ALBISTEA


nazioartea/eskala politikoa

Camagueytik Habanillara

2019-07-22

Kubako Eskala Politikoaren bigarren bideo-kronika.

Villa Clara probintzian igarotako hiruzpalau egunetan, hainbat toki eta proiektu ezagutzeko aukera izan dugu Kubako eskala politikoko lagunok. Camaguey hirian, esaterako, kolonialismo garaiko itxura mantentzen duten eraikinak ikus ahal izan ditugu. Santa Clarako ICAPen egoitzan hartu dugu ostatu, eta bertatik egin ditugu gainerako bisitak.

Asamblea del Poder Popularreko ordezkariekin egindako bilkuran, Villa Clara probintziako datu ekonomiko, soziologiko eta demografikoak ezagutu ditugu. Bilkuran aipatutako tokiko garapenerako Plan Turquinoren onurak, beriz, Jibacoa herrian ikusi ditugu: kafe ekoizpena nagusi da bertan, baina kultur ekintzak ere antolatzen dituzte, eta badute botika eta medikuaren kontsulta ere.

Ernesto Guevara Che-ren memoriala eta Tren blindado-ren erakusketa ikusteko aukera ere izan dugu. Baita Hanabanillako lakua eta ur jauzia bisitatzeko ere. Horrez gain, Santa Clara hiriaren 330. urtemugako ospakizunen lekuko izan gara.