1.- Heriotza hau ekidin zitekeen, Igorrek aske behar zuelako egon. Izan ere, Igor Gonzalez gaixorik zegoen eta Espainiako epaileek ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak beteak zituen dagoeneko. Zergatik jarraitzen zuen espetxean? Zer asmo politikoren mesedetan?
2.- Heriotza hau euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika kriminalaren ondorio da eta Espainiako Gobernuak du harekiko ardura zuzena. Erabaki politikoak hartzeko unea da, euskal presoak bahitu politikotzat hartzeari utzi eta etxerako bidean jartzeko.
3.- Aski da! Euskal Herriak urratsak behar ditu eta orain behar ditu.
4.- SORTUk euskal herritarrei dei egiten die antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko, denok konponbiderako bidea izan gaitezen. Era berean, gertaera latz honek gogoeta kolektibo bat eskatzen duela uste dugu eta horretara deitzen ditugu euskal eragile politiko eta sozial guztiak: noiz arte jarraitu behar dugu egoera honetan? Zer nolako etorkizuna eraiki daiteke horrela?
Bukatzeko, SORTUk doluminik zinezkoenak helarazi nahi dizkie Igor Gonzalezen senide eta lagunei. Une latz hauetan, bihoakie gure besarkadarik beroena.