ALBISTEA


nazioartea/eskala politikoa

Iraultzaren lekukotzak

2019-07-15

Eskala Politikoak Kubara egin duen bisitaren lehen bideo-kronika.

Aukera izan dugu Iraultzak herrialdearen gizarte-garapenean egindako urratsak ezagutu eta Kubako sozialismoa egokitzera bidean ematen ari diren pausoen berri jakiteko ere.

SORTUk eta Iratzarrek ICAPekin elkarlanean antolatutako Kubako Eskala Politikoan, hiru egun egin ditugu hamar laguneko taldeak. Memoria historikoaren lanketan eta transmisioan egiten duten lanaren erakusle, Santa Ifigeniako hilerria, Segundo Frenteko mausolekoa eta Ernesto Guevara Che-ren omenezko memoriala bisitatu ditugu.

Horrez gain, aukera izan dugu Iraultzak herrialdearen gizarte-garapenean egindako urratsak ezagutu eta Kubako sozialismoa egokitzera bidean ematen ari diren pausoen berri jakiteko ere. Besteak beste, masa antolakundeetako ordezkariekin, ICAPekoekin eta CDRetakoekin hitz egin dugu. Zorrotz erreparatzen diete oraindik dituzten hutsuneei, baina eredu sozialistarekin aurrera jarraitzeko asmo irmoa dute.