Europako Ezkerraren Alderdiak baiezkoa eman dio Sortuk inkorporatzeko egindako eskariari. Aurrerantzean, beraz, SORTU Europako Ezkerraren Alderdiko kide behatzaile izango da. Asteburu honetan Europako Ezkerraren Alderdia 6. Kongresua egiten ari da Malaga hirian, eta SORTUk estreinakoz parte hartuko du bertan.
Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak, bihar arratsaldean eskainiko duen hitzaldian, nabarmenduko du eskuin muturraren eta neoliberalismoaren ofentsibaren aurrean, ezkerrak, sindikatuek eta herri-mugimenduak mugimendu zabala artikulatzeko gai izan behar dutela, ezkerraren baitan dauden ezberdintasunen gainetik.