ALBISTEA


euskal herrigintza

Agur eta ohore, Julen!

2021-04-06

Madariagak eta haren belaunaldiak pizkunde kultural eta politiko oso bat ekarri zuten Euskal Herrira. Milaka herritar lotu ziren haiek abiatutako askatasunaren aldeko borrokara.

SORTUk doluminak helarazten dizkie Julen Madariaga Agirreren senide eta adiskideei

Sortuk doluminak helarazten dizkie Julen Madariaga Agirreren senide eta adiskideei, une latz honetan. Ekintzaile historiko honen heriotzak atsekabea eragin du ezker abertzalean. Madariagari eta haren belaunaldiari asko zor diegu, haien lan militanteak pizkunde kultural eta politiko oso bat ekarri zuelako Euskal Herrira, eta haiek abiatutako askatasunaren aldeko borrokara milaka euskal herritar lotzea lortu zutelako.

Julen Madariagak beti jardun du gure herriaren askatasunaren alde. Eredu izan zen eta gure esker ona erakutsi nahi diogu.

Agur eta ohore, Julen!