Kataluniako eta Galiziako indar politiko soberanistetako ordezkari politikoek larritzat jo dute urtarrilaren 20an Guardia Zibilak egindako polizia operazioa, SORTUko lau kideren atxiloketa eragin zuena. Presoen auzia konpontzeko ahaleginak biderkatzeko dei egin dute:
2020ko urtarrilaren 22ko 4 pertsonen atxiloketaren aurrean:
Testu honen sinatzaileok urtarrilaren 22an Euskal Herrian 4 pertsona atxilotu izanja oinarrizko eskubideen urraketa berri bat dela salatzen dugu, eta, gure ustez, ez da kasualitatea atxiloketak euskal gizartean espetxe-politikaren aldaketaren alde inoiz baino adostasun handiagoa dagoen unean gertatzea.
Atxiloketa horiek bultzada politiko hutsari erantzuten diotela salatu nahi dugu; estatu espainolean, balizko konponbide politiko eta demokratikoak ekarriko dituen ekintza politikoa baldintzatzen saiatzeko, Estatuaren beste saiakera baten aurrean gaudela dirudi.
Horregatik, testu honen sinatzaileok dei egiten diegu eragile guztiei gertaera larri horien aurrean erantzutera eta presoen auzia konpontzeko ahaleginak biderkatzera, eta estatuko gatazken konponbide politiko eta demokratiko baterantz aurrera egitera.
- Laura Borrás, JunsXCat-eko bozeramailea
- Albert Botrán, CUP Per la Ruptura-ko diputatua
- Míriam Nogueras, PDCateko lehendakari ordea
- Carles Puigdemont, JxCat-eko europarlamentaria
- Néstor Rego, BNGko diputatua
- Diana Riba, ERCko eurodiputatua
- Jordi Salvador, ERCko diputatua
- María Sirvent, CUP Crida Constituyent-eko diputatua
- Joan Tardá, ERCko diputatu ohia