Martxoaren 16an, gaixorik larri dauden presoen egoera salatzeko eta horien etxeratzea aldarrikatzeko mobilizazioa deitu du ‘Ni Zu Bi’ herri-ekimenak, eta Bilboko zubiak betetzeko dei egin du, eguerdiko 12:00etik aurrera.
SORTUk bat egiten du ekimenarekin. Preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko borrokan jarraitu behar dugu. Larri diren presoak eta gaixotasun sendaezina dutenak etxera ekartzea da lehentasunetako bat. Horregatik da garrantzitsua Bilboko zubiak betetzea. Oinarrizko eskubideen aldarrikapena ozen entzun dadila.