Asier Altuna Sortuko Nazioarteko Harremanetarako Idazkaria La Pazen da igande honetan Boliviako presidente eta presidenteorde berrien karguhartze ekitaldian egoteko.
Asier Altuna Europako Ezkerreko Alderdiaren delegazioarekin batera ailegatu da La Pazera, MAS IPSPeko lagun ezberdinekin elkartu eta ezker independentistaren babesa adierazteko Gobernu berriak egonkortasuna eta bake soziala berreskuratzeko izango duen lanean.
Bart Sebastian Michel MAS-eko bozeramaileak jakitera eman duenez, Luis Arce hautatutako Boliviako presidenteak, atentatu bat pairatu du La Pazeko egoitzan, bertan bilduta zegoelarik.
Gertaeran hauen aurrean, elkartasuna adierazi nahi diegu Luis Arce presidenteari, MAS-eko militantziari, eta Evo Moralesen agintaldian hasitako zikloarekin jarraitzeko gogoa duten boliviar guztiei.