PRENTSA ARETOA


bakea eta bizikidetza

BEÑAT ZELAIA GAZTE ALTSASUARRAREN ATXILOKETAREN AURREAN

Gaur goizean jakin dugunez, Guardia Zibilak Beñat Zelaia gazte altsasuarra atxilotu du epailearen aurretik pasa arazteko, duela bizpahiru urte Leioako Campusean izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik.

SORTUk gaztearen berehalako askatasuna exijitzen du. Euskal Herriak aspaldian behin eta berriz erakutsi du bakean eta askatasunean bizitzeko nahia. Eta gaur berriz ere gazteen aurka eta Altsasuren aurka jo du Guardia Zibilak. Noiz eta hauteskunde bezperan. Ez da kasualitatea. Guardia Zibilak giro politikoa nahasteko duen asmoa agerian uzten du berriz ere atxiloketa honek.

SORTU bakearen eta bizikidetza demokratikoaren aldeko konpromisoan berresten da. Horretarako, Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egin behar du.

2019-04-27

-