ALBISTEA


nazioartea

Frantses Estatuaren espetxe politikak hil egiten du

2022-03-22

Yvan Colonna preso politiko korsikarra hil da, beste preso batek martxoaren 2an eraso egin ondoren. Sortuk doluminak helarazten dizkie bere senide eta lagunei zein Korsikako nazio askapen mugimenduari.

Yvan Colonna preso politiko korsikarra hil da, beste preso batek martxoaren 2an eraso egin ondoren. Sortuk doluminak helarazten dizkie bere senide eta lagunei zein Korsikako nazio askapen mugimenduari.

Yvan hainbat euskal preso politikoren burkidea izan zela Frantses Estatuko espetxeetan. Bereziki eskertu nahi diogu Yvani euskal nazio askapen mugimenduarekiko izandako begirunea.

Heriotza hau ekidin zitekeen. 2003an atxilotu eta bizi arteko zigorrera kondenatu zuten Yvan. Ordutik, behin eta berriz salatu zituen DPS edo zaintza bereziko presoaren estatutua izateagatik pairaturiko eskubide urraketak. Estatutu horren aitzakiarekin ukatu zitzaion Yvanni kondena Korsikan betetzeko aukera. Korsikako jendartearen gehiengo zabalaren eta bertako instituzioen aldarrikapena den preso politikoen askatze bidea oztopatzeko jarreran gotortuta dago Frantses Estatua. Preso politikoak etxera ekarri eta Korsikako zein Euskal Herriko gatazkei irtenbide demokratikoa emateko deia egiten diogu Frantses Estatuari.

Sulidarità cù a Corsica é u populu Corsu ! Evivva a lotta d’indipendenza !