PRENTSA ARETOA


bakea eta bizikidetza

Salbuespen egoera albo batera utzi eta espetxe-politika behingoz aplika dezala exijitu dio SORTUk Espainiako Gobernuari

Ke-laino gehiago ez erabiltzeko eta behingoz berea den ardurari aurre egiteko exijitu dio SORTUk Espainiako Gobernuari, Jesus Loza Gobernuak EAEn duen ordezkariak goiz honetan egindako adierazpenaren harira. Orain arte –eta Marlaska barne ministroak berak onartu berri du– salbuespeneko politika erabili dute euskal preso politikoekin. Bada hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia: salbuespeneko politika albo batera utzi eta presoen eskubideak kontuan hartuko dituen espetxe-politikara igarotzeko, joan den larunbatean 85.000 herritarrek exijitu zuten moduan. Ardura Espainiako Gobernuaren teilatuan dago. Ez dezala, beraz, nahaste- jokorik erabili. Aterabidea eman diezaiola berea den ardurari.

2019-01-30

-