ALBISTEA


euskal herrigintza

Aberri Egunean, plazetan

2021-03-22

Sortuk Euskal Herria Batera ekimenarekin bat egiten du Aberri Eguna ospatzeko.

Apirilaren 4an, nazio gisa agertuko gara munduaren aurrean. 12:30ean, une berean eta bat eginik, Euskal Herriaren burujabetza eta askatasuna aldarrikatuko ditugu

Aberri Egunean, Euskal Herria Batera ekimenak antolatutako deialdiarekin bat egiten du SORTUk, eta apirilaren 4an herrietako plazak betetzeko deia egiten du. Horrenbestez, etxeko leihoetan ikurriñak nahiz Nafarroako banderak esekitzera animatzen ditu herritarrak, bai eta Aberri Egunarekin lotutako edukiak sare sozialetara igotzera ere.

Iaz, etxealdi betean, leiho nahiz balkoietatik ospatu genuen Aberri Eguna, Euskal Herria Batera ekimenaren deialdiari jarraituz. Aurten, ekimen berak balkoietatik plazetara irteteko deialdiarekin bat egiten dugu.

Apirilaren 4an, nazio gisa agertuko gara munduaren aurrean. 12:30ean, Euskal Herri osoan, une berean eta bat eginik, Euskal Herriaren burujabetza eta askatasuna aldarrikatuko ditugu, osasun neurri guztiak zainduta. Izan ere, bere burua gobernatuz herritarrak zainduko dituen herria izan nahi dugu.