera eginez, aurrera eginez, aurrera eginez.
• Beraz, egin irribarre, borrokatuko dugulako. Eta borrokatuz gero, irabaziko dugulako
¡Vamos arriba!
Up the rebelds!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!
Gora Euskal Herria feminista!
Gora Herria!