50 puntuko aldea atera dio Herrigaia ponentziak Lurrari Lotuz osoko zuzenketari, azken honek jasotako babesa hirukoiztuz.
2.948 akreditatuk (%71) egin du Herrigaia ponentziaren alde, 919k (%22) Lurrari Lotuz osoko zuzenketaren alde eta 297k (%7) zuri bozkatu dute.
Bestalde, parte hartzea handia izan da. 4.164 pertsonek bozkatu dute, erroldaren %52,5ak. Honek bultzada handia ematen dio Herrigaia ponentziak jasotako proposamen politikoari.
Herrigaia hastapenik eraikuntza kolektiboa izan da. 500 buruz buruko elkarrizketen, dozenaka herri batzarren eta udaran egindako bi Nazio Topaketen emaitza, eta hala izango da aurrerantzean ere. Eztabaida prozesuak aurrera jarraitzen du. Abenduaren 5a bitarte Herrigaia ponentziari zuzenketa partzialak egiteko aukerak irekita segitzen du. Abenduaren 13an jasotako zuzenketa partzialen Memoria akreditatuen esku jarriko da eta abenduaren 17tik 19ra bozkatu ahal izango da.
Errolda (Parte hartzako eskubidea dutenak) | Parte hartzaileak | Emandako botoa | Herrigaia | Lurrari Lotuz | Zuri |
7.936 | 4.556 | 4.164 | 2.948 | 919 | 297 |
%52,5 | %71* | %22* | %7* |
*Emandako botoaren gaineko ehunekoak dira.