1986an Euskal Herriak NATOri, gerrari eta herrien gaineko esku-hartzeei emandako ezezko argiaren ildo beretik, Errusiaren eraso militarra berehala geratzeko deia egiten dugu.
Halaber, aktore guztiei dei egiten diegu eraso-logikak gelditzeko, elkarrizketa mahai bat osatzeko eta askotariko elkarrizketak jorratzeko, Nazio Batuetako gutunaren printzipioak eta nazioarteko zuzenbidea oinarri, betiere.
Gatazka elkarrizketa eta bide diplomatikoaren bidez konpondu beharra dago. Bakearen eta diplomaziaren ordua da.
Herrien gaineko kanpo eskuhartzerik ez!
Gerlarik ez!
Bakea eta burujabetza.