ALBISTEA


sortu

3. Konferentzia Politikoa

2019-09-28T18:00

Fronte subiranista eraldatzailea artikulatzeko, gihar soziala indartzen lan egingo du SORTUk

SORTUk iragarri du gizarte mugimenduekin batera lan egingo duela, prozesuaren gihar soziala indartzeko asmoz, fronte subiranista eraldatzaile handi bat artikulatu ahal izateko

SORTUk 500 militante inguru bildu ditu gaur Iruñeko Refena Aretoan egindako Konferentzia Politikoan. Hirugarren edizio honetan, SORTUk iragarri du gizarte mugimenduekin batera lan egingo duela, prozesuaren gihar soziala indartzeko asmoz, fronte subiranista eraldatzaile handi bat artikulatu ahal izateko.


Konferentzia Politikoaren bitartez, SORTUk kurtso politikoari hasiera ematen dio. SORTUren komunitate politikoarentzat topaketa hau elkargune garrantzitsu bilakatu da. Goizeko saioan, aurreko kurtso politikoaren balantzea egiteaz gain, une politikoaren azterketa eta datozen hilabeteotako erronkak zehaztu ditu.

Bazkal ostean, Cuautehmoc Cardenas politikari mexikarra eta Carmen Lira Mexikoko ‘La Jornada’ egunkariko zuzendaria omendu ditu SORTUk, Euskal Herriari egindako ekarpenagatik. Cuauhtemoc Cardenasi egindako esker ekitaldian, Euskal Herrian bake prozesua abiatzeko erakutsi dituen interesa eta prestutasuna nabarmendu du SORTUk. Izan ere, iheslariei laguntza eskaintzeaz gain, Zapateroren Gobernuak negoziazioa abiarazteko Cardenasek egindako ahalegina eskertu dio SORTUk. Euskal Herriarekiko inplikazioa handia izan da beti, eta Arnagako Konferentziako adierazpena berak irakurri zuen gaztelaniaz.

Beste omendua, La Jornada egunkariko zuzendari Carmen Lira izan da. Profesionaltasunez eta zorroztasunez jokatu du beti bere ibilbide profesionalean, eta jarrera arduratsu horren ondorioz, Espainiako politikari, kazetari eta epaile askok begi-puntuan izan dute sarritan, adibidez euskal iheslarien aurkako muntaia polizialak bere egunkariko azalera eramateagatik.

Konferentziaren amaieran, Arkaitz Rodriguez SORTUren idakzari nagusiak hitzaldia eskaini du. Besteak beste, herri-mugimenduekin batera lan egitearen garrantzia nabarmendu du, burujabetzaren aldeko fronte eraldatzaile handi bat artikulatu ahal izateko.

Arkaitz Rodriguezen hitzartze osoa

0.-AGURRAK

Une honetan kartzeletara bidean edo haietatik bueltan diren senideei eta, bereziki, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoei. Maite zaituztegu! Ez zaituztegu sekula bakarrik utziko! Eta ez dugu etsiko zuek guztiak kalean izan arte!

Kataluniar herriari, beste behin ere, espainiar estatuaren kriminalizazioaren, errepresioaren eta biolentziaren biktima izaten ari dena. Seguim amb vosaltras! Zuekin jarraitzen dugu! Seguimos trabajando duro para abrir cuanto antes ese segundo frente en Euskal Herria porque, como dice la canción, si tiramos juntas, seguro que cae.

Azkenik, Gudari Eguna iragan berri den honetan, oroitzapen berezi bat izan nahi dut bide luze bezain abertas honetan erori diren guztientzat eta haien senideentzat. Haien memoria debekatua dute; haien oroimena klandestinitatera kondenatu nahi dute. Baina iritsiko da eguna libreki eta egun argitara oroitu ahal izango dituguna.

1.-EGOERAREN AZTERKETA

Beste urte batez, hemen elkartu gara ehunka eta ehunka militante, independentista, sozialista, feminista, ezker abertzalearen eta, oro har, ezkerreko independentismoaren erronkez hausnartzeko eta, zehazki, ikasturte politiko berriari begirako lehentasunak finkatzeko.

Bada, horretarako, behar beharrezkoa da lehen lehenik non gauden hausnartzea. Munduaren luze zabalean, zapaltzen gaituzten bi estatuetan eta gure Euskal Herri honetan gauzak zertan diren aztertzea.

Munduari erreparatuta, konstatazio eta ohartarazpen gordin bat egin beharra dago: neoliberalismoak plantearen iraunkortasuna eta bizia bera arriskuan jarri duen zibilizazio krisi baten aurrean jarri gaitu.

Larrialdi klimatikoa bertan da; migrazio mugimendu handiak gertatzen ari dira eta hazten jarraituko dute, baita gizarte dualizazioak ere. Pobrezia eta prekarietatea hedatzen ari dira eta, hori gutxi balitz, dagoeneko iragartzen ari zaizkigu krisi ekonomiko-finantzario berri bat, alegia, langile eta herri sektoreen ondasunen lapurreta erraldoi berri bat.

Pues bien, en este contexto de crisis múltiple, de aumento de las desigualdades sociales, de empobrecimiento y precarización generalizados, de guerras frías y calientes de nueva generación, de agotamiento de recursos naturales, de desdemocratización, involución y reforzamiento del autoritarismo, de auténtica emergencia climática ante la que, por cierto, tenemos que denunciar la hipocresía de esos que se colocan en la pancarta de las movilizaciones en favor del clima mientras siguen con sus incineradoras, su TAV, su Super Sur etcétera; en este contexto, decía, hay quien sigue diciéndonos que el capitalismo neoliberal es el culmen de la evolución y la civilización humanas. Y que representa poco menos que el orden natural de las cosas.

Nosotras decimos que no hay nada más antinatural que la guerra, que el hambre o que decenas de miles de personas mueran cada día de enfermedades perfectamente curables.

Decimos que no hay nada más antinatural que que unos pocos se apropien de la riqueza generada por la inmensa mayoría, que el expolio de continentes enteros, que la destrucción a gran escala del medio natural.

Decimos que no hay nada más antinatural que el analfabetismo, que la existencia de millones de refugiados y desplazados, que el maltrato, la violación o el asesinato de millones de mujeres a manos de los hombres.

Y decimos que no lo vamos a aceptar, que vamos a continuar luchando con todas nuestras fuerzas para mandar al basurero de la historia a este sistema genocida, feminicida y liberticida y construir la necesaria alternativa.

Una alternativa necesariamente socialista, en la medida en que ha de garantizar la primacía de lo social, de lo colectivo, de lo común; y que aquí y ahora pasa por la construcción de un república para los vascos y las vascas.

Egoera ez da samurra, ez dugu ukatzen. Baina aldi berean argi eta ozen esan nahi dugu itxaropenerako motiboak egon badirela. Eta puntu honetan gure aitortza eta esker ona agertu nahi diegu:
• Mugimendu feministari, zeina iraultza kultural eta politiko oso bat egiten ari den.
• Hego Amerikako herriei eta haietako askok martxan dituzten prozesu eraldatzaileei: Uruguay, Mexiko, Bolivia, Venezuela... que además de enfrentar una permanente y creciente agresión imperialista están demostrando que es posible enfrentar al neoliberalismo y abordar procesos de democratización y transformación poniendo el estado al servicio de la gente.
• Alexandria Ocasio-Cortezi, Bernie Sandersi eta Jeremy Corbini, haien posizio politikoak ortodoxia neoliberala pitzatzen ari direlako eta ezkerraren baitan eztabaida interesgarriak eragiten ari direlako.
• Europako prozesu soberanistei, Kataluniari, Eskoziari, Irlandari, Korsikari eta Euskal Herriari berari, demokratizazio prozesu hauek neoliberalismoak helburu duen desdemokratizazioaren aurkako abangoardia direlako.

Con todo, le decimos a ese puñado de privilegiados que como Warren Buffet, multimillonario estadounidense, dicen que por supuesto que existe la lucha de clases, y que esa lucha la están ganando ellos, que esta lucha la va a ganar la gente, los de abajo, los miles de millones de trabajadores y trabajadoras, los precarios, las mujeres, los inmigrantes, las jóvenes, los pueblos. Porque la historia es nuestra, y la hacen los pueblos.

Estatuetara etorrita, bietan ere birzentralizazioa eta inboluzioarako joera dira nagusi biek ala biek hartarako hautua egin baitute bizi duten krisi egoeraren aurrean erregimenak salbatzeko azken aukera moduan.

Espainiar estatuan, joan den apirilaren 28tik honako bilakaerak zera nabarmentzen du: estatu-krisiak zabal zabalik jarraitzen duela, inboluzioak aurrera darraiela eta litekeena dela azaroaren 10eko hauteskundeak eta gero estatu-gobernu bat, erregimen-gobernu bat, eratzea eta, ondorioz, inboluzioa azkartzea.

Hala, beste behin ere, nabarmen gelditu da ukazioa, kriminalizazioa, errepresioa eta biolentzia direla espainiar estatuaren eskaintza bakarra. 135a y el 155a, ez besterik. Eta nabarmen gelditu da ere, Ezker Abertzaleak duela 40 urte esan bezala, que la única alternativa para optar a una democracia plena y un marco de justicia social es la ruptura con el Régimen del 78, es el ejercicio del derecho de autodeterminación y es la construcción de una república plenamente soberana, aquí en Euskal Herria, pero también en el resto de pueblos del estado. Porque, compañeros y compañeras de Podemos, el debate no es monarquía o república; el debate es monarquía o repúblicas, una por cada pueblo del estado español. Ese es el debate.

Por cierto, ahora que el estado ha comenzado a apretar el acelerador de la represión contra Cataluña, y ahora que con la sentencia al Procés se disponen a coartar al conjunto de pueblos del estado, queremos decirles que si algo ha demostrado la izquierda abertzale, si de algo puede dar fe nuestro movimiento y nuestro pueblo, es que a pesar del sufrimiento que pueda generar, no hay Audiencia Nacional ni Guardia Civil ni cárcel capaces de parar a un pueblo. Ni pudisteis ni podéis ni podréis. Tarde o temprano nuestro pueblo alcanzará la paz y la libertad.

Bien bitartean, batzuk jarraitzen dute esaten hemen oasi moduko batean bizi garela, gurean Ebrotik behera edota Adurretik gora gertatzen direnek ez dutela eraginik, nahiz eta, aurrekoan, gogoz bestera Urkulluk onartu behar izan zuen ezin duela bermatu ez Espainian nagusitzen ari den inboluzioak ez ate joka dugun krisi ekonomiko berriak euskal herritarrak erasango ez dituenik. Bada, guk esaten dugu hau ez dela inondik inora oasi bat.

Zeren eta ustezko oasi horretan:
• Pobrezia %18 hazi da azken 10 urtetan Eusko Jaurlaritzaren txostenak berak aitortu duenez, eta dagoeneko 446.000 dira pobrezia arriskuan bizi diren euskal herritarrak.
• Oasi horretan, aurten, dagoeneko, indarkeria matxistak 99 emakume hil ditu 2003tik hona, milaka eta milaka bortxatu eta erasotu.

• Oasi horretan pentsionisten heren bat pobreziaren mugaren azpitik bizi da, bi heren, pentsionista emakumeen kasuan.
• Oasi horretan gazteek bi aukera baino ez dituzte: edo miseriazko soldatak onartu edo herbestera joan, han ere miseriazko soldatak kobratzeko.
• En ese supuesto oasis, ya lo decíamos el año pasado, continúan acumulándose los casos de enchufismo, amiguismo, clientelismo y corrupción vinculados, fundamentalmente, a un mismo partido: el PNV.
• Y en ese supuesto oasis sufrimos un recorte sistemático de nuestro autogobierno y nuestra soberanía, la imposición de reformas laborales, de las pensiones o la LOMCE, ataques a la mayoría sindical y una creciente estatalización de las relaciones laborales, con la subsiguiente precarización y empobrecimiento de los y las trabajadoras. Sin ir más lejos, estas últimas semanas, lo hemos visto aquí, en Nafarroa, con la anulación, por segunda vez, de la ley de víctimas de la violencia estatal; o en la CAV, con la sentencia del supremo contra el sistema de becas aprobado por el parlamento vasco.

Necesitamos soberanía, para revertir las imposiciones y recortes prevenientes de Madrid; para que nuestro autogobierno no sea un juguete maleable por el estado español; para que las decisiones de Nafarroa puedan tomarse en Nafarroa y solo en Nafarroa y no en despachos de Madrid, que es lo que siguen pretendiendo algunos. Y necesitamos políticas sociales y económicas al servicio de la mayoría y no de una pequeña minoría privilegiada como esas grandes fortunas a las que pretende beneficiar Unai Rementeria.

2.-ERRONKAK

Sortuk funtzio nagusi bat dauka, ikasturteko erronka ere badena: burujabetza prozesua azkartzea. Horrek behar du ikasturteko erronka nagusia. Eta erronka nagusi horren baitan 4 dira ikasturteko erronka zehatzak:

Lehen erronka zehatza: Kataluniarekin aliantza plano eta maila guztietan:
• Hori da, gure aburuz, bi prozesuen desblokeorako, aurrerabiderako eta are arrakastarko giltzarria.
• Heburua argia da: estatuaren gainezkatze demokratikoa helburu epe luzeko pultso demokratiko bat koordinatzea.
• Las elecciones españolas ofrecen una oportunidad para profundizar en esa alianza y unión de fuerzas

Una vez más, hay que darles donde más les duele, y lo que más les duele no es la abstención; no es el voto a Podemos, y mucho menos aún el voto al PSOE, partido que ha vuelto a demosrtrar ser un pilar fundamental del Régimen del 78; lo que más les duele es el voto independentista y, sobre todo, el voto independentista de izquierdas.

Hay que darle un nuevo golpe al Régimen del 78 haciendo que el independentismo vuelva a ser determinante. Por eso, ni un solo voto independentista, socialista y feminista puede quedarse en casa.

Y por cierto, que a nadie le quepa la menor duda de que, esta vez sí, además de Iñaki Ruiz de Pinedo, Oskar Matute, Mertxe Aizpurua y Jon Iñarritu, vamos a llevar a Bel Pozueta a Madrid.

Bigarren erronka zehatza: ezekerreko subiranismoa eta haren etxe amankomuna den EH Bildu eta EH Bai indartzea. Zeren eta EH Bildu eta EH Bai dira prozesu soberanistaren motorra.

Bada, joan den ikasturtean bezalaxe, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu EH Bilduren eta EH Bairen indartzearen zerbitzura.

Eta, zehazkiago, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu bai azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, bai EAEko hauteskundeetan bai Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan bai EH Bildu bai EH Bai baik ahalik eta emaitza onenak atera ditzaten eta, ahala, prozesu soberanista ahal bait indartuen atera dadin.

Hirugarren erronka zehatza: burujabetza prozesua gizartez, eduki sozialez, herriz bete beharra dago. Hay que llenar el proceso soberanista de sociedad, de pueblo.

Porque el proceso soberanista necesita de un impulso social que lo haga irreversible.

Por eso vamos a trabajar mano a mano y codo con codo con y en el movimiento feminista, con y en el movimiento pensionista, con y en el movimiento juvenil, para reforzar el músculo social del proceso, para articular un gran frente soberanista y transformador.

Laugarren erronka zehatza: presoak kalera ateratzea.

Urte luzeetako herri presioaren ondorioz, hasiak gara hormatzarra pitzatzen. Baina esan gabe doa mugimenduak oso urri eta epel ari direla ematen.

Batzuk eztabaida artifizialak piztu nahian dabiltza, ongi etorriak gora ongi etorriak behera. Guk esaten duguna da eztabaida ez dela hori; eztabaida da nola den posible ETAk behin betiko suetena eman eta 8 urtera, ETA desarmatu eta bi urtera, ETA desegin eta urtebetera oraindik ere 250 preso politiko egotea. Nola den posible, gainera, horietako gehienak etxetik urrun eta isolatuta egotea eta, beraz, beren senideek ehunka, milaka kilometro egin beharrean jarraitzea. Hori da benetako eztabaida. Hori da behingoz askatu behar den korapiloa. Zeren eta ez dago ez normalizazio politikoaz ez elkarbizitzaz ez bake oso batez hitz egiterik espetxeetan euskal preso politiko bakar bat dagoen artean. No queremos tener que hacer un solo ongi etorri mas, ni uno solo; lo que queremos es que los presos políticos salgan de una vez por todas a la calle. Eso es lo que queremos, y lo que quiere la mayoría de este pueblo.

Bada, horretarako:

Batetik, martxan jarri behar da ofentsiba politiko, sozial, instituzional eta diplomatiko bat, zuzenduko zaiona Hego Euskal Herrian ere Ipar Euskal Herrikoaren moduko herri adostasun bat erdiestera presoak kaleratzeko bide orriaren gainean.

Eta, bestetik, kaleak betetzen jarraitu beharra dago kartzelak hustutzeko. Ez dago beste biderik. Mobilizazioa, mobilizazioa, mobilizazioa eta mobilizazioa.

Bukatzeko, urriaren 1aren bezperan Kataluniako irrati ezberdinetan entzun zitekeen kuña ekarri nahi dut gogora. Hala zioen: ez da erraza izango, bain hobe da egitea kexatzea baino; ez da erraza izango, baina hutsetik hastea beti da hunkigarria; ez da erraza izango, baina adoretsua izatea ez da sekula erraza izan; estatu bat, errepublika bat, eraikitzea ez da erraza izango, baina egin egin daiteke.