Mixel Berhokoirigoinen heriotzak samin ikaragarria eragin digu, eta besarkada sentikorra helarazi nahi diogu bere sendiari eta hurbileko lagunei. Euskal historiaren azken urteak markatu dituen pertsonetako bat joan zaigu. SORTUk, mugimendu gisa, bihotz-bihotzez eskertzen dio Mixeli herri egindako honi sekulako ekarpena.
Ipar Euskal Herriari eta askapen mugimenduari eginiko ekarpena izugarri handia izan da. Laborantza Ganberan eta mugimendu abertzalean eginiko lan eta borrokaz gain, Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioan aurrera egiteko ekarpen garrantzitsuak egin zituen.
Bestalde, ETAren ziklo armatua modu ordenatuan amai zedin, jendarte zibilaren parte hartzea ezinbestekoa izan bazen, Mixeli esker izan zen. Izan ere, filosofia horren aitzindari, gidari eta antolatzaile izan baitzen.
Agur eta ohore, Mixel!
Garaipen egunera arte!