Trump administrazioak beste behin ere Venezuelako ekonomiaren aurkako blokeoa gogortzeko neurriak hartu ditu. Oraingoan, Venezuelako Gobernuak Estatu Batuetan dituen ondasun eta aktiboak blokeatu ditu.
Neurri berri honek zera dakar:
• Erabateko blokeoa. Herrialde burujabe baten aurkako injerentzia atzerritarra (AEBak) da. Kasu honek berriz ere urratzen ditu herri-burujabetza eta nazioarteko legezkotasuna.
• Baldintza sozial eta ekonomiko kolpatuak are gehiago estutzen ditu blokeoak. Neurri honek Venezuelako herriko sektorerik apalenei eragiten die.
• Norvegiak eskatu ondoren, Gobernu eta oposizioaren artean Barbadosen egiten ari den elkarrizketa-mahaiari zuzen-zuzenean eraso egiten dio neurri horrek.
• Venezuelako krisiak arduraz jokatzeko prest dagoen nazioarteko komunitate bat behar du. Trump bezalako piromanoek egoera muturreraino baino ez dute eramaten bakarrik beraien etekinak kontuan hartuz.
SORTUk Venezuelari eraso egiteko neurri berri hau salatzen du. Era berean, Venezuelako herri guztiarekiko elkartasuna agertzen du, baldintzak larriagotu direla eta.
#TrumpDesbloqueaVenezuela
#VenezuelaAurrera