PRENTSA ARETOA


bakea eta bizikidetza

Andoni Goikoetxearen atxiloketa gogor salatzen du SORTUk

Andoni Goikoetxea gazteluarraren atxiloketa gogor salatzen du SORTUk. Hemen batzuek interes handiegia dute herri honek aurrrera egin ez dezan, kosta ahala kosta iraganera kateatzen saiatzen baitira. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako agertoki bat irrikaz desio du Euskal Herriak, eta horretarako ezinbestekoa da kartzelak hustea. Ez da, beraz, espetxeak betetzeko garaia, horrek ez baitu bake agertoki bat eraikitzen laguntzen. Goikoetxea lehenbailehen askatu eta herri hau bakean utz dezaten exijitzen dugu.

Andoni Goikoetxea apirilaren 9an epaitu zuten Auzitegi Nazionalean, eta kalean zen epaiaren zain. Bere abokatuek epaiaren inguruan deus ez dakitela atxilotu du gaur Guardia Zibilak kontrol batean.

Goikoetxea 2017ko azaroan utzi zuen libre Frantziako Estatuak, 7 urteko zigorra beteta.

 

2019-04-24

-