ALBISTEA


ekonomia eta bizi baldintzak

Alternatiba erradikal baten beharra

2019-04-25

SORTUk Maiatzaren Lehenaren inguruko irakurketa egin du, eta bereziki LABen mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du.

Sistema kapitalista krisi ekologikoa eragiten ari da, kapitalismoa planetaren nahiz giza espeziaren beraren biziraupena arriskuan jartzen ari baita.

SORTUk Maiatzaren 1aren inguruko irakurketa jendarteratzeko deia egin du. Era berean, Langileen Eguneko mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du, bereziki LABek deitutakoetan.

Gauza jakina da planeta osoan nagusi den sistema kapitalista askotariko krisi bat eragiten ari dela. Sistema kapitalista krisi sozio-ekonomikoa eragiten ari dela, pobreen eta aberatsen arteko aldea gero eta gehiago handiagotzen ari baita, eta horrez gain lan eta bizi baldintzen prekarizazioa hedatzen ari baita.

Sistema kapitalista krisi ekologikoa eragiten ari da, kapitalismoa planetaren nahiz giza espeziaren beraren biziraupena arriskuan jartzen ari baita. Eta hala adierazten ari zaizkigu gaurko egunean ere Europako estatu eta hiriburuetako kaleetan ehunka milaka gazte “Friday for future” ekimenaren bidez.

Sistema kapitalista zaintzaren krisia eragiten ari da. Hori da azken aldi luzean mugimendu feministak ahotan duen aldarrikapen eta salaketa nagusienetako bat.

Sistema kapitalista krisi geopolitiko bat ere eragiten ari da. Gero eta maizago entzuten dira gerra hotsak munduaren luze-zabalean. Gaur da eguna ez dagoena baztertzerik, alderantziz, arriskua egon baitago, hondamendi nuklear baterako.

Eta sistema hori krisi demografiko bat ere eragiten ari da. Egunero-egunero ikusten ditugu telebistaz milioika errefuxiaturen eta bortxatutako desplazatuen drama.

Krisi sistemiko horren aurrean, gainera, jendearen haserrearen eta ezinegonaren aurrean, kapitalismoa kapitalismo gehiagorekin erantzuten ari da. Alegia, sistemak berak eragiten duen haserrearen, ondoezaren edo egonezinaren aurrean, sistemak kapitalismo gehiagorekin erantzuten du, herrien, langile- eta herri-sektoreen eta emakumeen zapalkuntza areagotuz eta eskuin muturraren aldeko apustu argia eginez. Termino horietan ere ulertu beharra dago espainiar Estatuan gertatzen ari den inboluzio hirukoitza: soziala, patriarkala eta nazionala. Aspaldi honetan badoaz eliteak, bai Euskal Herrian, bai Katalunian bai Estatuko gainerako herrien kasuan, berez mugatua, baldintzapekoa, den burujabetza hori are gehiago murriztera eta birzentralizatzera.


Hemengo neoliberalek esaten dute hemen oasi batean bizi garela. Askotan entzun dugu ideia hori baina guk ukatu egiten dugu. Errotik.

Hori da, gutxi-asko, Maiatzaren 1aren testuingurua. Inoiz baino arrazoi gehiago dago alternatiba baten alde borrokatzeko. Izan ere, kapitalismoaren baitan, munduko 62 pertsona aberatsenek munduko biztanleriaren erdiak adina aberastasun dute; eguneko 24.000 pertsona hiltzen dira gosez, horien laurden bat haurrak; 600 milioi haur muturreko pobrezia egoeran bizi dira, eta bost haurretatik batek ez dauka eskolara joateko aukerarik, eta eguneko 12.000 haur sendagarriak diren gaixotasunek jota hiltzen dira; emakumeen %75ek gutxien-gutxienik eraso sexistaren bat pairatuko du bere bizitzan zehar.

Historiaren, ideologien eta ezein alternatibaren amaieraz mintzo zaizkigu. Esaten digute kapitalismoa dela giza-eboluzioaren eta zibilizazioaren gaina. Gauzen egoera edota ordena naturala ordezkatzen duela. Bada, guk diogu ez dagoela gauza antinaturalagorik gerra, gosea edota milioika pertsona sendagarriak diren gaixotasunek jota hiltzea baino; ez dagoela gauza antinaturalagorik gutxi batzuk gehien gehienok ekoiztutako aberastasuna beren eskuetan pilatzea baino, kontinente osoen espoliazioa baino, naturaren eskala handiko suntsiketa baino; ez dagoela gauza antinaturalagorik analfabetismoa baino, milioika errefuxiatu eta desplazatuen existentzia baino, milioika emakumeen bortxaketa edota erailketa baino.

Hemengo neoliberalek esaten dute hemen oasi batean bizi garela. Askotan entzun dugu ideia hori baina guk ukatu egiten dugu. Errotik. Azken batean, ustezko oasi honetan:

- Aberatsen eta pobreen arteko tartea, gero eta handiagoa da.
- Hego Euskal Herrian 400.000 pertsona inguru pobrezia eta bazterkeria arriskuan bizi dira.
- Bost urte eskaseko epean, 1.000 etxegabetzetik gora egin dira.
- Gazteek bi aukera baino ez dute: miseriazko soldatak onartu ala erbestera joan.
- Indarkeria matxistak azken 15 urteetan 100 emakume eta 18 haur hil ditu.

Sozialismoaren aldeko borrokaren beharrean berresten dugu gure burua. Kapitalismoaren baitan ez dagoelako etorkizunik, ez herrientzat ez langile eta herri sektoreentzat; kapitalismoa intrintsekoki delako injustua. Horrenbestez, alternatiba erradikal eta integral baten ezinbestekotasuna berresten dugu, hemen eta munduan.

Gauzak horrela SORTUk alternatiba erradikal eta integral baten beharra nabarmentzen du. Sozialismoaren aldeko borrokaren beharrean berresten dugu gure burua. Kapitalismoaren baitan ez dagoelako etorkizunik, ez herrientzat ez langile eta herri sektoreentzat; kapitalismoa intrintsekoki delako injustua. Horrenbestez, alternatiba erradikal eta integral baten ezinbestekotasuna berresten dugu, hemen eta munduan. Alternatiba bat behar baitugu, ekonomia jendartearen zerbitzura jarriko duena, eta ez alderantziz, gaur egun gertatzen den bezala. Alternatiba bat behar dugu erabakimena jendartearen eskutan utziko duena, eta ez elite finantzieroen eskuetan, orain gertatzen bezala. Alternatiba bat behar dugu Amalurra errespetatu eta bizitza erdigunean jarriko duena, eta suntsitu beharrean, horixe gertatzen baita egun.

Jakin badakigu ereduak ez direla mimetikoki inportagarriak. Guk gure eredu propioa behar dugu. Gure sozialismo eredu propioa eraiki behar dugu, hemengo baldintzetara egokituta. Eta sozialismo eredu propio horren eraikuntza hasten da herri gisa gure burujabetza berreskuratzetik; hasten euskal errepublika eraikitzetik. Izan ere, ez dago eraldaketa sozialik burujabetzarik gabe. Ez dago eraldaketa sozialerako aukerarik espainiar Estatuaren baitan. Burujabetza, erabakitzeko eskubidea azken batean, ez da afera identitario bat, afera zeharo materiala baizik.

Erabakitzeko eskubidea da lan baldintzak hemen erabaki ahal izatea, pentsio sistema propio, publiko eta duina eraiki ahal izatea, kalitatezko demokrazia bat eraiki, gizon eta emakumeen arteko parekidetasun osoa lortu ahal izatea. Azken finean, erabakitzeko eskubidea da eredu ekonomiko eta sozial justu bat eraiki ahal izatea.

Alternatiba hori eraikitzeko, estatu propio bat eskuratzeko, euskal Errepublika eraikitzeko, lehen, orain eta bihar, hauexek dira gako nagusiak: aktibazioa, mobilizazioa, antolakuntza, eta borroka.

Horretarako, alternatiba hori eraikitzeko, estatu propio bat eskuratzeko, euskal Errepublika eraikitzeko, lehen, orain eta bihar, hauexek dira gako nagusiak: aktibazioa, mobilizazioa, antolakuntza, eta borroka. Zentzu horretan, Euskal Herrian badugu oinarririk, inguruko herrialde askotan ez bezala. Krisi sistemikoaren aurrean erreakzio aurrerakoi bat gertatzen ari da, hemen, hizpide dugun alternatibarako baldintzak egon badaudela erakusten duena. Azken urteetan milaka eta milaka emakume ikusi ditugu kalera irteten, parekidetasun osoaren alde, alternatiba sozial eta ekonomiko oso baten alde eta bizitzea merezi izango duten bizitzen alde. Ikusi ditugu pentsiodunak kaleetan pentsio duinen alde, lan eta bizi baldintza duinen alde. Ikusi ditugu gazteak kalean, Altsasuko edota La Manada auziak direla-eta, justizia justuaren eta demokraziaren alde. Horrekin batera ehunka mila herritar, erabakitzeko eskubidearen nahiz burujabetzaren alde mobilizatu dira.

Euskal Herrian olatu aurrerakoi bat altxatzen ari da, feminista, ezkertiarra, ekologista, independentista, gure lurraldearen, buruen eta gorputzen gaineko burujabetza aldarrikatzen duena.datozen egunotan bi hitzordu nagusi izango ditu olatu horrek: apirilaren 28an, EH Bilduri bozka ematea, eta Maiatzaren 1ean, langile-mobilizazioetan parte hartzea eta, zehazki, LAB sindikatuarenetan.

Euskal Herrian olatu aurrerakoi bat altxatzen ari da, feminista, ezkertiarra, ekologista, independentista, gure lurraldearen, buruen eta gorputzen gaineko burujabetza aldarrikatzen duena. Olatu horrek askoz baldintza hobeagoetan jartzen du gure herria autoritarismoaren gorakadari aurre egiteko eta alternatiba bat eraikitzeko orduan.

Zentzu honetan, alternatibaren aldekook erronka bikoitza daukagu: autoritarismoari edo Trifatxitoaren faxistizaziori aurre egitea eta burujabetza eskuratzea. Horretarako, datozen egunotan bi hitzordu nagusi izango ditu olatu horrek. Batetik, apirilaren 28an, EH Bilduri bozka ematea, eta Maiatzaren 1ean, langile-mobilizazioetan parte hartzea eta, zehazki, LAB sindikatuarenetan.