ALBISTEA


sortu

Herritmoa Bizitzen

2018-12-11

Komunikazioa oinarri sozialera gerturatzeko asmoz, elkarrizketa sorta abiatu du SORTUk herririk herri zuzendaritzako kideekin

SORTUk ariketa berri bat jarriko du abian bere oinarri sozialarekin komunikazioa hobetzeko asmoz, ‘HERRItmoa BIZItzen’ elkarrizketa-zikloaren bidez. Kazetari edo elkarrizketatzaile batek gidatutako jendaurreko saioak izango dira. SORTUko kontseilukideak eta arduradun politikoak herrietara hurbilduko dira, egoera politikoaren azterketa eskaini eta aurrera begira dauzkagun gako nagusiez informatzeko.

Lehendabiziko saioa Santurtzin izango da. Ostegun honetan, abenduak 13, Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak Izortze Santinek egindako galderei erantzungo die Kresala aretoan, 19:30etatik aurrera. Saio amaieran, ikus-entzuleek haien zalantzak argitzeko aukera ere izango dute eta galderak egin ahal izango dizkiote elkarrizketatuari.

Bigarren saioa, berriz, Galdakaon izango da, abenduaren 18an. Arkaitz Rodriguezi Gandasegiko ikastetxean egingo diote elkarrizketa 19:00etatik aurrera.

Saio bi hauen ostean, elkarrizketa gehiago egingo dira herrietan.