Gaur, martxoaK 24, egiaren eta justiziaren aldeko Memoriaren Egun Nazionala ospatzen da Argentinan. Hala ere, COVID-19ren munduko pandemia dela eta, ezin izan dugu ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartu, berrogeialdian baikaude. Gaur SORTUk Argentinako diktadurako biktima guztiekin duen konpromisoari eusten dio. Fisikoki presente egon ezin arren, buru eta bihotzetan zaudete.
2002an egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Eguna izendatu zutenetik, Buenos Airesko eta Argentinako kaleak hutsik egongo dira gaur, Gobernuak ezarritako berrogeialdia dela eta. Milaka eta milaka balkoi, ordea, zapiz eta aldarrikapen-pankartaz beteko dira, eta batera gogoratuko dituzte diktadura militarrak hil eta desagerrarazi zituen milaka biktimak.
Euskal Herritik gure maitasun eta elkartasun guztia helarazten diegu milaka senide, ama, amona eta senide politikori, bai eta Argentinako herri osoari ere, mina pairatu arren, gaur harrotasunez ospatzen baitute egia eta justizia, ahanzturaren eta etsipenaren aurkako borrokan irabaziak.
Jakizue Euskal Herrian SORTU eta mugimendu independentista osoa zuekin dagoela