ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Idatzi presoei

2020-03-26

Koronabirus gaitza espetxeetan izaten ari den eragina handia da. SORTUk bat egiten du Etxeratek abiarazitako Idatzi Presoei kanpainarekin

Osasun larrialdi egoera honetan, presoen egoerak kezkatzen gaitu. Koronabirusaren gaitzak eragin handia utzi du espetxeetan, bisitarik gabe gelditzean, osasun-segurtasunerako eta higienerako neurri falta nabarmena denean, eta ikasi nahiz komunikatzeko oztopoak ikaragarriak direnean. Azken batean, presoen isolamendua areagotu baino ez da egin.

Gainera, Correos posta zerbitzuak ez ditu egunkariak banatuko alarma egoera honetan. Eskutitzak baino ez ditu banatuko.

Etxeratek abian jarritako #IdatziPresoei kanpainarekin bat egiten du SORTUk. Inoiz baino garrantzitsuagoa da haiei idaztea eta elkartasuna helaraztea. Azpiko esteketan lor ditzakezue presoen helbideak:

https://www.etxerat.eus/index.php/eu/presoak/zerrendak-helbideak


https://www.etxerat.eus/index.php/eu/presoak/espetxeak-mapak