Iratzar Fundazioak Transform! Europe sareak idatzitako Bakearen aldeko Manifestua sinatu du. Manifestu horren bidez egindako eskaera nagusiak honako hauek dira:Ukrainaren aurkako erasoaren amaiera, egungo gatazkaren ulertze sakona eta arma nuklearrik gabeko Europa.
Xabier Macias Coppieters Fundazioko presidenteak eta Idoia Zengotitabengoa Iratzar Fundazioko koordinatzaileak Europako Etorkizunari buruzko Konferentziaren webgunean, 6 ideia erregistratu dituzte European democracy atalean, autodeterminaziorako eskubideari buruz eta beste 2 ideia Kultura eta Hezkuntza atalean, kultura eta hizkuntza aniztasunari buruz.
Ibai Fresnedok eta Asier Arizkorretak maskulinitateez solastuko dira otsailaren 23an [asteazkenean], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.
Forum Subiranistak eta Coppieters Fundazioak antolatutako lehen nazioarteko mintegia ospatu zen abenduaren 10ean eta 11n Gandian (Balentziar Herrialdean) izen emandako 150 lagun baino gehiagoren parte hartzeaz. Bi egunotan zehar Foruma osatzen duten ezkerreko 15 fundazio sindikal, politiko eta kulturalen arteko aliantzak indartu ziren.
CIEMEN, Coppieters Fundazioa eta Fòrum Sobiranista ekimen bateratu baten bidez, hainbat gairi buruzko nazioarteko prestakuntza eta trebakuntza mintegi bat antolatu dute, abenduaren 10ean eta 11an, Gandian.
Konferentziak aukera txiki bat eskaintzen du beste ahots batzuk entzuteko; horregatik, besteak beste, autodeterminaziorako eskubidea errespetatuko duen eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatuko duen beste Europa bat osatzeko, ideiak eta balioak partekatzeko Coppieters eta Iratzar fundazioek, elkarlanean, lan-jarduna antolatu dugu.
Guk -emakume, lesbiana, trabesti, trans, intersex, ez binario, beltz, indigena, koloreko emakume, langile, ama, zaintzaileok- indar politiko bizia eta indartsua ordezkatzen dugu kaleetan, erakundeetan, eta aldaketarako subjekturik dinamikoena gara gaur egun. Mugimendu feminista bizitza politizatzeko mugimendu garrantzitsuena da, gazteak bertan sartuz, gure arbasoek hasitako politika-proiektuari jarraipena emanez.
Europako Etorkizunari buruzko Konferentziari ekarpena. Konferentzia honek aukera txiki bat eskaintzen du ahots ezberdinek entzuteko. Horregatik Euskal Herria, Katalunia, Eskozia, Gales, Korsika, Cornwall, Irlanda eta Flandria bezalako herrietako ordezkariak bildu nahi ditugu sarritan baztertuta dauden gaiak jorratzeko.