ALBISTEA


borroka feminista

Aske eta burujabe

2021-06-28

Pertsona aske eta burujabez osatutako jendarte aske eta burujabea dugu helburu, eta normaltasuna hori izan dadin lanean eta borrokan jarduteko prest gaude.

Ekainaren 28 honetan, askatasuna aldarrikatzen du Sortuk

Ekainaren 28 honetan, askatasuna aldarrikatzen du SORTUk: norbera izan dadila dena, berak sentitzen duen modukoa edota erabakitzen duena. Norbera den modukoa izateko eskubidea, burujabetza behar dugu.

Pertsona aske eta burujabez osatutako jendarte aske eta burujabea dugu helburu. Ezarriak zaizkigun norma guztiak eraldatuz normaltasuna askatasuna izan dadin lanean eta borrokan jarduteko prest gaude, sistema hetero-patriarkalak barnerarazi dizkigun balioak errotik erauzteko, sistema osoa eraldatzeko. Herri aske eta burujabea behar dugu, guk nahi dugun moduan bizitzeko, kanpo-injerentziarik gabe.

Ez dezagun ahaztu LGTBI kolektiboa osatzen duten pertsonen aurkako erasoek ez dutela etenik kalean, militantzian, lantokietan edota sare sozialetan... Egiturazkoa den heinean, non-nahi eta noiznahi ematen da. Gure babesa eta elkartasun osoa guztiei. Erasoetako bakoitza irmo salatzen jarraituko dugu. Sistema eta errealitatea eraldatzen jarraituko dugu.