Kontuak

  • 2014: memoria laburtua
  • 2014: galera eta irabaziak
  • 2014: egoera balantzea
  • 2015: egoera balantzea
  • 2015: galera eta irabaziak
  • 2015. urteko memoria laburtua
  • 2016. urteko memoria laburtua
  • 2016: Galera eta irabaziak
  • 2016: Egoera balantzea
  • 2015eko fiskalizazio informea
  • 2014eko fiskalizazio informea
  • 2017. urteko memoria laburtua
  • 2017: Egoera balantzea
  • 2017: Galera eta irabaziak
  • Carta financiera

1. OHARRA Informazioa ematen duen entitatearen identifikazioa

SORTU Alderdi Politikoaren eratze kongresua 2013ko otsailaren 23an egin zen. Besteak beste, kongresuan honako erabaki hauek hartu ziren egoitza sozialaren aldaketari, jarduera eremuari eta oinarri ideologikoei dagokienez. Bere jardueraren lurralde eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa izango da, baina hauteskundeei begirako akordioak egin ditzake Espainiako Estatuko edo Europako Batasuneko beste alderdi politiko batzuekin, lau lurralde horiek gainditzen dituzten hauteskunde deialdietara elkarrekin aurkezteko.

SORTU eratzen da herritarren borondate politikoari forma ematen laguntzeko eta izaera politikoko instituzio ordezkatzaileetan haien parte-hartzea sustatzeko, hauteskundeetan hautagaiak aurkeztuz eta babestuz, honako printzipio hauek jasotzen dituzten oinarri ideologikoen arabera: Independentzia, erabateko Euskalduntzea, Sozialismoa, justizian eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsua, Feminismoa, Nazioarteko Elkartasuna eta Demokrazia Parte-hartzailea.

Alderdi Politikoak ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANera egokitu du bere kontabilitatea, Kontu Auzitegiaren Osoko Bilkurak 2013ko irailaren 26an hartu zuen erabakia betez. Erabaki hori 2014ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta egun horretan hasten diren ekitaldiei aplikatu behar zaie.

Alderdi Politikoak berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan daukan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, SORTUk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jarduera programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantziazio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. "IRATZAR FUNDAZIOA" izaera sozial eta zibikoa duen fundazio bat da eta, beti ere, Alderdi Politikoen Fundazioei buruzko legezko eta arauzko xedapen nazionalen arabera, fundatzailearen borondatearen arabera eta Fundazioaren Estatutuen arabera gobernatuko da.

Ekitaldi honetan alderdi politikoa ez da inongo hauteskunde prozesutara aurkeztu.

Ekitaldi ekonomikoa 2014/01/01ean hasi eta 2014/12/31n amaitzen da.

2. OHARRA Urteko kontuak aurkezteko oinarriak

1. Irudi fidela

Urteko kontuak Alderdi Politikoaren kontabilitate erregistroetan oinarrituta egin dira, eta Zuzendaritzak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitatearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete ditu, Alderdi Politikoaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi fidela emateko helburuarekin.

Irudi fidela emateari dagokionez, kontabilitatearen arloko legezko xedapenen bat ez betetzea ekarri duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Era berean, ez dago gehitu beharreko informazio osagarririk, kontabilitatearen arloko xedapenen eta orokorki onartutako kontabilitate printzipioen aplikazioa aski delako enpresaren irudi fidela emateko.

2. Aplikatu diren kontabilitate printzipio ez-derrigorrezkoak

Irudi fidela emateari dagokionez, derrigorrezkoa den kontabilitate printzipioren bat ez aplikatzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Irudi fidela emateari dagokionez, ez dira aplikatu derrigorrezkoak ez diren beste kontabilitate printzipio batzuk.

3. Ziurgabetasunaren balorazioaren alde kritikoak eta estimazioetako ziurgabetasunaren arrazoiak

Ez dago aldaketarik garrantzitsua izan daitekeen edo oraingo ekitaldian eragina izan dezakeen ezein kontabilitate estimaziotan.

Alderdiak dakiela, Alderdi Politikoaren funtzionaltasunaren etorkizunaz zalantza esanguratsuak sor litzakeen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.

4. Informazioaren alderaketa

Memoria honetan aurkezten diren finantza egoerek ekitaldi honi (2014) dagozkion kontabilitate saldoak jasotzen dituzte eta ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANean jasotako printzipioen arabera prestatu dira. Aurreko memoria (2013) Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako printzipioen arabera prestatu zen.

5. Hainbat partidatan jasotako elementuak

Ekitaldia ixteko unean, Alderdi Politikoak ez dauka partida batean baino gehiagotan jasota dagoen ondare elementurik, ez Balantzean, ez Galdu-Irabazien Kontuan, ez Ondare Garbiaren Aldaketen Egoeran.

6. Aldaketak kontabilitate irizpideetan

Ekitaldi honetan erabili diren kontabilitate irizpideak eta aurreko ekitaldian erabili zirenak desberdinak dira. Izan ere, ekitaldi honetan ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANA aplikatu da, eta aurreko ekitaldian, aldiz, KONTABILITATE PLAN OROKORRA aplikatu zen.

Gainerakoan, aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta, memoria honetan jasotako kontuei dagokien ekitaldian ez da inolako irizpide aldaketarik egon.

7. Akats zuzenketak

Ekitaldi honetan honako akats zuzenketa hauek egin dira:
a) 2013 ekitaldian alokatutako lokaletan egin diren hobekuntzak desaktibatu egin dira eta mantenimendu gastu gisa kontabilizatu dira 622.1 azpikontuan.
b) Zuatzuko lokalerako jarritako 35.000,00 euroko fidantza kontabilitatean erregistratu da, eta bere garaian fidantza eman zuen pertsonarekiko zorra aitortu da

3. OHARRA Erregistro eta balorazio arauak

1. Ibilgetu ukiezina

Ibilgetu ukiezinaren erregistrorako eta baloraziorako irizpideak Antolakunde Politikoetara egokitutako Kontabilitate Planak jasotzen dituen arauak betez aplikatu dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.

2. Ibilgetu materiala

Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.

Mantenimendu gastuak eta ibilgetu materialaren bizitza teknikoa luzatzea ez dakarten handitzeak, modernizazioak, hobekuntzak eta konponketak zuzenean sartzen dira Galdu-Irabazien kontuan. Ondasunaren iraupena luzatzen duten handitze edo hobetze kostuak ondasunaren gehienezko balio gisa kapitalizatzen dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Eskuratutako elementu ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentajearen bikoitza erabiliz amortizatuko da.

Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 3.875,45 € izan da.

3. Higiezinen arloko inbertsioak

2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan higiezinen arloko inbertsioei dagokien zenbatekoa 0,00 € izan da.

4. Ondare historiko-artistikoa osatzen duten ondasunak

Alderdi Politikoak ez dauka horrelako ondasunik.

5. Errentamenduak

Ekitaldi honetan ez da finantza errentamendurik egon.

6. Trukatzeak

Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.

7. Finantza inbertsioak

Finantza inbertsioen zenbatekoa 98.350,00 € izan da, honela banatuta:
a) Lokalak alokatzeko fidantzak: 68.350,00 €. Ekitaldi honetan, Zuatzuko lokalari dagokion eta aurreko ekitaldian kontabilizatuta agertzen ez zen 35.000,00 € ko fidantza bat gehitu da.
b) Iratzar Fundazioari egindako ekarpena: 30.000,00 €.

8. Izakinak

Izakinetan sartzen diren ondasunak eta zerbitzuak haien eskuratze prezioan baloratzen dira.

9. Antolakunde politikoaren jardueraren kontsiderazio fiskala

Koalizioak ez du egin zergak ordaintzea dakarren jarduerarik. Horregatik ez du egin BEZaren aitorpenik ez Sozietate Zergaren arloko aitorpenik.

10. Sarrerak eta gastuak

Sarrerak eta gastuak erregistratzeko orduan sortzapen printzipioa hartu da kontuan, hau da, fluxu erreala gertatu denean erregistratu dira, eta ez haiei lotutako diru edo finantza fluxua gertatu denean.

Alderdi politikoen finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak eta hauteskunde arautegiak agintzen dutena betez, Alderdi Politikoak sarrera arrunten eta hauteskundeei lotutako sarreren erregistro bereizia eramango du, eta hauteskundeei lotutako gastu arruntak ere bereiziko ditu. Gainera, azken horiei dagokienez, bereizi egingo ditu hauteskundeetarako publizitatea bidaltzeak sortzen dituen gastuak eta aipatutako hauteskunde arautegian aurreikusitako azpimugetakoren baten menpe daudenak.

Sarrera arruntak honako hauek izan dira:

  • EH Bilduren emaitzei dagokion sarrerak: 840.000,00 €
  • Afiliatuen kuotei dagokion sarrerak: 562.329,00 €
  • Afiliatuen, atxikitakoen eta jarraitzaileen beste ekarpen batzuei dagokion sarrerak: 3.096.732,00 €
  • Finantza sarrerak: 165,78 €
  • Ezohiko sarrerak: 101,04 €
  • SORTUren udako eskoletako matrikulazioari dagokion sarrerak: 5.617,08 €
  • SARRERAK GUZTIRA: 4.504.944,9 €

2014ko gastuak honela banatzen dira:

  • Pertsonal gastuak: 1.216.101,22 €
  • Jardueratik eratorritako gastuak: 1.238.228,34 €
  • Besteak: 3.875,45 €
  • GASTUAK GUZTIRA: 2.458.205,01 €

11. Hornidurak eta kontingentziak

Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.

Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.

12. Pertsonal gastuen erregistroa eta balorazioa egiteko erabilitako irizpideak

Pertsonal gastuen erregistroa egiteko erabili diren irizpideak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitate planak jasotzen dituen erregistro eta balorazio arauak izan dira.

13. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

Izaera finalista ez duten dirulaguntzak eta diruzko dohaintzak eta legatuak zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Bereziki, irizpide horren arabera kontabilizatzen dira hauteskunde gastuetarako dirulaguntzak, funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntzak eta ezohiko dirulaguntzak.

Gainerako dirulaguntzak PASIBO gisa kontabilizatzen dira hasieran.

14. Loturadun aldeen arteko transakzioetan erabilitako irizpideak

Loturadun entitateen arteko transakzioetan erabilitako balorazio irizpidea arrazoizko balioa izan da.

4. OHARRA Afiliatuak, atxikitakoak eta jarraitzaileak

Ekitaldi honetan, afiliatuek ordaindutako kuoten zenbatekoa 568.293,00 € izan da. Kuotak banku helbideratze bidez kobratzen dira. Guztizko kopuru horretatik, 5.964,00 € itzuli egin dira eta, beraz, 2014 ekitaldian kuoten bidez jaso den zenbatekoa 562.320,00 € izan da.
Mugimendu horiek zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Horregatik, balantzearen B.II epigrafeko kontuetan ez da inolako mugimendurik egon.

5. OHARRA Ondare garbia

ONDARE GARBIA
3.449.995,77 €
Aurreko ekitaldietako soberakina
1.573.255,88 €
Ekitaldiko emaitza
1.876.739,89 €

6. OHARRA Egoera fiskala

1. Irabazien gaineko zergak

Sortu sozietateen gaineko zergatik salbuetsita dago.

Foru Arauaren arabera, partzialki salbuetsitako sozietatea da, eta, ekitaldian zehar bere helburuetatik kanpoko jarduerarik egin ez duenez, ZERGA HORI ORDAINTZETIK SALBUETSITA DAGO.

2. Beste zerga batzuk

SORTUk ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.

Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.

7. OHARRA Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

2014 ekitaldian, Dirulaguntzen, Dohaintzen eta Legatuen kontuan, SORTUk 840.000,00 € jaso ditu. Zenbateko hori EH BILDUren bidez jaso da, SORTU koalizio horretako kidea baita.

8. OHARRA Hauteskunde jarduerak

2014 ekitaldian SORTUk ez du parte hartu inongo hauteskunde jardueratan.

9. OHARRA Beste informazio batzuk

1. Batez besteko enplegatu kopurua

Ekitaldi honetako batez besteko enplegatu kopurua 31,05 izan da, guztiak SORTUrentzat era esklusiboan aritzen den pertsonala bezala klasifikatuta.

1. SORTUk ez dauka Balantzean ageri ez den eta MEMORIA honetan adierazi ez den beste informazio esanguratsurik.
2. Ekitaldi honetan ez da inolako aldaketarik egon alderdi politikoaren Zuzendaritza organoan.
3. ROACen inskribatutako ezin auditore pribatuk ez ditu ikuskatu antolakunde politikoaren kontuak.

Irakurri
JATORRI PUBLIKOKO DIRU SARRERAK 840.000,00
a) Funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntza 0,00
b) Ezohiko dirulaguntzak 0,00
c) Talde instituzionalen ekarpenak 0,00
d) Segurtasun gastuetarako diru laguntzak 0,00
e) Ekitaldiko emaitzei egotzitako beste diru laguntza batzuk 840.000,00
JATORRI PRIBATUKO DIRU SARRERAK 3.664.779,12
a) Alderdikide, kide eta alderdizaleen sarrerak 3.659.061,00
a.1) Alderdikideen kuotak 562.329,00
a.2) Kargu publikoen ekarpenak 3.096.732,00
a.3) Alderdikide, kide eta alderdizaleen beste ekarpen batzuk 0,00
b) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00
b.1) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00
b.2) Ekitaldiko emaitzei egotzitako dohaintza eta ondareak 0,00
c) Gehiegizko horniketa 0,00
d) Jardueratik eratorritako beste sarrerak 5.718,12
A 1+2) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAKETAGATIKO SARRERAK 4.504.779,12
3- LANGILERI GASTUAK -1.216.101,22
a) Soldatak eta antzekoak -905.684,71
b) Gizarte zamak -310.416,51
JARDUERATIK ERATORRITAKO BESTE GASTUAK -1.238.228,34
a) Kanpo zerbitzuak -1.234.096,94
b) Tributuak 0,00
c) Zuzkiduren galera, narriatze eta aldaketak 0,00
d) Izakinen zuzkidura eta aldaketak 0,00
e) Ohiko kudeaketako beste gastuak -4.131,40
BILGETUAREN AMORTIZAZIOA -3.875,45
B 3+4+5) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAGATIKO GASTUAK -2.458.205,01
I. JARDUERA ARRUNTAREN EMAITZA (A+B) 2.046.574,11
IBILGETUAREN NARRIATZE ETA BESTERENTZEAREN EMAITZA 0,00
INKAUTATUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK BERRESKURATZEA 0,00
II. HAUTESKUNDE JARDUERA KANPOKO EMAITZA (I+6+7) 2.046.574,11
HAUTESKUNDEETAKO JATORRI PUBLIKOKO DIRULAGUNTZAK 0,00
JATORRI PRIBATUKO HAUTESKUNDE SARRERAK 0,00
HAUTESKUNDE GASTUAK 0,00
III. HAUTESKUNDE JARDUERAKO EMAITZAK (8+9+10) 0,00
SARRERA FINANTZIARIOAK 165,78
GASTU FINANTZIARIOAK 0,00
FINANTZA INBERTSIOAK BESTERENTZETIK ERATORRITAKO NARRIATZE ETA EMAITZA -170.000,00
IV. EMAITZA FINANTZIARIOAK (11+12+13) -169.834,22
V. ZERGAK BAINO LEHENAGOKO EMAITZA (II+IV) 1.876.739,89
ETEKINEN GAINEKO ZERGAK 0,00
VI. EKITALDIKO EMAITZA 1.876.739,89
Irakurri
AKTIBOA 
A) AKTIBO HIGIEZINA 1.441.654,55
I. IBILGETU UKIEZINA 0,00
II. ONDARE HISTORIKOA OSATZEN DUTEN ONDASUNAK 0,00
III. IBILGETU MATERIALA 1.343.304,55
1- Orubeak eta eraikuntzak 1.343.304,55
2- Beste ibilgetu materiala 0,00
3- Bideango ibilgetua eta aurrerakinak 0,00
IV. ERAIKUNTZA INBERTSIO FINANTZIEROAK 0,00
V. EPE LUZERAKO INBERTSIO FINANTZIEROAK 98.350,00
1- Maileguak erakundeekin 0,00
2- Beste finantza-aktibo batzuk 98.350,00
a) Erakunde lotetsiak 30.000,00
b) Erakunde ez lotetsiak 68.350,00
   
B) AKTIBO ZIRKULATZAILEA 2.139.240,97
I. IZAKINAK 0,00
II. ALDERDIDETUAK, BAZKIDEAK ETA ALDERDIZALEAK 0,00
III. ZORDUNAK ETA KOBRATZEKO BESTE ZORRAK 21.950,00
1-Langileria 21.950,00
2- Administrazio Publikoekin dauden maileguak 0,00
3- Zordun ezberdinak 0,00
IV. EPE LABURRERAKO FINANTZA-INBERTSIOAK 0,00
V. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00
VI. DIRUZAINTZA 2.117.290,97
   
AKTIBOA GUZTIRA (A+B) 3.580.895,52
 
AKTIBOA 
A) ONDARE GARBIA 3.449.995,77
A-1) SORTUTAKO ONDAREA 3.449.995,77
I. KAPITALA ETA GIZARTE FUNTSA 0,00
II. AURREKO EKITALDIETAKO SOBERAKINAK 1.573.255,88
III. EKITALDIKO SOBERAKINAK 1.876.739,89
A-2) EMAITZEN ARABERAKO ONDARE ALDAKETAK 0,00
A-3) DOIKUNTZAK BALORE ALDAKETAGATIK 0,00
   
B) PASIBO EZ ZIRKULATZAILEA 35.000,00
I. EPE LUZERAKO AURREIKUSPENAK  
II. EPE LUZERAKO ZORRAK 35.000,00
   
C) PASIBO ZIRKULATZAILEA 95.899,75
I. EPE LABURREKO AURREIKUSPENAK 0,00
II. EPE LABURREKO ZORRAK 0,00
III.HARTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK 95.899,75
1- Langileria 4.702,03
2- Zorrak Erakunde Publikoekin 77.109,08
3- Hartzekodun ezberdinak 14.088,64
4- Hartzekodun lotetsiak 0,00
IV. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00
   
ONDARE GARBI ETA PASIBOA GUZTIRA 3.580.895,52
Irakurri
AKTIBOA   
A) AKTIBO EZ ARRUNTA 2.789.617,13 €
I. IBILGETU UKIEZINA 0,00 €
II. ONDARE HISTORIKOA OSATZEN DUTEN ONDASUNAK 0,00 €
III. IBILGETU MATERIALA 2.717.850,02 €
1- Orubeak eta eraikuntzak 1.316.533,00 €
2- Beste ibilgetu materiala 1.401.317,02 €
IV. ERAIKUNTZA INBERTSIO FINANTZIEROAK 0,00 €
V. EPE LUZERAKO INBERTSIO FINANTZIEROAK 71.767,11 €
1- Maileguak erakundeekin 0,00 €
2- Beste finantza-aktibo batzuk 71.767,11 €
a) Erakunde lotetsiak 30.000,00 €
b) Erakunde ez lotetsiak 41.767,11 €
   
B) AKTIBO ZIRKULATZAILEA 1.869.950,64 €
I. IZAKINAK ETA HORNIITZAILEEI AURRERAKINAK 42.124,64 €
II. ALDERDIDETUAK, BAZKIDEAK ETA ALDERDIZALEAK 0,00 €
III. ZORDUNAK ETA KOBRATZEKO BESTE ZORRAK 11.450,00 €
1-Langileria 11.450,00 €
2- Administrazio Publikoekin dauden maileguak 0,00 €
3- Zordun ezberdinak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO FINANTZA-INBERTSIOAK 0,00 €
V. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
VI. DIRUZAINTZA 1.816.376,00 €
   
AKTIBOA GUZTIRA (A+B) 4.659.567,77 €
   
ONDARE GARBI ETA PASIBOA  
A) ONDARE GARBIA 4.582.295,69 €
A-1) SORTUTAKO ONDAREA 4.582.295,69 €
I. KAPITALA ETA GIZARTE FUNTSA 0,00 €
II. AURREKO EKITALDIETAKO SOBERAKINAK 0,00 €
III. EKITALDIKO SOBERAKINAK 0,00 €
A-2) EMAITZEN ARABERAKO ONDARE ALDAKETAK 0,00 €
A-3) DOIKUNTZAK BALORE ALDAKETAGATIK 0,00 €
   
B) PASIBO EZ ZIRKULATZAILEA 0,00 €
I. EPE LUZERAKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LUZERAKO ZORRAK 0,00 €
   
C) PASIBO ZIRKULATZAILEA 77.272,08 €
I. EPE LABURREKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LABURREKO ZORRAK 1.467,02 €
III.HARTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK 75.805,06 €
1- Langileria 0,00 €
2- Zorrak Erakunde Publikoekin 72.036,17 €
3- Hartzekodun ezberdinak 3.768,89 €
4- Hartzekodun lotetsiak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
   
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA (A+B+C) 4.659.567,77 €
Irakurri
A) EMAITZEN KONTUA, OHIKO SARRERAK 1.131.106,17 €
1.JATORRI PUBLIKOKO DIRU SARRERAK 1.026.612,30 €
e) Ekitaldiko emaitzei egotzitako beste diru laguntza batzuk 1.026.612,30 €
2.JATORRI PRIBATUKO DIRU SARRERAK 3.202.006,90 €
a) Alderdikide, kide eta alderdizaleen sarrerak 3.197.682,66 €
a.1) Alderdikideen kuotak 538.868,50 €
a.2) Kargu publikoen ekarpenak 0,00 €
a.3) Alderdikide, kide eta alderdizaleen beste ekarpen batzuk 2.658.814,16 €
b) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.1) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.2) Ekitaldiko emaitzei egotzitako dohaintza eta ondareak 0,00 €
c) Gehiegizko horniketa 0,00 €
d) Jardueratik eratorritako beste sarrerak 4.324,24 €
A 1+2) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAKETAGATIKO SARRERAK 4.228.619,20 €
3- LANGILERI GASTUAK -1.336.107,45 €
a) Soldatak eta antzekoak -1.007.821,44 €
b) Gizarte zamak -328.286,01 €
4.JARDUERATIK ERATORRITAKO BESTE GASTUAK -1.074.206,12 €
a) Kanpo zerbitzuak -1.056.714,23 €
b) Tributuak -16.976,60 €
c) Zuzkiduren galera, narriatze eta aldaketak 0,00 €
d) Izakinen zuzkidura eta aldaketak 0,00 €
e) Ohiko kudeaketako beste gastuak -515,29 €
5.BILGETUAREN AMORTIZAZIOA -137.199,46 €
B 3+4+5) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAGATIKO GASTUAK -2.547.513,03 €
I. JARDUERA ARRUNTAREN EMAITZA 1.681.106,17 €
II. HAUTESKUNDE JARDUERA KANPOKO EMAITZA 1.681.106,17 €
8.HAUTESKUNDEETAKO JATORRI PUBLIKOKO DIRULAGUNTZAK 0,00 €
9.JATORRI PRIBATUKO HAUTESKUNDE SARRERAK 0,00 €
10.HAUTESKUNDE GASTUAK 0,00 €
III. HAUTESKUNDE JARDUERAKO EMAITZAK (8+9+10) 0,00 €
11.SARRERA FINANTZIARIOAK 0,00 €
GASTU FINANTZIARIOAK 0,00 €
FINANTZA INBERTSIOAK BESTERENTZETIK ERATORRITAKO NARRIATZE ETA EMAITZA -550.000,00 €
IV. EMAITZA FINANTZIARIOAK (11+12+13) -550.000,00 €
V. ZERGAK BAINO LEHENAGOKO EMAITZA (II+IV) 1.131.106,17 €
ETEKINEN GAINEKO ZERGAK 0,00 €
VI. EKITALDIKO EMAITZA 1.131.106,17 €
Irakurri

2015. URTEKO MEMORIA LABURUTUA

1. OHARRA Informazioa ematen duen entitatearen identifikazioa

SORTU Alderdi Politikoaren eratze kongresua 2013ko otsailaren 23an egin zen. Besteak beste, kongresuan honako erabaki hauek hartu ziren egoitza sozialaren aldaketari, jarduera eremuari eta oinarri ideologikoei dagokienez. Bere jardueraren lurralde eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa izango da, baina hauteskundeei begirako akordioak egin ditzake Espainiako Estatuko edo Europako Batasuneko beste alderdi politiko batzuekin, lau lurralde horiek gainditzen dituzten hauteskunde deialdietara elkarrekin aurkezteko.

SORTU eratzen da herritarren borondate politikoari forma ematen laguntzeko eta izaera politikoko instituzio ordezkatzaileetan haien parte-hartzea sustatzeko, hauteskundeetan hautagaiak aurkeztuz eta babestuz, honako printzipio hauek jasotzen dituzten oinarri ideologikoen arabera: Independentzia, erabateko Euskalduntzea, Sozialismoa, justizian eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsua, Feminismoa, Nazioarteko Elkartasuna eta Demokrazia Parte-hartzailea.

Alderdi Politikoak berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan daukan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, SORTUk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jarduera programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantziazio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. "IRATZAR FUNDAZIOA" izaera sozial eta zibikoa duen fundazio bat da eta, beti ere, Alderdi Politikoen Fundazioei buruzko legezko eta arauzko xedapen nazionalen arabera, fundatzailearen borondatearen arabera eta Fundazioaren Estatutuen arabera gobernatuko da.

Ekitaldi honetan alderdi politikoa ez da inongo hauteskunde prozesutara aurkeztu bere horretan, baina  maiatzeko udal hauteskundeetan eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan egindako abenduko senaturako eta kongresurako hauteskundeetan parte hartu du EUSKAL HERRIA BILDU Federazioaren bidez.

Ekitaldi ekonomikoa 2015/01/01ean hasi eta 2015/12/31n amaitzen da.

2. OHARRA Urteko kontuak aurkezteko oinarriak

1. Irudi fidela

Urteko kontuak Alderdi Politikoaren kontabilitate erregistroetan oinarrituta egin dira, eta Zuzendaritzak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitatearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete ditu, Alderdi Politikoaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi fidela emateko helburuarekin.

Irudi fidela emateari dagokionez, kontabilitatearen arloko legezko xedapenen bat ez betetzea ekarri duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Era berean, ez dago gehitu beharreko informazio osagarririk, kontabilitatearen arloko xedapenen eta orokorki onartutako kontabilitate printzipioen aplikazioa aski delako enpresaren irudi fidela emateko.

2. Aplikatu diren kontabilitate printzio ez-derrigorrezkoak

 

Irudi fidela emateari dagokionez, derrigorrezkoa den kontabilitate printzipioren bat ez aplikatzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Irudi fidela emateari dagokionez, ez dira aplikatu derrigorrezkoak ez diren beste kontabilitate printzipio batzuk.

3. Ziurgabetasunaren balorazioaren alde kritikoak eta estimazioetako ziurgabetasunaren arrazoiak

Ez dago aldaketarik garrantzitsua izan daitekeen edo oraingo ekitaldian eragina izan dezakeen ezein kontabilitate estimaziotan.

Alderdiak dakiela, Alderdi Politikoaren funtzionaltasunaren etorkizunaz zalantza esanguratsuak sor litzakeen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.

4. Informazioaren alderaketa

Memoria honetan aurkezten diren finantza egoerek ekitaldi honi (2015) dagozkion kontabilitate saldoak jasotzen dituzte eta ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANean jasotako printzipioen arabera prestatu dira.

Balantzearen eta emaitzen kontuaren egituran ez dago aldaketarik, beraz, bi kontuak alderatzea posible da bi ekitaldien artean.

5. Hainbat partidatan jasotako elementuak

Ekitaldia ixteko unean, Alderdi Politikoak ez dauka idazpen batean baino gehiagotan jasota dagoen ondare elementurik, ez Balantzean, ez Galdu-Irabazien Kontuan, ez Ondare Garbiaren Aldaketen Egoeran.

6. Aldaketak kontabilitate irizpideetan

Ekitaldi honetako kontuak aurreko ekitaldiko kontuen kontabilitate irizpide berak kontutan hartuz gauzatu dira, hau da, ez da aldaketarik egon aurreko ekitaldiari dagokionean.

7. Akats zuzenketak

Ekitaldi honetako kontuetan ez da aurreko ekitaldiko kontuen zuzenketarik gauzatu.

3. OHARRA Erregistro eta balorazio arauak

1. Ibilgetu ukiezina

Ibilgetu ukiezinaren erregistrorako eta baloraziorako irizpideak Antolakunde Politikoetara egokitutako Kontabilitate Planak jasotzen dituen arauak betez aplikatu dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.

2. Ibilgetu materiala

Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.

Handiagotzeek, eraberritzeek, hobekuntzek eta konponketek bizitza erabilgarriaren luzapen bat eragite ez duten bitartean, hauen mantentze gastuak zuzenean Galdu Irabazien kontuan kargatzen dira. Aldiz, bizitza erabilgarriaren luzapena eragiten duten hobekuntza edo eraberritze gastuak ibilgetuaren balioa gehituz kapitalizatzen dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Eskuratutako ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentaiaren bikoitza erabiliz amortizatuko da.

Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 139,881,16 € izan da, aurreko ekitaldikoa 2.681,70 € izanik.

3. Higiezinen arloko inbertsioak

2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.

4. Ondare historiko-artistikoa osatzen duten ondasunak

Alderdi Politikoak ez dauka horrelako ondasunik.

5. Errentamenduak

Ekitaldi honetan ez da finantza errentamendurik egon.

6. Trukatzeak

Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.

7. Finantza inbertsioak

Finantza inbertsioen zenbatekoa 71.767,11 € izan da, honela banatuta:
a) Lokalak alokatzeko fidantzak: 41.767,11 €.
b) Iratzar Fundazioari egindako ekarpena: 30.000,00 €.

8. Izakinak

Izakinak 42.124,64 € tan baloratzen dira, hauek hornitzaileei egindako aurrerakinak dira, lokalaren konponketa lanen harira egindakoak.

9. Antolakunde politikoaren jardueraren kontsiderazio fiskala

Alderdi Politikoak ez du egin zergak ordaintzea dakarren jarduerarik. Horregatik ez du egin BEZaren aitorpenik ez Sozietate Zergaren arloko aitorpenik.

Alderdiak egindako aitorpen fiskalak, langileen nominen atxikipenagatik, P.F.E.Z, alokaeren atxikipenagatik eta eman bada profesionalen atxikipenagatik egin dira.

10. Sarrerak eta gastuak

Sarrerak eta gastuak erregistratzeko orduan sortzapen printzipioa hartu da kontuan, hau da, fluxu erreala gertatu denean erregistratu dira, eta ez haiei lotutako diru edo finantza fluxua gertatu denean.

Alderdi politikoen finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak eta hauteskunde arautegiak agintzen dutena betez, Alderdi Politikoak sarrera arrunten eta hauteskundeei lotutako sarreren erregistro bereizia eramango du, eta hauteskundeei lotutako gastu arruntak ere bereiziko ditu. Gainera, azken horiei dagokienez, bereizi egingo ditu hauteskundeetarako publizitatea bidaltzeak sortzen dituen gastuak eta aipatutako hauteskunde arautegian aurreikusitako azpimugetakoren baten menpe daudenak.

Sarrera arruntak honako hauek izan dira:

  • EH Bilduren emaitzei dagokion sarrerak: 696.000,00 €
  • EH Bildu Federazioaren emaitzei dagokion sarrerak: 330.612,30 €
  • Afiliatuen kuotei dagokion sarrerak: 538.868,50 €
  • Afiliatuen, atxikitakoen eta jarraitzaileen beste ekarpen batzuei dagokion sarrerak: 2.658.814,16 €
  • SORTUren udako eskoletako matrikulazioari dagokion sarrerak: 4.324,24 €
  • SARRERAK GUZTIRA: 4.228.619,20 €

2015ko gastuak honela banatzen dira:

  • Pertsonal gastuak: 1.336.107,45 €
  • Jardueratik eratorritako gastuak: 1.074.206,12 €
  • Ibilgetuen amortizazioa: 137.199,46 €
  • GASTUAK GUZTIRA: 2.547.513,03 €

11. Hornidurak eta kontingentziak

Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.

Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.

12. Pertsonal gastuen erregistroa eta balorazioa egiteko erabilitako irizpideak

Pertsonal gastuen erregistroa egiteko erabili diren irizpideak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitate planak jasotzen dituen erregistro eta balorazio arauak izan dira.

13. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

Izaera finalista ez duten dirulaguntzak eta diruzko dohaintzak eta legatuak zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Bereziki, irizpide horren arabera kontabilizatzen dira hauteskunde gastuetarako dirulaguntzak, funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntzak eta ezohiko dirulaguntzak.

Gainerako dirulaguntzak PASIBO gisa kontabilizatzen dira hasieran.

14. Loturadun aldeen arteko transakzioetan erabilitako irizpideak

Loturadun entitateen arteko transakzioetan erabilitako balorazio irizpidea arrazoizko balioa izan da.

4. OHARRA Aktibo ibilgetua

1. Mugimenduaren azterketa

Ibilgetu material, ukiezin eta ibilgetuaren inbertsio kontuen mugimenduak 2015eko ekitaldian ondorengoak izan dira:

  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materiala 1.347.180,00 € 1.510.551,18 € 0,00 € 2.857.731,18 €
         
  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materialaren Amortizazioa 2.681,71 € 137.199,46 € 0,00 € 139.881,16 €
  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materialaren B.N.K. 1.344.498,30 € 1.373.351,72 € 0,00 € 2.717.850,02 €

2. Errentamendu finantzarioa

SORTUk ez du inolako arrentamendu finantzariorik, ezta  ere aktibo ez korronteen gaineko antzeko eragiketarik.

3. Historia-ondareko ondasunak

Historia-ondareko parte diren ondasunen jabetzarik ez du Alderdi Politikoak.

5. OHARRA Partes Vinculadas

Iratzar Fundazioa, Ulia Eraikina 1, 20018 Donostian egoitza duena eta juridikoki Fundazio izaera duena.

Fundazioaren matrizea SORTU da, eta fundazioaren helburuak honen estatutuen 5. artikuluan zehazten dira.

SORTUk fundazioaren partaidetzaren %100 bere gain hartzen du.

Fundatze hornidura 30.000,00 €koa izan zen, guztia SORTUk ezarri duelarik, Fundazioaren kontu korrontean. Honez gain, SORTUk, Fundazioak bere funtzionamendurako eta helburu fundazionaletarako dituen behar ekonomikoak asetzeko konpromezua hartzen du.

6. OHARRA Afiliatuak, atxikitakoak eta jarraitzaileak

Ekitaldi honetan, afiliatuek ordaindutako kuoten zenbatekoa 544.157,50 € izan da. Kuotak banku helbideratze bidez kobratzen dira. Guztizko kopuru horretatik, 5.289,00 € itzuli egin dira eta, beraz, 2015 ekitaldian kuoten bidez jaso den zenbatekoa 538.868,50 € izan da.
Mugimendu horiek zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Horregatik, balantzearen B.II epigrafeko kontuetan ez da inolako mugimendurik egon.

Ekitaldi honetako beste aportazioak 2.658.814, 16 €koak izan dira.

7. OHARRA Ondare garbia

ONDARE GARBIA
4.582.295,69 €
Aurreko ekitaldietako soberakina
3.451.189,52 €
Ekitaldiko emaitza
1.131.106,17 €

8. OHARRA Egoera fiskala

1. Irabazien gaineko zergak

Sortu sozietateen gaineko zergatik salbuetsita dago.

Foru Arauaren arabera, partzialki salbuetsitako sozietatea da, eta, ekitaldian zehar bere helburuetatik kanpoko jarduerarik egin ez duenez, ZERGA HORI ORDAINTZETIK SALBUETSITA DAGO.

2. Beste zerga batzuk

SORTUk ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.

Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.

9. OHARRA Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

2015 ekitaldian, Dirulaguntzen, Dohaintzen eta Legatuen kontuan, SORTUk 1.026.612,30 € jaso ditu. Zenbateko hori EH BILDUren eta EH Bildu Federazioaren bidez jaso da, SORTU koalizio horretako kidea baita.

10. OHARRA Hauteskunde jarduerak

2015 ekitaldian SORTUk ez du  zuzenean inongo hauteskundeetan parte hartu, baina EH Bildu Federazioaren bidez, udal hauteskundeetan, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan eta Estatuko Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan parte hartu du, koalizioko partaide baita.

11. OHARRA Beste informazio batzuk

1. Batez besteko enplegatu kopurua

Ekitaldi honetako batez besteko enplegatu kopurua 33,76 izan da, guztiak SORTUrentzat era esklusiboan aritzen den pertsonala bezala klasifikatuta.

1. SORTUk ez dauka Balantzean ageri ez den eta MEMORIA honetan adierazi ez den beste informazio esanguratsurik.
2. Ekitaldi honetan ez da inolako aldaketarik egon alderdi politikoaren Zuzendaritza organoan.
3. ROACen inskribatutako ezin auditore pribatuk ez ditu ikuskatu antolakunde politikoaren kontuak.

Irakurri

2016. URTEKO MEMORIA LABURTUA

1. OHARRA Informazioa ematen duen entitatearen identifikazioa

SORTU Alderdi Politikoaren eratze kongresua 2013ko otsailaren 23an egin zen. Besteak beste, kongresuan honako erabaki hauek hartu ziren egoitza sozialaren aldaketari, jarduera eremuari eta oinarri ideologikoei dagokienez. Bere jardueraren lurralde eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa izango da, baina hauteskundeei begirako akordioak egin ditzake Espainiako Estatuko edo Europako Batasuneko beste alderdi politiko batzuekin, lau lurralde horiek gainditzen dituzten hauteskunde deialdietara elkarrekin aurkezteko.

SORTU eratzen da herritarren borondate politikoari forma ematen laguntzeko eta izaera politikoko instituzio ordezkatzaileetan haien parte-hartzea sustatzeko, hauteskundeetan hautagaiak aurkeztuz eta babestuz, honako printzipio hauek jasotzen dituzten oinarri ideologikoen arabera: Independentzia, erabateko Euskalduntzea, Sozialismoa, justizian eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsua, Feminismoa, Nazioarteko Elkartasuna eta Demokrazia Parte-hartzailea.

Alderdi Politikoak berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan daukan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, SORTUk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jarduera programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantziazio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. "IRATZAR FUNDAZIOA" izaera sozial eta zibikoa duen fundazio bat da eta, beti ere, Alderdi Politikoen Fundazioei buruzko legezko eta arauzko xedapen nazionalen arabera, fundatzailearen borondatearen arabera eta Fundazioaren Estatutuen arabera gobernatuko da.

Ekitaldi honetan alderdi politikoa ez da inongo hauteskunde prozesutara aurkeztu bere horretan, baina  maiatzeko udal hauteskundeetan eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan egindako abenduko senaturako eta kongresurako hauteskundeetan parte hartu du EUSKAL HERRIA BILDU Federazioaren bidez.

Ekitaldi ekonomikoa 2016/01/01ean hasi eta 2016/12/31n amaitzen da.

2. OHARRA Urteko kontuak aurkezteko oinarriak

1. Irudi fidela

Urteko kontuak Alderdi Politikoaren kontabilitate erregistroetan oinarrituta egin dira, eta Zuzendaritzak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitatearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete ditu, Alderdi Politikoaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi fidela emateko helburuarekin.

Irudi fidela emateari dagokionez, kontabilitatearen arloko legezko xedapenen bat ez betetzea ekarri duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Era berean, ez dago gehitu beharreko informazio osagarririk, kontabilitatearen arloko xedapenen eta orokorki onartutako kontabilitate printzipioen aplikazioa aski delako enpresaren irudi fidela emateko.

2. Aplikatu diren kontabilitate printzio ez-derrigorrezkoak

 

Irudi fidela emateari dagokionez, derrigorrezkoa den kontabilitate printzipioren bat ez aplikatzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik ez dago.

Irudi fidela emateari dagokionez, ez dira aplikatu derrigorrezkoak ez diren beste kontabilitate printzipio batzuk.

3. Ziurgabetasunaren balorazioaren alde kritikoak eta estimazioetako ziurgabetasunaren arrazoiak

Ez dago aldaketarik garrantzitsua izan daitekeen edo oraingo ekitaldian eragina izan dezakeen ezein kontabilitate estimaziotan.

Alderdiak dakiela, Alderdi Politikoaren funtzionaltasunaren etorkizunaz zalantza esanguratsuak sor litzakeen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.

4. Informazioaren alderaketa

Memoria honetan aurkezten diren finantza egoerek ekitaldi honi (2015) dagozkion kontabilitate saldoak jasotzen dituzte eta ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANean jasotako printzipioen arabera prestatu dira.

Balantzearen eta emaitzen kontuaren egituran ez dago aldaketarik, beraz, bi kontuak alderatzea posible da bi ekitaldien artean.

5. Hainbat partidatan jasotako elementuak

Ekitaldia ixteko unean, Alderdi Politikoak ez dauka idazpen batean baino gehiagotan jasota dagoen ondare elementurik, ez Balantzean, ez Galdu-Irabazien Kontuan, ez Ondare Garbiaren Aldaketen Egoeran.

6. Aldaketak kontabilitate irizpideetan

Ekitaldi honetako kontuak aurreko ekitaldiko kontuen kontabilitate irizpide berak kontutan hartuz gauzatu dira, hau da, ez da aldaketarik egon aurreko ekitaldiari dagokionean.

7. Akats zuzenketak

Ekitaldi honetako kontuetan ez da aurreko ekitaldiko kontuen zuzenketarik gauzatu.

3. OHARRA Erregistro eta balorazio arauak

1. Ibilgetu ukiezina

Ibilgetu ukiezinaren erregistrorako eta baloraziorako irizpideak Antolakunde Politikoetara egokitutako Kontabilitate Planak jasotzen dituen arauak betez aplikatu dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.

2. Ibilgetu materiala

Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.

Handiagotzeek, eraberritzeek, hobekuntzek eta konponketek bizitza erabilgarriaren luzapen bat eragite ez duten bitartean, hauen mantentze gastuak zuzenean Galdu Irabazien kontuan kargatzen dira. Aldiz, bizitza erabilgarriaren luzapena eragiten duten hobekuntza edo eraberritze gastuak ibilgetuaren balioa gehituz kapitalizatzen dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Eskuratutako ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentaiaren bikoitza erabiliz amortizatuko da.

Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 271.631,89 € izan da, aurreko ekitaldikoa 137.199,46 € izanik.

3. Higiezinen arloko inbertsioak

2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.

4. Ondare historiko-artistikoa osatzen duten ondasunak

Alderdi Politikoak ez dauka horrelako ondasunik.

5. Errentamenduak

Ekitaldi honetan ez da finantza errentamendurik egon.

6. Trukatzeak

Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.

7. Finantza inbertsioak

SORTUk ondorengo epe luzerako finantza inbertsioak kontabilizatzen ditu:

a) Iratzar Fundazioari egindako sortsze-ekarpena: 30.000,00 €.

b) Errentan hartutako lokalen eta ibilgailuen renting-agatiko eratutako fidantzak: 17.100,00€ Fidantzen baldintzak alokairuen eta renting kontratuetan zehaztuak daude.

SORTUk ondorengo epe laburrerako finantza inbertsioa kontabilizatzen du:

a) EH Bildu Federazioari egiten dion aurrerakina: 50.000,00€. Kopuru hau Federazioak 2017 ekitaldian zehar itzuliko du.

8. Izakinak

Ondokoa azaltzen da izakinen partidan:

Iñigo Iruin abokatuaren funts hornidura 37.484,00€gatik, hau despatxo jaulkitzen dituen fakturen baitan aplikatzen dijoalarik.

Ordainsariaren aurrerakin gisa, 3.500,00€ kontabilizatzen dira. Zenbateko honi hilero 250,00€ aplikatzen zaizkio 465 kontuaren bidez ANAIS FUNOSASen soldatatik.

9. Antolakunde politikoaren jardueraren kontsiderazio fiskala

Alderdi Politikoak ez du egin zergak ordaintzea dakarren jarduerarik. Horregatik ez du egin BEZaren aitorpenik ez Sozietate Zergaren arloko aitorpenik.

Alderdiak egindako aitorpen fiskalak, langileen nominen atxikipenagatik, P.F.E.Z, alokaeren atxikipenagatik eta eman bada profesionalen atxikipenagatik egin dira.

10. Sarrerak eta gastuak

Sarrerak eta gastuak erregistratzeko orduan sortzapen printzipioa hartu da kontuan, hau da, fluxu erreala gertatu denean erregistratu dira, eta ez haiei lotutako diru edo finantza fluxua gertatu denean.

Alderdi politikoen finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak eta hauteskunde arautegiak agintzen dutena betez, Alderdi Politikoak sarrera arrunten eta hauteskundeei lotutako sarreren erregistro bereizia eramango du, eta hauteskundeei lotutako gastu arruntak ere bereiziko ditu. Gainera, azken horiei dagokienez, bereizi egingo ditu hauteskundeetarako publizitatea bidaltzeak sortzen dituen gastuak eta aipatutako hauteskunde arautegian aurreikusitako azpimugetakoren baten menpe daudenak.

Ez dira jatorri publikoko diru sarrerak jaso.

Jatorri pribatuko sarrera arruntak honako hauek izan dira:

  • EH Bildu koalizioan parte hartzeagatik: 1.345.440,00 €
  • EH Bildu Federazioan parte hartzeagatik: 488.268,53 €
  • Afiliatuen kuotei dagokion sarrerak: 623.777,50 €
  • Kargu publikoen ekarpenak: 2.311.610,91 €
  • SORTUren ezohizko sarrerak: 14.382,40 €
  • SARRERAK GUZTIRA: 4.783.479,34 €

11. Hornidurak eta kontingentziak

Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.

Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.

12. Pertsonal gastuen erregistroa eta balorazioa egiteko erabilitako irizpideak

Pertsonal gastuen erregistroa egiteko erabili diren irizpideak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitate planak jasotzen dituen erregistro eta balorazio arauak izan dira.

13. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

Izaera finalista ez duten dirulaguntzak eta diruzko dohaintzak eta legatuak zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Bereziki, irizpide horren arabera kontabilizatzen dira hauteskunde gastuetarako dirulaguntzak, funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntzak eta ezohiko dirulaguntzak.

Gainerako dirulaguntzak PASIBO gisa kontabilizatzen dira hasieran.

14. Loturadun aldeen arteko transakzioetan erabilitako irizpideak

Loturadun entitateen arteko transakzioetan erabilitako balorazio irizpidea arrazoizko balioa izan da.

4. OHARRA Aktibo ibilgetua

1. Mugimenduaren azterketa

Ibilgetu material ukiezin eta ibilgetuaren inbertsio kontuen mugimenduak 2016eko ekitaldian ondorengoak izan dira:

  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materiala 2.857.731,18 € 430.776,67 € 0,00 € 3.288.507,85 €
         
  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materialaren Amortizazioa 139.881,16 € 271.839,19 € 207,30 € 411.513,05 €
  Hasierako saldoa Sarrerak Irteerak Azken saldoa
Ibilgetu materialaren B.N.K. 2.717.850,02 € 159.144,78 € 0,00 € 2.876.994,80 €

Urteko amortizazioen zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatzen da, ondare bakoitzaren bizitza erabilgarriaren baitan, legeak onartzen dituen amortizazio portzentaiak aplikatuz.

2. Errentamendu finantzarioa

SORTUk ez du inolako arrentamendu finantzariorik, ezta  ere aktibo ez korronteen gaineko antzeko eragiketarik.

3. Historia-ondareko ondasunak

Historia-ondareko parte diren ondasunen jabetzarik ez du Alderdi Politikoak.

5. OHARRA “Partes Vinculadas”

Iratzar Fundazioa, Easo Eraikina 4 behea, 20018 Donostian egoitza duena eta juridikoki Fundazio izaera duena.

Fundazioaren matrizea SORTU da, eta fundazioaren helburuak honen estatutuen 5. artikuluan zehazten dira, laburbilduz ondorengoak direlarik;

1. SORTUren eratzearen arrazoi ideologikoen oinarriak zabaltzea eta hedatzea; Independentzia, euskalduntze osoa, sozialismoa, askatasunean eta justizian oinarritutako etorkizun baketsu bat, feminismoa, elkartasun antiinperialista eta deokrazia partehartzailea.

2. Euskal Herri soberano baten alde, demokraziaren alde, mundu aske, justu eta solidarioago baten alde lanean dabiltzan pertsona eta erakundeen pentsamendu politikoa hedatzeaz arduratzen da. Hau Euskal Herriko herrialde eta herri ezberdinetan elkarlanean gauzatzen dutelarik, beraiek beraien arteko ezagutza izan dezaten.

3. Ezker Abertzalearentzako erreflexiorako, analisirako eta ekarpen ideologiko berriak jasotzeko eremu bat finkatzea.

4. Gizarte inklusiboagoa, parekideagoa, jasangarriagoa eta partehartzaileago baten alde eztabaidak sustatu eta proposatzen diren ekintzak zabaltzea eta erakustea.

5. Erakunde sozial eta politikoekin harremanak sustatzea, baita Euskal Herri soberano baten defentsa egiten duten munduko beste edozein pertsona zein erakuderekin ere.

6. Sarea indartu eta aliantza politikoak ezkertiarrak zein herrien askapenerakoa aliantzak, identifikatu eta sustatu, bateratutako agenda bat osatuz elkarbanatu daitezkeen balore eta ideak partekatuz.

7. Memoria historikoa berreskuratzeko tresna kolektibo bat izatea. Eztabaidagai izan dadin era iraunkor batean eta egunerokotasunean.

Ekitaldian zehar burututako ekintzak helburu fundatzailean oinarritutakoak izan dira soil soilik.

6. OHARRA Afiliatuak, atxikitakoak eta jarraitzaileak

Srtukideei dagokienean, hau da, SORTUko afiliatuei dagokienean ez dago kuotarik zehaztua. Borondatezko kuota da, afiliatu bakoitzaren egoera ekonomikoaren araberakoa izango delarik. Langabezian dauden afiliatuek kuota ez ordaintzeko aukera dute, hala eta uztiz ere beraien SORTUrekiko beraien eskubideak izaten jarraitzen dute.

7. OHARRA Ondare garbia

ONDARE GARBIA
5.801.314,97
Aurreko ekitaldietako soberakina
4.582.295,69 €
Ekitaldiko emaitza
1.219.069,28 €

8. OHARRA Egoera fiskala

1. Irabazien gaineko zergak

Sortu sozietateen gaineko zergatik salbuetsita dago.

Foru Arauaren arabera, partzialki salbuetsitako sozietatea da, eta, ekitaldian zehar bere helburuetatik kanpoko jarduerarik egin ez duenez, ZERGA HORI ORDAINTZETIK SALBUETSITA DAGO.

2. Beste zerga batzuk

SORTUk ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.

Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.

9. OHARRA Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

2016 ekitaldian, SORTUk ez du dirulaguntzarik jaso.

10. OHARRA Hauteskunde jarduerak

2016 ekitaldian SORTUk ez du  zuzenean inongo hauteskundeetan parte hartu.

11. OHARRA Beste informazio batzuk

1. Batez besteko enplegatu kopurua

Ekitaldi honetako batez besteko enplegatu kopurua 39,44 izan da, guztiak SORTUrentzat era esklusiboan aritzen den pertsonala bezala klasifikatuta.

1. SORTUk ez dauka Balantzean ageri ez den eta MEMORIA honetan adierazi ez den beste informazio esanguratsurik.
2. Ekitaldi honetan ez da inolako aldaketarik egon alderdi politikoaren Zuzendaritza Organoan.
3. ROACen inskribatutako ezin auditore pribatuk ez ditu ikuskatu antolakunde politikoaren kontuak.

Irakurri
A) EMAITZEN KONTUA, OHIKO SARRERAK  
1.JATORRI PUBLIKOKO DIRU SARRERAK 0,00 €
e) Ekitaldiko emaitzei egotzitako beste diru laguntza batzuk 0,00 €
2.JATORRI PRIBATUKO DIRU SARRERAK 4.783.479,34 €
a) Alderdikide, kide eta alderdizaleen sarrerak 4.769.096,94 €
a.1) Alderdikideen kuotak 623.777,50 €
a.2) Kargu publikoen ekarpenak 2.311.610,91 €
a.3) Alderdikide, kide eta alderdizaleen beste ekarpen batzuk 1.833.708,53 €
b) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.1) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.2) Ekitaldiko emaitzei egotzitako dohaintza eta ondareak 0,00 €
c) Gehiegizko horniketa 0,00 €
d) Jardueratik eratorritako beste sarrerak 14.382,40 €
A 1+2) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAKETAGATIKO SARRERAK 4.783.479,34 €
3- LANGILERI GASTUAK -1.534.993,09 €
a) Soldatak eta antzekoak -1.161.616,76 €
b) Gizarte zamak -373.376,33 €
4.JARDUERATIK ERATORRITAKO BESTE GASTUAK -1.642.741,18 €
a) Kanpo zerbitzuak -1.612.220,59 €
b) Tributuak -25.181,64 €
c) Zuzkiduren galera, narriatze eta aldaketak 0,00 €
d) Izakinen zuzkidura eta aldaketak 0,00 €
e) Ohiko kudeaketako beste gastuak -5.338,95 €
5.BILGETUAREN AMORTIZAZIOA -271.631,89 €
B 3+4+5) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAGATIKO GASTUAK -3.449.366,16 €
I. JARDUERA ARRUNTAREN EMAITZA 1.334.113,18 €
II. HAUTESKUNDE JARDUERA KANPOKO EMAITZA 1.334.113,18 €
8.HAUTESKUNDEETAKO JATORRI PUBLIKOKO DIRULAGUNTZAK 0,00 €
9.JATORRI PRIBATUKO HAUTESKUNDE SARRERAK 0,00 €
10.HAUTESKUNDE GASTUAK 0,00 €
III. HAUTESKUNDE JARDUERAKO EMAITZAK (8+9+10) 0,00 €
11.SARRERA FINANTZIARIOAK 0,00 €
12.GASTU FINANTZIARIOAK -43,90 €
13.FINANTZA INBERTSIOAK BESTERENTZETIK ERATORRITAKO NARRIATZE ETA EMAITZA -115.000,00 €
IV. EMAITZA FINANTZIARIOAK (11+12+13) -115.043,90 €
V. ZERGAK BAINO LEHENAGOKO EMAITZA (II+IV) 1.219.069,28 €
ETEKINEN GAINEKO ZERGAK 0,00 €
VI. EKITALDIKO EMAITZA 1.219.069,28 €
Irakurri
AKTIBOA   
A) AKTIBO EZ ARRUNTA 2.924.094,80 €
I. IBILGETU UKIEZINA 0,00 €
II. ONDARE HISTORIKOA OSATZEN DUTEN ONDASUNAK 0,00 €
III. IBILGETU MATERIALA 2.876.995,43 €
1- Orubeak eta eraikuntzak 1.612.005,80 €
2- Beste ibilgetu materiala 1.264.989,63 €
IV. ERAIKUNTZA INBERTSIO FINANTZIEROAK 0,00 €
V. EPE LUZERAKO INBERTSIO FINANTZIEROAK 47.100,00 €
1- Maileguak erakundeekin 0,00 €
2- Beste finantza-aktibo batzuk 47.100,00 €
a) Erakunde lotetsiak 30.000,00 €
b) Erakunde ez lotetsiak 17.100,00 €
   
B) AKTIBO ZIRKULATZAILEA 3.207.707,91 €
I. IZAKINAK ETA HORNIITZAILEEI AURRERAKINAK 37.484,00 €
II. ALDERDIDETUAK, BAZKIDEAK ETA ALDERDIZALEAK 0,00 €
III. ZORDUNAK ETA KOBRATZEKO BESTE ZORRAK 3.500,00 €
1-Langileria 3.500,00 €
2- Administrazio Publikoekin dauden maileguak 0,00 €
3- Zordun ezberdinak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO FINANTZA-INBERTSIOAK 50.000,00 €
V. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
VI. DIRUZAINTZA 3.116.723,91 €
   
AKTIBOA GUZTIRA (A+B) 6.131.802,71 €
   
ONDARE GARBI ETA PASIBOA  
A) ONDARE GARBIA 5.801.364,97 €
A-1) SORTUTAKO ONDAREA 5.801.364,97 €
I. KAPITALA ETA GIZARTE FUNTSA 0,00 €
II. AURREKO EKITALDIETAKO SOBERAKINAK 4.582.295,69 €
III. EKITALDIKO SOBERAKINAK 1.219.069,28 €
A-2) EMAITZEN ARABERAKO ONDARE ALDAKETAK 0,00 €
A-3) DOIKUNTZAK BALORE ALDAKETAGATIK 0,00 €
   
B) PASIBO EZ ZIRKULATZAILEA 0,00 €
I. EPE LUZERAKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LUZERAKO ZORRAK 0,00 €
   
C) PASIBO ZIRKULATZAILEA 330.437,74 €
I. EPE LABURREKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LABURREKO ZORRAK ENTITATEEKIN 4.312,78 €
III.HARTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK 326.124,96 €
1- Langileria 83.239,21 €
2- Zorrak Erakunde Publikoekin 129.640,14 €
3- Hartzekodun ezberdinak 113.245,61 €
4- Hartzekodun lotetsiak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
   
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA (A+B+C) 6.131.802,71 €
Irakurri

2017 EKITALDIKO MEMORIA

1. IRATZAR FUNDAZIOAREN JARDUERA

 

Iratzar Fundazioa 2014/05/15an sortu zen epe mugagaberako. Bere identifikazio fiskaleko zenbakia G75106534 da.

 

Fundazioaren egugo egoitza soziala ondokoa da:

Zuatzu Enpresa Parkea, Easo Eraikina, 4 behea

20018 Donostia

 

Erakundearen helburu soziala honakoak dira:

 

Fundazioaren helburuak bere Estatutoen 5. artikuluan azaltzen dira ondorengoak direlarik: SORTUren oinarri ideologikoak zabaltzea eta hedatzea, independentzia, euskalduntze betea, sozialismoa, askatsunean eta justizian oinarrituriko etorkizun baketsu bat, feminismoa, nazioarteko elkartasuna eta antiinperialista, demkrazia partehartzailea,...

Euskal Herri soberano baten alde, garapen sozialaren alde, demokrazia sakonago baten alde, mundu libre, justu eta solidarioago  baten alde diharduten pertsona eta eragileen lanaren difusioan laguntzea.

Euskal Herriaren aniztasuna errespetatuz bertako herrialde eta herrien arteko harremanak garatzea herritarrak elkar ezagutu daitezen.

Ideia berriak eta eremu ezberdinetako erreflexioak zein ekarpenak jaso eta ezker abertzalerako baliagarriak direnak erabili.

Proposamen berrien zein taldean eragiteko era berrien eztabaida eta ikasketak bultzatzea, etorkizunean gizarte iklusiboa, parekidea, jasangarria eta partehartzaile bat lortzea helburu izanik.

Munduan zehar zein Euskal Herrian beratn, Euskal Herriaren defentsa subiranoaren alde lan egiten duten eta eskubide hau babesten duten eragile sozial, pertsona eta aldedi politkoekin harremanak garatu eta indartzea.

Herrien askapenerako mugimenduekin eta ezkerreko sektoreetako eragile, pentsalari edo estrategekin aliantzak eta harreman sareak sortzea eta elkarbanatzen zein amankomunean ditugun ideia eta baloreen baitan agenda bat eratu eta hedatzea.

Memoria historiko kolektiboa berreskuratzeko tresna bat izatea, dugun ezagutza historiko guztia aktikulatu eta eztabaidagai jarri ahal izateko honek etorkizuneko erronkei ere aurre egiten lagunduko dielarik.

 

2017 ekitaldian zehar buruturiko jarduerak bere helburu sozialetan oinarrituak izan dira. Ez du merkataritza jarduerarik burutu. Fundazioak ez du sozietateen talde bateko partaide.

 

Jarduerek zuzenean fundazioak garatu ahalko ditu edo zuzenbideak onartutako beste eratan ere.

 

Ekitaldi ekonomikoa 2017/01/01an hasten da eta 2017/12/31an amaitzen da.

2. URTEKO KONTUAK AURKEZTEKO OINARRIAK

 

2.1. Irudi Fidela:

 

Fundazioaren kontabilitate erregistroen baitan prestatu dira urteko kontuak. Horretarako, indarrean dauden kontabilitate xedapenak erabili dira, ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen inguruko irudi fidela islatuz.

Irudi fidela erakusteko ez da beharrezkoa izan, salbuespeneko kasua izanda ere,  kontabilitate xedapen legalik ez betetzea.

 

Fundazioaren irudi fidela azaltzeko ez da informazio gehigarririk eskainiko, ulertzen baitugu xedapen legaletan eta kontabilitate printzipioetan oinarritzen garenez, aurrekoa bermatzen dela.

 

2.2. Derrigorrezkoak ez diren eta apliakturi diren printzipio kontableak

 

Ez da bat bera ere aplikatu.

 

2.3. Ziurgabetasunaren balorazio eta estimazioaren aspektu kritikoak

 

Esanguratsuak diren aldaketarik ez dira eman kontabilitate estimazioetan.

 

Fundazioaren etorkizuneko funtzionamenduan eragingo duen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.

 

2.4. Informazioa alderatzen

 

Atxikiturik doazen egoera finantzarioek, ekitaldi honen (2017) eta aurreko ekitaldiko (2016) kontabilitate saldoak jasotzen dituenak, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak kontutan hartuz  osatu dira.

 

Ekitaldi baten eta bestearen arteko konparaketa erraz egin daiteke, batak eta besteak Balantzearen eta Galdu- Irabazien kontuaren egitura bera erabiltzen abitute.

 

2.5. Hainbat partidatan jasotako elementuak

 

Ekitaldi amaieran, Balantzean, Galdu-Irabazietan zein Ondare Garbiaren Aldaketen egoeran, Fundazioak ez ditu hainbat partidatan jasotako elementu patrimonialak.

 

2.6. Irizpide Kontableetan aldaketak

 

Ekitaldian zehar ez da irizpide aldaketarik eman.

 

2.7. Akats zuzenketa

 

Kontabilitate kontuetan ez da akats zuzenkerik eman.

3. ERREGISTRO ETA BALORAZIO ARAUAK

 

3.1. Ibilgetu ukiezina

 

Kontabilitate Plan Orokorreko 5 eta 6 arauak kontutan hartuz ibilgetu ukiezina erregistratzeko eta baloratzeko irizpideak hartzen dira.

 

Urteroko amortizazio zuzkidura, metodo linealaren bidez kalkulatzen da, legeak merkatu eta zerga eremuan onartzen dituen amortizazio portzentaiak erabiliz.

 

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.

 

3.2. Ibilgetu materiala

 

Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.

Handiagotzeek, eraberritzeek, hobekuntzek eta konponketek bizitza erabilgarriaren luzapen bat eragite ez duten bitartean, hauen mantentze gastuak zuzenean Galdu Irabazien kontuan kargatzen dira. Aldiz, bizitza erabilgarriaren luzapena eragiten duten hobekuntza edo eraberritze gastuak ibilgetuaren balioa gehituz kapitalizatzen dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Eskuratutako ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentaiaren bikoitza erabiliz amortizatuko da.

Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 1.531,26€ izan da, aurreko ekitaldikoa 1.245,53 € izanik.

3.3. Higiezinen arloko inbertsioak

2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.

3.4. Trukatzeak

Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.

3.5. Aktibo finantzario eat pasibo finantzarioak

2008ko KPOeko 8 eta 9 arauek zehaztutako irizpideen arabera  baloratu eta erregistratu dira aktibo eta pasibo finantzarioak.

3.6. Izakinak

Izakinak 0,00 € tan baloratzen dira.

 

3.6. Sarrerak eta Gastuak

Fundazioak izan dituen diru-sarrerak ondorengoak izan dira;

- SORTUk egindako ekarpena: 360.000,00€

- Euskal Autonomia Erkidegoak emandako diru-laguntza: 96.138,39€

- Altxor publikoak: 5.728,00€

- Ekarpen pribatuak: 20.291,30€

3.7. Hornidurak eta kontingentziak

Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.

Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.

3.8. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

Kapital subentzioak, subentzionatu den ondasunaren eta bere bizitza erabilgarriaren araberako urteetan zehar sarrera peridiko bat gisa kontabilizatzen dira.

3.9. Alde lotetsien arteko transakzioetan aplikaturiko irizpideak

Erabili den balñorazio irizpidea, arrazoizko balio izan da.

 

  1. 4. IBILGETU MATERIALA, UKIEZINA ETA INBERTSIO FINANTZARIOAK

1. Mugimenduaren azterketa

Ibilgetu material, ukiezin eta ibilgetuaren inbertsio kontuen mugimenduak 2016eko ekitaldian ondorengoak izan dira:

 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materiala

4.982,13 €

1.887,60 €

0,00 €

6.869,73 €

         
 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materialaren Amortizazioa

2.985,35 €

1.531,26 €

0,00 €

4.516,61 €

 

 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materialaren B.N.K.

1.996,78 €

0,00 €

0,00 €

2.353,12 €

2. Errentamendu finantzarioa

IRATZARrek ez du inolako arrentamendu finantzariorik, ezta aktibo ez korronteen gaineko antzeko eragiketarik ere.

  1. 5. PASIBO FINANTZARIOAK

5.1. 2017 ekitaldi amaierako zorren mugaeguna

 

 

MUGAEGUNA URTEKA

 

1

2

3

4

5

>5

Guztira

Zorrak kreditu erakundeekin

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00€

Beste Hartzekodunak

26.699,13

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

26.699,13

GUZTIRA

26.699,13

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

26.699,13

 

Bermedun zorren guztirako 0,00€ da.

5.2. 2016 ekitaldi amaieran ordaintzeke dauden maileguak

Fundazioak ez du ez ordaintzerik egin 2017 ekitaldian zehar.

  1. 6. ONDARE GARBIA

6.1. Baloreak

Fundatze zuzkidura 30.000,00 €k osatzen dute.

6.2. Erabilgarritasunaren mugak

Erreserben erabilgarritasuna ez da mugatzen, baina legeak edo estatutoek horrela badiote mugatu egingo litzateke.

 

  1. 7. EGOERA FISKALA

7.1. Irabazien gaineko zergak

IRATZAR sozietateen gaineko zergatik salbuetsia dago.

7.2. Beste zerga batzuk

FUNDAZIOAK ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.

Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.

  1. 8. LANGILEAK

Batezbesteko langile kopurua ondorengoa izan da;

 

Langileen batezbesteko kopurua

2017

2016

BATEZBESTEKO ENPLEGUA

8,65

7,50

SORTUren 2017ko urtarrilaren 21eko kongresuaren ostean, IRATZAR FUNDAZIOAk ber estatutuak birmoldatu ditu, horrekin batera aurreko patronatuko patronoen kargu-uztea eman zen eta patronatu berria sortu zen.

 

Egun patronatuan bost patrono ditu Fundazioak:

 

- Julian Angel Zabalo Garcia, lehendakaria

- Sonia Jacinto Garcia, idazkaria

- Jone Etxeberria Agirre

- Iñaki Egaña Sevilla

- Jon Azkune Torres

Irakurri
AKTIBOA   
A) AKTIBO EZ ARRUNTA 3.183.123,44€
I. IBILGETU UKIEZINA 0,00 €
II. ONDARE HISTORIKOA OSATZEN DUTEN ONDASUNAK 0,00 €
III. IBILGETU MATERIALA 3.166.723,44 €
1- Orubeak eta eraikuntzak 2.082.721,81 €
2- Beste ibilgetu materiala 1.084.001,63 €
IV. ERAIKUNTZA INBERTSIO FINANTZIEROAK 0,00 €
V. EPE LUZERAKO INBERTSIO FINANTZIEROAK 16.400,00 €
1- Maileguak erakundeekin 0,00 €
2- Beste finantza-aktibo batzuk 16.400,00 €
a) Erakunde lotetsiak 0,00 €
b) Erakunde ez lotetsiak 16.400,00 €
   
B) AKTIBO ZIRKULATZAILEA 2.989.181,54 €
I. IZAKINAK ETA HORNIITZAILEEI AURRERAKINAK 24.590,75 €
II. ALDERDIDETUAK, BAZKIDEAK ETA ALDERDIZALEAK 0,00 €
III. ZORDUNAK ETA KOBRATZEKO BESTE ZORRAK 500,00 €
1-Langileria 500,00 €
2- Administrazio Publikoekin dauden maileguak 0,00 €
3- Zordun ezberdinak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO FINANTZA-INBERTSIOAK 34,96 €
V. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
VI. DIRUZAINTZA 2.964.055,83 €
   
AKTIBOA GUZTIRA (A+B) 6.172.304,98€
   
ONDARE GARBI ETA PASIBOA  
A) ONDARE GARBIA 5.888.075,90€
A-1) SORTUTAKO ONDAREA 5.888.075,90 €
I. KAPITALA ETA GIZARTE FUNTSA 0,00 €
II. AURREKO EKITALDIETAKO SOBERAKINAK 5.801.364,97 €
III. EKITALDIKO SOBERAKINAK 86.710,93 €
A-2) EMAITZEN ARABERAKO ONDARE ALDAKETAK 0,00 €
A-3) DOIKUNTZAK BALORE ALDAKETAGATIK 0,00 €
   
B) PASIBO EZ ZIRKULATZAILEA 0,00 €
I. EPE LUZERAKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LUZERAKO ZORRAK 0,00 €
   
C) PASIBO ZIRKULATZAILEA 284.229,08 €
I. EPE LABURREKO AURREIKUSPENAK 0,00 €
II. EPE LABURREKO ZORRAK ENTITATEEKIN 10.254,21 €
III.HARTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK 273.974,87 €
1- Langileria 79.783,83 €
2- Zorrak Erakunde Publikoekin 125.953,90 €
3- Hartzekodun ezberdinak 68.237,14 €
4- Hartzekodun lotetsiak 0,00 €
IV. EPE LABURRERAKO PERIODIFIKAZIOAK 0,00 €
   
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA (A+B+C) 6.172.304,98€
Irakurri
A) EMAITZEN KONTUA, OHIKO SARRERAK  
1.JATORRI PUBLIKOKO DIRU SARRERAK 0,00 €
e) Ekitaldiko emaitzei egotzitako beste diru laguntza batzuk 0,00 €
2.JATORRI PRIBATUKO DIRU SARRERAK 4.512.957,40 €
a) Alderdikide, kide eta alderdizaleen sarrerak 4.507.976,07 €
a.1) Alderdikideen kuotak 577.305,00 €
a.2) Kargu publikoen ekarpenak 1.623.300,17 €
a.3) Alderdikide, kide eta alderdizaleen beste ekarpen batzuk 2.307.370,90 €
b) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.1) Ekitaldiko dohaintza eta ondareak 0,00 €
b.2) Ekitaldiko emaitzei egotzitako dohaintza eta ondareak 0,00 €
c) Gehiegizko horniketa 0,00 €
d) Jardueratik eratorritako beste sarrerak 4.981,33 €
A 1+2) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAKETAGATIKO SARRERAK 4.512.957,40 €
3- LANGILERI GASTUAK -2.092.085,89 €
a) Soldatak eta antzekoak -1.528.213,00 €
b) Gizarte zamak -563.872,89 €
4.JARDUERATIK ERATORRITAKO BESTE GASTUAK -2.056.801,94 €
a) Kanpo zerbitzuak -2.023.072,60 €
b) Tributuak -4.896,47 €
c) Zuzkiduren galera, narriatze eta aldaketak 0,00 €
d) Izakinen zuzkidura eta aldaketak -27.717,85 €
e) Ohiko kudeaketako beste gastuak -1.115,02 €
5.BILGETUAREN AMORTIZAZIOA -277.384,64 €
B 3+4+5) JARDUERA ARRUNTAREN KUDEAGATIKO GASTUAK -4.426.272,47 €
I. JARDUERA ARRUNTAREN EMAITZA 86.684,93 €
II. HAUTESKUNDE JARDUERA KANPOKO EMAITZA 86.684,93 €
8.HAUTESKUNDEETAKO JATORRI PUBLIKOKO DIRULAGUNTZAK 0,00 €
9.JATORRI PRIBATUKO HAUTESKUNDE SARRERAK 0,00 €
10.HAUTESKUNDE GASTUAK 0,00 €
III. HAUTESKUNDE JARDUERAKO EMAITZAK (8+9+10) 0,00 €
11.SARRERA FINANTZIARIOAK 26,00 €
12.GASTU FINANTZIARIOAK 0,00 €
13.FINANTZA INBERTSIOAK BESTERENTZETIK ERATORRITAKO NARRIATZE ETA EMAITZA 0,00 €
IV. EMAITZA FINANTZIARIOAK (11+12+13) 26,00 €
V. ZERGAK BAINO LEHENAGOKO EMAITZA (II+IV) 86.710,93 €
ETEKINEN GAINEKO ZERGAK 0,00 €
VI. EKITALDIKO EMAITZA 86.710,93 €
Irakurri

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.