Apirilaren 17ko Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren atarian, SORTUk konponbide politikoak exijitu ditu arazo politikoentzat, eta horrek preso politikoen aferari irtenbidea ematea esan nahi du. Orain jauzi bat eman behar da, preso eta iheslari guztiak etxera bidean ekartzeko. Horretarako, orain arte bezala, funtsezkoak izango dira kontsentsu zabalak eta mobilizazio soziala.
Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, manifestazioak iragarri dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, ‘Askatasuna!’ lelopean egingo den manifestaziorako deia egin du SORTUk.
Bestalde, ‘Presoen askatasunaren bidean: lorpenak eta erronkak’ izenburupeko mahai inguruan, hainbat azalpen eskainiko dituzte asteazkenean, hilaren 14an, Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia SORTUko kideek, Ion Telleria kazetariak gidatuta. Ekitaldia streamming bidez jarraitu ahal izango da SORTUren YouTubeko kanaletik, 19:00etatik aurrera.
SORTUren Kontseilu Nazionaleko Haimar Altuna eta Kizkitza Gil de San Vicentek ‘Askatasuna!’ izenburuko adierazpena irakurri dute, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko ordezkari izan diren hainbat pertsonak ondoan zituztela: Argi Perurena, Oihana San Vicente, Arantza Garbaio, Xabier Alegria, Jon Salaberria, Xabier Arin, Xabier Ezkerra, Pello Eskisabel, Kubati, Jokin Aranalde, David Pla eta Begoña Uzkudun.