lehenik herria,covid19

Non dago diru publikoa? Lehenik Herria!

Herritarrak zainduko dituen ongizate sistema indartsua behar dugu.

Covid19 izurriak sindemia egoera bat ergain du, pandemia ezberdinek elkartze bat, alegia. Kapitalismo neoliberalak eraginda, lehendik zetozen ezberditasun eta injustizia egoerak azkartu eta areagotu ditu.

Pandemiari ezin zaio soilik neurri murriztaileekin aurre egin. Neurri murriztaileez gain, inbertsio publikoak egin behar dira, behar diren zerbitzu publiko guztiak ere indartzeko. Gaur gaurkoz, eta pandemia hasi zenetik hilabeteak pasata, inbertsio publiko horiek ez dira egiten ari.

Politika publikoen errotikako aldaketa ezinbestekoa da, ikusia dagoelako nora ekarri gaituzten azken hamarkadetan eman diren politika neoliberalek, ikusia dagoelako kapitalaren eta irabazi pribatuen lojikak agintzen duenean, prekarizatzen denean eta instituzioek berau zaintzeko ardurari ihes egiten diotenean, bizitzak atzera egiten duela. Eta krisia ezin dugu berriz ere betikoek ordaindu. Krisia kapitalak ordaindu behar du, horretarako beharrezkoak diren erreforma fiskalak eginda edo beharrezkoak ez diren azpiegiturak geldituz.

Eta hirugarren eta azken ideia: horretarako guztirako, gure herriak burujabetza behar du. Gure buruaren jabe izan behar dugu; erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko aukera, botere politikoa, jendea zaindu ahal izateko.

Neurri murriztaileez gain, inbertsio publikoak egin behar dira.
Krisia ezin dugu berriz ere betikoek ordaindu. Krisia kapitalak ordaindu behar du.
Erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko aukera, botere politikoa, jendea babestu ahal izateko, burujabetza behar dugu.