ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Estatu Sakonaren aurrean

2020-01-22

SORTUko lau kide atxilotu ditu Guardia Zibilak: Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Antton Lopez. Independentismoak Estatuan bultzatu nahi duen edozein aukera-leiho berri zapuztu nahi du Estatu Sakonak.

Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoa edozer egiteko prest dago gatazkaren ondorioen nahiz zergatien alorrean aurrera pausorik eman ez dadin.

Guardia Zibilak goiz honetan atxilotutako lau kideei eta haien ingurune hurbilari elkartasuna helarazi die SORTUk. Era berean, lehenbailehen aske uzteko exijitu du.
SORTUren aburuz, gaurko atxiloketak ez dira kasualitatez gertatu. Egun bizi dugun testuinguruan, inoizko adostasun zabalena dago euskal gizartean espetxe-politika aldatzearen alde, PSOEk onartu du Katalunian gatazka politikoa dagoela (eta inplizituki Euskal Herrian ere).

Atxiloketek ez diote logika judizial bati jarraitzen. Atxiloketa hauek Euskal Herriko eta Kataluniako independentismoak sustatu duten egoera berriarekin erlazionatuta daude.

Estatu Sakona dugu aurrean. Edozer egiteko prest dagoena. Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoak ezker abertzaleak eta oro har independentismoak irekitzen lagun dezakeen edozein aukera-leiho zapuzteko saiakera bat da. Izan ere, independentismoa aukera-leiho bat zabal dadin lan egin du. Euskal Herriko eta Kataluniako gatazketan aurrera egitea ahalbidetu lezakeen agertoki berri baten alde jardun du.

Lehenago ere Ezker Abertzalearen estrategia aldaketa zapuzten saiatu ziren. Armagabetzea eta ETAren amaiera zapuzten ahalegin du ziren. Orain, Estatuaren estolderiek egungo egoera politiko berria sabotatu nahi dute.

Ongietorriena aitzakia baino ez da. Katalunian pankartak eta xingola horiak aitzakiatzat erabili zituzten moduan, Generalitateko presidentea kargutik kentzeko. Modu bertsuan jokatu zuen Auzitegi Gorenak inbestidura saioa zapuzteko eta oro har edozein aukera leiho irekitzeko, Junqueras ezgaitzea erabaki zuenean.

Azken batean, Estatu Sakona dugu aurrean. Edozer egiteko prest dagoena. Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoa edozer egiteko prest dago gatazkaren ondorioen nahiz zergatien alorrean aurrera pausorik eman ez dadin. Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoa gerran daude gatazka konpontzeko edozein soluzio-hipotesiren aurka.

Klase politikoari eta jendarteari dei egiten diogu eraso hauen aurrean eta politikagintzaz haragotik datozen interferentzia horien guztien aurrean, gatazkarentzat eta haren ondorioentzat soluzio politiko eta demokratikoak susta ditzatzen.

Estatu Sakon horri, eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatiko horri zera adierazi nahi diogu: errepresio bidez, Guardia Zibilekin eta Auzitegi Nazionalarekin, ez dute agertoki berri bat irekitzeko aukera lortzearren Ezker Abertzaleak egindako jarduna aldatuko.

Azkenik, SORTUk dei egiten du mobilizazioetan herrietan antolatu diren protesta ekitaldietan parte hartzeko. 19:00etan hasiko dira atxilotutakoen herrietako mobilizazioak. SORTUko zuzendaritzak ordezkaritza bana bidaliko du Lizartzara eta Agurainera.

• Gernika (Merkurio Plaza)
• Lizartza (Plaza del Ayuntamiento)
• Zarautz (Plaza del Ayuntamiento)
• Agurain (Errege Ataria)