Urtarrilaren 22 eta 29ko Plaza Hutsa monografikoa izango da, eta euskalgintza arnasberritzeaz gogoeta-ariketa sakona egingo da, ikuspegi ezkertiar eta independentistatik beti ere. Eztabaida eta mahainguruetan euskalgintzaren mugimenduan erreferentziazko izenak izango dira.
Pandemia egoera dela eta, Euskararen Plaza Hutsa telematikoa izango da. Formulario hau betez eman daiteke izena.
Euskalgintzaren baitan sei gailanduko dira modu sakonean: egoera soziolinguistikoaren azterketa, aterki ideologikoaren eraberritzea, hizkuntza-politika, euskalgintzaren eraberritzea, arnasguneak eta kulturgintza. Gai horietako bakoitza mahai-inguru banaren bidez landuko da eta horretarako, hainbat hizlari izango dira.
Duela bi urte irekitako gogoeta prozesuaren hirugarren fasea itxiko dugu horrela. Plaza Hutsa jardunaldiaren ostean gogoeta herri eta auzoetara eramango da, dokumentua behin betiko itxi aurretik. Gogoeta hori jasotzen duen dokumentuaren arabera, euskalduntze prozesuaren agorpena bizi dugu eta garaiko bulkadaren inertziak ari gara kudeatzen. Dauzkagun datuekin, eta galera-irabazien arteko erlazioa gorabehera, euskararen etorkizunak gutxieneko bermea duela esan ahal izatetik urrun gaude, baita euskarak posiziorik onena duen lurraldeetan ere.
Euskalgintzak azken hamarraldietan eginiko ibilbideari ere erreparatu zaio. Euskalgintza erakundetu egin da, azpiegitura asko sortu den bitartean, bidean lausotu egin da mugimendua.
Horrez gain, dugun erronka handietako bat da aterki ideologikoa berritzea. Diskurtsoa berritu ahal izateko, besteak beste, hizkuntza-gatazka identitate-auzi hutsetik atera beharko litzateke. Hizkuntza-eskubideen aldeko borroka botere-harremanak eraldatzearekin lotzen da beraz, eta justizia sozialean eta demokrazian oinarritzen den beste jendarte eredu baten aldeko ekimena da.
Edonola ere, euskalduntze fase berri baterako lau ildo estrategiko proposatzen ditu dokumentuak: hizkuntza politika berri baterako adostasunak eraikitzea, mugimendu euskaltzalearen biziberritzea. Euskalgintza biziberritzeko bide berriak abiatzea, arnasguneak indartzea eta herri-kontakizuna birsortuko duen bulkada kulturala.
URTARRILAK 22
12:00-12:15. Plaza Hutsaren aurkezpena.
12:15-14:00. Egoera Soziolinguistikoaren azterketa: Zertan da gaur euskalduntze prozesua?
Aurkezlea. Maialen Cuevas
Errelatorea. Iker Legarra
Hizlariak:
Olatz Altuna
Asier Etxenike
15:30-17:00. Aterki ideologiko (zahar)berritua.
Aurkezlea. Urko Aierbe
Errelatorea. Idoia Zengotitabengoa
Hizlariak:
Idurre Eskisabel
Andoni Olariaga
Onintza Odriozola
17:30-19:30. Hizkuntza politika.
Aurkezlea. Izaro Zinkunegi
Errelatorea. Aize Otaño
Hizlariak:
Josu Amezaga
Arkaitz Fullaondo
Paul Bilbao
URTARRILAK 29
15:00-16:30. Euskalgintzaren indarberritzea.
Aurkezlea. Oihane Camón
Errelatorea: Iker Alcedo
Hizlariak:
Mikel Aiartzaguena.
Andere Ormazabal.
Gotzon Barandiaran.
16:45-17:45. Arnasguneak.
Aurkezlea. Maider Lazkano
Errelatorea: Xabi Gartzia
Hizlariak:
Dabid Anaut
Miren Segurola
18:00-19:30. Herri kontakizuna birsortzeko bulkada kulturala
Aurkezlea. Amaiur Renteria
Errelatorea. Egoitz Urrutikoetxea
Hizlariak:
Iratxe Retolaza
Garbiñe Ubeda
Ximun Fuchs
19:30-19:45. Itxiera.