ALBISTEA


sortu

«Euskal Herriak ez du hutsik egingo. Garai honek eskatzen duen mailan egongo da»

2026-09-30

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrenean 60 herriko plazetan ekitaldiak antolatu dituSortuk. Askapen prozesua egoera erabakigarri batean dagoela, eta Euskal Herriak hutsik egingo ez duela adierazi dute.

«Bakoitzak ikusiko du bidegurutze honetan norantz joko duen, baina ez dira epelkerietarako garaiak. Erabakiak hartzeko eta posizionatzeko garaiak dira: edo gure herrira garai ilunak ekar ditzaketenen aldean, edo gure herriaren eta bertako herritarron eskubideen defentsan gaudenon aldean. Ez dago erdiko biderik».

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrenean 60 ekitaldi baino gehiago egin
ditu Sortuk herri eta eskualdeetan, Loturak askatzera lelopean. Bilboko ekitaldian izan da Xabi Iraola Larraia, Sorturen Koordinatzaile Orokorra. Txiki, Otaegi eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu zuten kideak ekarri ditu gogora,
eta Nazio Askapen Mugimendua, orduan bezala, «Euskal Herriaren alde borrokan aritu den, ari den eta ariko den komunitatea» dela adierazi du. Euskal Herriaren memoriaren parte dira nola Txiki eta Otaegi, hala haien belaunaldiaren izaera
ameslaria eta askatasun grina ere. Orduko haiek gogoan, aurrera begira jarri dira Bilboko ekitaldian bildutako hainbat belaunalditako lagunak: Euskal Herriaren independentziara bidean, dei egin dute lanean jarraitzera, herria eraikitzeko eta
"ondo lotuta" utzi nahi izan zuten hura askatzeko, horretarako aukerak daudela uste baitute.

Espainiar estatuan egun errotuta dagoen faxismoaren jatorria, orduko frankismoan eta «ustezko» trantsizioan dagoela dio Iraolak: «Duela 51 urte erailketa horien bidez iruzur hutsa izan zen trantsizioaren mugak zeintzuk ziren
argi utzi nahi izan zuten. Frankismoaren oinordekoa den faxismoa berria ez da Euskal Herritik pasako». Loturak askatzera lelopean egin ditu ekitaldiak Sortuk. Izan ere, askapen prozesua une erabakigarri batean dela deritzo, eta ekitaldian
zehar, 78ko erregimenean lotuta gelditu ziren korapiloak askatzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Bidegurutze politiko horretan, Euskal Herria garaiak eskatzen duen mailan egongo dela ziur da Iraola: «Garenaz eta izan nahi dugunaz harro
dagoen herria gara: inoiz hutsik egiten ez duen herria. Ez izan zalantzarik: Euskal Herriak ez du hutsik egingo». Bidegurutzea argi deskribatu du: «Jokoan dagoena ez da zein koloretako gobernua osatuko den [espainiako gobernua]. Jokoan dagoena
da: ea Euskal Herriko herritarren eta gure herriaren eskubide nazionalak eta sozialak errespetatuko diren edo, kontrara, ea herritarron eta herrion eskubideetan atzerakada ekarriko duen aro bat zabaltzen den».

Inboluzio sozial eta nazionala etortzekotan, zeinen eskutik etorriko den argi ikusten du Iraolak: «Ez da existitzen batzuek nolabaiteko zintzotasunez deskribatzen duten PP hori. PP eta VOX bloke bakar bat dira, eta espainiar estatuan norabide eta helburu argi batekin ari dira: gehiengo plurinazionala eta aukera leihoa posible egin duten baldintzekin amaitzea». Honenbestez, datorren hauteskunde zikloan, ezker independentismoaren egitekorik behinena, Ipar, zein Hego Euskal Herrian, bloke erreakzionarioari atea ixtea izango dela esan du. Agertoki posibleak zeintzuk diren ikusita, lerratzea ezinbestekoa dela azpimarratu du: «Bakoitzak ikusiko du bidegurutze honetan norantz joko duen, baina ez dira epelkerietarako garaiak. Erabakiak hartzeko eta posizionatzeko garaiak dira: edo gure herrira garai ilunak ekar ditzaketenen aldean, edo gure herriaren eta bertako herritarron eskubideen defentsan gaudenon aldean. Ez dago erdiko biderik».

Posizioak hartzerako momentuan, batasunaren aldeko deia luzatu du Iraolak, eta esan du alderdi kideekin bildu, eta alderdien egunak ospatzea beharrezkoa eta ondo dagoen arren, egin beharreko bidea herri bezala izan behar dela: «Egun
horien biharamunean, atzo bezala bihar, herri bat izango dugu eraikitzeko. Eta hori ezin du alderdi batek edo sigla batek bere kabuz egin». Susperraldi hori indar subiranisten eta abertzaleen batasunez soilik lor daitekeela azaldu du, «soilik, herri
oso bat elkartu eta abian jarrita egin daiteke». Eta batasunean jarduteko bideorria
eta formula laburtu du: «Lehenik aberria, eta gero alderdia». Mundutik, eta frantziar zein espainiar estatuetatik begirada Euskal Herrira ekarrita, egoera guztiz bestelakoa dela aipatu du Iraolak, «potentzial politiko
izugarria duen agertokia», alegia. Eta horren erakusle aipatu ditu Euskal Herriko politikagintzan erdigunean diren zenbait gai eta aldarri, hala nola nazio aitortza, erabakitze eskubidea, burujabetza gehiagoren aldarria eta antifaxismoa. Euskal
Herria joera globaletatik salbu ez dagoela aitortu du, eta horren harira gogora ekarri ditu etxebizitza politika ausarten faltagatik Gasteizen, Donostian eta Erandion etxegabetu dituzten eta etxegabetu nahi dituzten lagunak. Baina
,tendentzia globalek eragina badute ere, Euskal Herria «salbuespen moduko bat» ere badela esan du. Hamarkadetako lanari eta borrokari aitortudio gaitasun hori, eta Euskal Herria aukeraz beteriko agertoki batean dagoela iritzita, gaitasun horiek
baliatu eta askapen prozesua estadio berrietara eramateko misioa dutela adierazi die kideei.

Azkenik, esperantzarako gonbita luzatu die: «Esperantzarik gabe ez dago askatasunik. Baina esperantzak, politikoa izango bada, aktiboa behar du izan», eta Gotzon Barandiaran olerkigilearen hitzak ekarri ditu oholtzara: «“Esperantza jada
ez da esperoan egotea”».