Berme batzordea

Uztailaren 2ko Asanblada Nazionalean Sorturen Birfundazio Kongresuaren diseinua eta araudia berrespenera eramango ditugu. Honi hertsiki loturik, Kongresuaren Berme Batzordea izango dena ere berrestea proposatzen dugu.

Kongresuko berme batzordearen zeregina

Kongresuko Berme Batzordearen zeregin nagusia Kongresuaren Araudia betetzen dela bermatzea da. Honek, honako eskumenak ematen dizkio:

  • Kongresuaren garapen eta ibil moldea finkatu diren mekanismo parte hartzaile eta gardenen bidez garatzen dela ziurtatzea
  • ABIAN eztabaidan ezker abertzaleak hartutako erabaki politiko nagusiak aurkeztu daitezkeen ponentzia, emendakin eta hautagaitzetan kontraesanean sartzen ez direla bermatzea.
  • Ezker abertzaleko edozein antolakunde edota egituratik kanporatuak izan diren pertsonak Kongresuan parte hartzeko akreditatuak ez direla ikuskatzea.
  • Gertatu litezkeen intzidentzia edota sortu litezkeen zalantzen aurrean araudiaren interpretazioa egitea.

Kongresuko Berme Batzordea osatzeko irizpideak

Kongresuko Berme Batzordea bost kidek eta bost ordezkok osatuko dute. Berauek proposatzeko erabili diren irizpideak honakoak izan dira:

  • Ezker abertzalean ibilbide esanguratsua izatea
  • ABIAN prozesuaren kudeaketan ibili izana
  • Ezker abertzalearen barne bizitza ezagutzea edota jurista perfila izatea.
  • Kongresuko Berme Batzordeko kideren bat Sortuko zuzendaritza ardura baterako hautagai bihurtuko balitz, Batzordea utzi beharko du neutraltasun printzipioa bermatzeko eta ordezko bat sartuko litzateke.

Kongresuko Berme Batzordea osaketa

Kongresuko Berme Batzordea honako kideek osatzea proposatzen da:

Batzordeko kideak

  • Arantxa Iturrarte Etxarri. Leitza, 1956.
  • Floren Aoiz Monreal. Tafalla, 1966.
  • Nekane Erauskin Otegi. Arama, 1962.
  • Santos Indakoetxea Arangoa. Iruñea, 1951.
  • Karmelo Landa Mendibe. Ea, 1952.

Ordezko kideak

  • Pablo Gorostiaga González. Laudio, 1941.
  • Maite Diaz de Heredia Ruiz de Arbulo. Gasteiz, 1971.
  • Haizea Ziluaga Larreategi. Bilbo, 1979.
  • Iñaki Olalde Arana. Agurain, 1957.

Kongresuko Berme Batzordearen berrespena

Uztailaren 2ko Asanblada Nazionalean Kongresuko Berme Batzordearen berrespena egitea proposatzen da, bertan bilduko garen kide guztion bozkaz. Berrespena ontzat emateko, Berme Batzordea osatzeko proposamenak aldeko bozken %60a jaso beharko du. Aldeko bozkak %60ra ez iristekotan, proposamena atzera botako da eta beste proposamen bat landuko da Asanblada Nazionalean bertan horretarako mekanismoak finkatuko direlarik.

Ez dago artikulurik kategoria honetan. Azpikategoriak erakusten baldin badira orrialde honetan, baliteke horiek artikuluak izatea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.