Euskal Herriko eraldaketa sozial eta politikoko prozesuek subiranotasunean aurkitzen dute bere artikulazio eta bide puntua. Prozesu konplexua, lurraldearekin lotuta dagoena, baina baita bizitzarekin ere (alderdi energetikoak, elikadura, ekologia, etab.), eta hura gurutzatzen duten zaintza eta gorputzekin. Beraz, subiranotasuna botere partekatu gisa ulertzen dugu, eraldaketa-prozesurako indar kolektibo hori modu sortzailean artikulatzeko botere gisa.