ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Egun erabakigarria

2022-09-22

Bakegileek, Bake Bideak eta Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek adierazpen bat izenpetu dute Parisko Dei Auzitegiak Ion Kepa Parot eta Jakes Esnalen askatasun eskaerak onartu ondoren.

Adierazpena:
Frantziar zein Espainiar estatuak interpelatu nahi ditugu eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezen eskatzen diegu, justizia transizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz.

Hainbeste itxoiten genuen erabakia iritsi zaigu gaur. Egungo egoera kontutan hartzen duen erabaki judizial hori txalotzen dugu. Eskertzekoa da ere gizarte zibilak urtez urte determinazio handiz eramandako lana eta abokatuen determinazioa. Gure aburuz, erabaki honek, frantses justiziak 2011az geroztik abiatu den bake prozesuaren inguruan duen ikuspegi aldaketa erakusten du. Kofi Annanek Donostian abiatutako prozesua, su eten iraunkorraren iragarpenak segitu zituen. Ondotik etorri ziren armagabetzea 2017an eta 2018an ETA erakundearen disoluzioa. Bi urte dira Frédéric Haranburu aske gelditu zela. Bi urte galduak Ion Parot (6. baldintzapeko askatasuna), Jakes Esnal (5. baldintzapeko askatasuna) eta beraien familientzat. Biek 71 urte baino gehiago dituzte eta 32 urte igaro dituzte preso.

Aieteko konferentzia iragan zenetik, determinazio handiarekin lanean aritu diren guziak eskertu nahi ditugu. Etapa bat gainditu dugu baina gure lana bururaino eraman behar dugu.

Erabaki horrek bidea erraztu behar dio presoen eta iheslarien auziaren eta gatazkaren ondorioen koponbide orokorrari. Gaurkoan, Frantziar zein Espainiar estatuak interpelatu nahi ditugu eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezen eskatzen diegu, justizia transizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz. Honek, biktima guztien onarpena, beren eskubideen onarpena, egia eta gatazkaren iturrien identifikazioa bermatuko ditu.

Euskal Herrian, beste edozein lekutan bezala, gatazkaren konponbidea elkarrizketaren bidetik pasatuko da eta Frantziako lehendakariari eskatzen diogu bide hori errestu dezan.

Irailaren 22ko zaintza taldea:

- Txetx Etcheverry, bakegilea
- Anaiz Funosas, Bake Bidea
- V. Bru, Pirinio Atlantikoetako deputatua LREM
- I. Echaniz, Pirinio Atlantikoetako deputatua PS

- F. Espagnac, Pirinio Atlantikoetako senataria, PS
- M. Brisson, Pirinio Atlantikoetako senataria, LR
- D. Saint Pé, Pirinio Atlantikoetako senataria, Modem

- E. Dutoya, Akitaniako kontseiluaria, PS, eta Ziburuko auzapezordea
- S. Buissière, Akitaniako kontseilaria, EELV
- D. Damestoy, Akitaniako kontseilaria EELV

- Annie Poveda, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria, EH Bai
- Iker Elizalde, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria, EH Bai
- M. Behotegi, Bardos-eko auzapeza eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria

Euskal Hiri Elkargoko exekutibo kide

- JR Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakaria
- R. Carrique, Idauze Mendiko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehen lehendakari ordea
- K. Ecenarro, Hendaiako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- M. Bisauta, Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- D. Olcomendi, Izura Asmeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- M. Arostegui, Miarritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- R. Hirigoyen, Mugerreko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- I. Pargade, Hazparneko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea eta Departamenduko gehiengoko kontseilaria
- A. Curutchary, Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- B. Carrére, Uztaritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea
- O. Alleman, Departamenduko gehiengoko kontseilaria eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua
- B. Laborde, Sarako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua
- E. Aldana, Ziburuko auzapeza eta Hego Lapurdi Poloko arduraduna
- P. Etxeleku, Errobi poloko arduraduna
- A. Iriart, Hiriburuko auzapeza eta Errobi Aturriko poloko arduraduna

- D. Hugla, Lehuntzeko auzapeza
- M. Iribarren, Itsasuko auzapeza
- JL Prebende, Gabadiko auzapeza
- Arno Gastambide, Aiherrako auzapeza