ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Ez justizia, ez demokrazia

2019-10-09

SORTUk besarkada bat helarazi nahi die zigortutakoei eta dei egiten du antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Argi dago hemen ez dela justiziarik ez euskal herritarrentzat ez kataluniarrentzat ez aldaketa sozial eta demokratikoak nahi dituzten herritarrentzat

Auzitegi Gorenak ez du justiziarik aplikatu eta neurrigabeko zigorrak ezarri dizkie Altsasuko gazteei, funtsik gabeko muntaia polizial batean oinarrituta. Injustiziaz jositako istorio baten beste atal bat gehiago dugu gaurkoa.

Sententzia honek ezer indartzekotan, Guardia Zibila indartu du, Katalunian beste despliege bat egiten ari den unean eta urriaren 12aren atarian. Azken batean, horrenbeste min eta beldur eragin duen Guardia Zibilaren ondoan kokatu da Auzitegi Gorena, nola ez, berme prozesal oro alboratuz, eskubideak murriztuz.

Argi dago hemen ez dela justiziarik ez euskal herritarrentzat ez kataluniarrentzat ez aldaketa sozial eta demokratikoak nahi dituzten herritarrentzat. Justiziarik ezean, demokraziarik ez dago hemen.

SORTUk besarkada bat helarazi nahi die zigortutako gazteei eta haien familiei. Era berean, dei egiten dio jendarteari antolatuko diren mobilizazioetan parte har dezan.