ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Igandean, Altsasura

2019-03-22

Espainiako Estatuak ez du inolako berme demokratikorik euskal herritarrentzat. Sala dezagun.

'Ez da justizia. Altsasukoak aske!' lelopean, abiatuko da manifestazioa, 12:00etan, suhiltzaileetatik

Berriz ere kalera irteteko dei egiten dugu. Igandean, Altsasuko gazteei ezarritako zigor bidegabea salatzeko eta Espainiako Estatuan justiziarik ez dela salatzeko manifestazioan parte hartuko dugu. Izan ere, Espainiako Estatuak ez du inolako berme demokratikorik euskal herritarrentzat, Altsasuko auziak erakutsi duen moduan.

Beraz, igande honetan, hilak 24, beste hainbat eragilerekin batera, gure babes eta elkartasuna azalduko diegu Altsasuko gurasoei 'Ez da justizia. Altsasukoak aske!' lelopean antolatu duten manifestazioan. Suhiltzaileetatik abiatuko da eguerdiko 12:00etan.