2019/2020 urte politikorako erronkak

2019-09-30

Konferentzia Politikoa 2019: Sortuk funtzio nagusi bat dauka, lan urteko erronka ere badena: burujabetza prozesua azkartzea. Eta erronka nagusi horren baitan 4 dira ikasturteko erronka zehatzak:


01
Lehen erronka zehatza: Kataluniarekin aliantza plano eta maila guztietan

Hori da bi prozesuen desblokeorako, aurrerabiderako eta are arrakastarko giltzarria. Heburua argia da: estatuaren gainezkatze demokratikoa helburu epe luzeko pultso demokratiko bat koordinatzea. Aliantza hori eman behar da eremu instituzionalean, politikoan eta sozialean. Hori ahalbidetzeko lan egingo dugu.


02
Bigarren erronka zehatza: ezekerreko subiranismoa eta haren etxe amankomuna den EH Bildu eta EH Bai indartzea.

Horiek dira dira prozesu soberanistaren motorra. Joan den ikasturtean bezalaxe, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu EH Bilduren eta EH Bairen indartzearen zerbitzura. Eta, zehazkiago, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu bai azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, bai EAEko hauteskundeetan bai Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan bai EH Bildu bai EH Bai baik ahalik eta emaitza onenak atera ditzaten eta, ahala, prozesu soberanista ahal bait indartuen atera dadin.


03
Hirugarren erronka zehatza: burujabetza prozesua gizartez, eduki sozialez, herriz bete beharra dago.

Burujabetza prozesua atzeraezina bilakatuko duen bultzada soziala behar baita. Horregatik egingo dugu borroka eskuz esku mugimendu feministarekin, pentsiodunen mugimenduarekin eta gazte mugimenduarekin, prozesuaren muskulo soziala indartzeko eta burujabetzaren aldeko fronte herritar eraldatzailea artikulatzeko.


04
Laugarren erronka zehatza: presoak kalera ateratzea

Urte luzeetako herri presioaren ondorioz, hasiak gara hormatzarra pitzatzen. Baina esan gabe doa mugimenduak oso urri eta epel ari direla ematen. Batzuk eztabaida artifizialak piztu nahian dabiltza, ongi etorriak gora ongi etorriak behera. Guk esaten duguna da eztabaida ez dela hori; eztabaida da nola den posible ETAk behin betiko suetena eman eta 8 urtera, ETA desarmatu eta bi urtera, ETA desegin eta urtebetera oraindik ere 250 preso politiko egotea. Nola den posible horietako gehienak etxetik urrun eta isolatuta egotea eta, beraz, beren senideek ehunka, milaka kilometro egin beharrean jarraitzea. Hori da benetako eztabaida. Hori da behingoz askatu behar den korapiloa. Zeren eta ez ez normalizazio politikorik ez elkarbizitzarik ez bakerik espetxeetan euskal preso politiko bakar bat dagoen artean. Horretarako, martxan jarri behar da ofentsiba politiko, sozial, instituzional eta diplomatiko bat. Eta, batez ere, egunetik egunera indartsuagoa izango den mobilizazio iraunkor bat. Beste behin ere, kaleak betetzen jarraitu beharra dagoelako kartzelak hustutzeko.