Euskal preso politikoei salbuespeneko espetxe-politika ezartzen zaie, espetxe-politika kriminala. Aurreko astean Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzaren lekuko izan ginen. Zigorraren hiru laurdenak beteta eta gaixo egon arren, gatibu jarraitze zuen. Hori ezin da berriz gertatu. Presoek ezin dute bahitu politiko gisa jarraitu. Espainiako Gobernuaren esku dago mendekuan oinarritutako espetxe-politika albo batera utzi eta presoak etxera bidean jartzea. Bere esku dago sufrimendu honekin amaitzea. Azken batean, berak dauka bake eta bizikidetza lortzeko giltza.
Kezkatuta gaude. Haserre. Horregatik, aski dela esango diogu Espainiako Gobernuari larunbat gau honetan. Gobernuaren Bilboko Ordezkaritza Ordearen aurrean pasako dugu gau osoa eta erabaki politikoak berehala har ditzan exijituko diogu. exijitzeko.
21:00 Mobilizazio nagusia
21:30 Hitzartze nagusia eta borrokarako kantak
22:00 Haserre-gaua
-Mahaingurua: presoen aldeko aktibismoa
-Gutun bidalketa presoei
-Etenik gabeko oroimena eta salaketa
09:00 Itxiera ekimena
Espetxe-politika anker honekin nazkatuta dauden herritarrei dei berezia egiten diegu protestaldi honetan parte hartu dezaten. Koronabirusa dela eta, segurtasun neurriak errespetatuko dira: hidrogela egongo da eskura eta distantziak bermatuko dira. Horrez gain, komunak jarriko dira. Parte hartu nahi dutenei eskatzen diegu gaua pasatzeko arropa egokia, esterilla, musukoa eta ‘Gora Herria’ kamiseta ekartzeko.