ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Espainiaratzeko erabakia

2020-11-21

Ostiralean, Jaione Jauregi euskal iheslari politikoa atxilotu dute Ganten (Belgika), euroagindu baten prozedura baten ondorioz.

Ostiralean, Jaione Jauregi euskal iheslari politikoa atxilotu dute Ganten (Belgika), euroagindu baten prozedura baten ondorioz. Belgikar auzitegiek, espainiar Auzitegi Nazionaleko eskaerak hainbatetan ukatu dituzten arren, Jaione espainiaratzeko prozesuari bide eman diote oraingoan. Erabaki honen aurrean, SORTUk honako hau adierazten du:

1. Espainiako hainbat sektore erreakzionariok herri hau iraganera itzultzea nahi dute. Sakoneko estatuaren apustua argia da: borroka armatuaren mamua luzatu eta bizirik mantendu nahi dute, Euskal Herriaren askapen bidea oztopatu eta preso eta iheslari politikoen auzia betikotzeko asmoz. Jaione Jauregiren espainiaratze eskaera estrategia honen azken adibidea da.

2. Belgikako auzitegien jarrera aldaketa salatzeaz gain, Belgikar estatuari eskaera luzatzen diogu estrategia erreakzionario hori ez laguntzeko. Era berean, Gobernu espainiarrari dinamika horrekin behingoz bukatzeko eskatzen diogu.

3. Euskal preso eta iheslari politikoen auziari, eta gatazkaren ondorioei oro har, konponbidea eman behar zaie, gatazkari berari irtenbide demokratikoa eman ahal izateko. Denak etxeratzeko ordua da, ez espetxeak betetzekoa.