PRENTSA ARETOA


bakea eta bizikidetza

Bizikidetzaren alde eta mendekuan oinarritutako epaiketen aurka mobilizatzeko deia egin du SORTUk

Txerra Martinezek 18 urte eman zituen kartzelan, eta Oskar Abadek, 21. Haien zigorra bete ondoren kalean dira 2009az eta 2012az geroztik, hurrenez hurren. Hala ere, Estatu-aparatuentzat bi basauriarrek espetxean egindako urteak ez dira aski, eta duela 30 urteko beste kausa bategatik epaituko dituzte irailaren 8an Auzitegi Nazionalean. Estatu-aparatuek bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko urratsa egin beharrean, mendekuan oinarritutako salbuespenezko justizia aplikatzen jarraitzearekin tematu dira.

Gatazkari kateatzeko erabaki arduragabe honek kezkatu ez ezik asaldatu ere egiten gaitu. Ezin izango dute zapuztu herri honen determinazioa bake, bizikidetza eta askatasun agertoki berri bat eskuratzeko. Berresten dugu gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela, eta ez errepresioan tematzekoa. Espetxeak husteko garaia da, orain, euskal jendartean espetxe-politika aldatzeko inoizko adostasunik zabalena existitzen den honetan. Kartzelak betetzeak herri honetan oraindik amaitu ez den amesgaiztoa betikotu baino ez du egiten.

Datozen egunotan, ‘Bakea eta demokrazia. Erasorik ez!’ lelopean egingo diren mobilizazioekin bat egiten du SORTUk eta haietan parte hartzeko deia egiten du:

- Irailak 5, larunbata, Basaurin (Bentako Plazan) 19:00etan.

- Irailak 8, asteartea, Bakion (Iru-Biden) 20:00etan. 

2020-09-03

-