Arautegia

  • Prozesuaren oinarriak eta bermeak
  • Parte hartu ahal izateko izen-ematea
  • Ponentzia politiko-organizatiboa
  • Zuzendaritza organoen osaketa
  • Hautaketa prozedura
  • Emaitzen argitaratzea
  • I ERANSKINA: Barne hauteskundeen egutegia
  • II ERANSKINA: Barne hauteskundeetan
    zehar neutraltasunerako protokoloa
    sare sozialen kudeatzaileentzat
  • III ERANSKINA: Akreditazio prozedura
  • IV ERANSKINA: Zuzendaritza ekipoa eta
    ponentziak aurkezteko formulario eredua
  •  Arautegia PDFan
  • 1. ARTIKULUA. KONTROL MEKANISMOAK: KONGRESURAKO BERME BATZORDEA +

    Parte-hartze prozesuan araudia interpretatu, hau betetzen dela bermatu eta funtzionamendu egokia bermatzeko, zein prozesuan zehar sor daitezkeen gatazkak konpontzeko Kongresurako Berme Batzordea eratuko da.

    Kongresurako Berme Batzordeko kideren bat Sortuko zuzendaritza ardura baterako hautagai bihurtuko balitz, Berme Batzordea utzi beharko du neutraltasun printzipioa bermatzeko, eta ordezko bat sartuko litzateke.

    Kongresurako Berme Batzordea guztira 5 lagunek eta 5 ordezkok osatuko dute. Uztailaren 2ko Asanblada Nazionalean berretsiko ditu kidegoak.

  • 2. ARTIKULUA. SUFRAGIO ESKUBIDEA +

    Ezker abertzalearen proiektu politikoarekin bat egin eta Sorturen Kongresu Prozesuan akreditatzen den pertsona orok izango du sufragio aktiborako (norbait hautatu) eta sufragio pasiborako (hautatua izan) eskubidea. Sorturen zuzendaritza nazionalerako hautatuak diren pertsonak pertsona akreditatuek hautatuak izango dira modu zuzen eta askean bere boto eskubidearen bidez.

    Bozka sekretua izango da telematikoki zein presentzialki bozkatzean. Telematikoki, www.partehartu.sortu.eus helbidean kokatutako aplikazioaren bidez bozkatuz. Presentzialki berriz, herrietan ahalbideratuko diren ordenagailuak baliatuz eta bertako dinamizatzaileen laguntzarekin aplikazio beraren bidez bozkatuz.

    Herrialdeetako zuzendaritzetako kideak eta zuzendaritza nazionalerako herrialdeetako ordezkariak dagokion herrialdeko pertsona akreditatuek hautatuak izango dira. Ipar Euskal Herriaren kasuan, hiru herrialdeak unitate bakar gisa hartuko dira.

    Horretarako, herrialdeetako bozketarako zentsua osatzeko orduan eguneroko bizitza edo militantzia egiten den herria hartuko da kontutan, ez bizileku herria, ezta jaioterria ere. Egunerokotasunean diharduen herria norberak hautatuko du akreditatzerakoan.

  • 3. ARTIKULUA. ZUZENDARITZEN HAUTAKETA +

    Hautagaien hautaketa bi fasetan egingo da.

    Lehenengo fasea:

    Lehen fasean Zuzendaritza Ekipoak hautatuko dira (proportzioan, zuzendaritza osoaren herena gehienez). Ekipoak zer arduraz osatuko diren aurkezten diren ponentzien araberakoa izango da. Ekipoa aurkeztean bakoitzak zer ardura beteko duen adierazi behar da.

    Ekipo nazionalaz gain, herrialdeetako ekipoak ere aurkeztu ahalko dira. Ezin da herrialde mailako ponentziarik aurkeztu.

    Ponentziaren, Zuzendaritza Ekipo nazionalaren eta herrialdeko Zuzendaritza Ekipoaren bozketa denbora epe berean egingo dira. Jarraian egin beharreko hiru bozketa izango dira.

    Ekipoetako hautagai bakoitza ekipo bakarrean aurkeztu ahal da. Zuzendaritza Ekipo bakoitza (nazionala zein herrialdekoa) ponentzia bati soilik atxiki ahal izango zaio.

    Bigarren fasea:

    Zuzendaritza Ekipoaz besteko ardurak zerrenda irekien bidez hautatuko dira. Ardura hauetara hautagai gisa nor bere burua aurkezteko akreditatuta egon beharko da edo bestela hautagai bilakatu ahal izateko akreditatu egin beharko da. Hautagai izateko nahikoa izango da norbere burua horretarako aurkeztea.

    Era berean, akreditatutako pertsona orok izango du beste norbait ardura baterako proposatzeko eskubidea. Proposatzen den hirugarren pertsona hori ere akreditatuta egon beharko da, hautagai bihurtzeko. Proposatzaileak proposatzen duenari buruzko gutxieneko datuak eman beharko ditu: izen-abizenak eta herria.

    Zerrenda irekien bidezko hautagaiak ponentzia bati gutxienez atxikita aurkeztu behar dira. Posible da ponentzia bati baino gehiagori atxikita ere aurkeztea.

  • 4. ARTIKULUA. SUFRAGIO PASIBORAKO ESKUBIDERAKO EZ-OHIKO BERMEAK +

    Kongresurako Berme Batzordea da hautagaitzen baldintza minimoak betetzen direla bermatzeko ardura duena. Horren arabera, Kongresurako Berme Batzordeak hautagaitzei aurkezteko bermea ukatu ahal izango die, honako edo antzeko egoerak emango balira:

    a) Kongresurako Berme Batzordeak hautagai izateko eskubidea ukatu ahal izango die protokoloren bat aplikatua duten kideei zein aurrez ezker abertzaletik kanporatuak dauden pertsonei.
    b) Hautagaitzak aurkezten duen ponentzia politiko eta organizatiboak ABIANen hartutako erabakiak auzitan jartzen baditu, erabaki kolektiboa den heinean.

    Kongresurako Berme Batzordea da funtzio hau bete dezakeen organo konpetente bakarra.

  • 5. ARTIKULUA. GENERO OREKA +

    Zuzendaritza osoa parekidea izan behar da. Ekipoek zein zerrenda irekien bidez hautatzen diren ardurek %60/40 ratioa bete behar dute. Edozein kasutan, izan gizonezkoak gehiengo edo emakumezkoak gehiengo, %60/40 ratioa bete beharko da.

    Zerrenda irekien bozketan bozkatzaile bakoitza %60/40 ratioaren arabera bozkatzera behartuta egongo da.

    Behin zuzendaritza osoa hautatuta, finkatutako ratioa beteko ez balu, berori zuzentzeko irizpidea aktibatuko da. Irizpide hori zerrenda irekietako hautagaiei aplikatuko zaie: dagokion ardurarekiko proportzionalki (ehunekotan) distantzia gutxien duen emakumeak ordezkatuko luke ardura horretan dagoen gizonezkoa, proportzioa bete arte, edo alderantziz.

  • 6. ARTIKULUA. EUSKARAREN EZAGUTZA +

    Sorturen barne bizitza euskaraz izango dela jakinik, zuzendaritza nazionaleko eta Gipuzkoako zuzendaritzako kideak euskaldunak izan beharko dira. Beste herrialdeetan, gutxienez euskaraz ulertu behar dute, jakinik salbuespena izango direla kide ez euskaldunak. Pertsona hautatu horiek euskara ikasteko eta konpetentzia guztiak lortzeko konpromisoa hartu behar dute, eta Sortuk horretarako bitartekoak eskainiko dizkie.
  • 7. ARTIKULUA. ANTOLAKETAREN NEUTRALITATEA +

    Talde Sustatzaileek zein egiturak prozesu honen kanalizatzaileak izateko betebeharra dute, eta beraz, neutralak izan behar dute beren ekintzetan zein komunikazio kanaletan. Zeregina Birfundazio Prozesua promozionatzea da. Horrek esan nahi du kontu ofizialetatik (sare sozialak, emailak, etab.) hautagaitza konkretuen promoziorik ezingo dela egin. Soilik bere orokortasunean sustatu daiteke prozesua bide horietatik.

    Printzipio honek ez du debekatzen edo oztopatzen akreditatuko pertsonek zein egiturako jendeak, pertsonalki, euren gustuko hautagaien alde egin dezaketenik.

    Neutralitate protokoloa II. Eranskinean dago jasota bere osotasunean.

  • 8. ARTIKULUA. FORMULARIOAK BETETZEAN SORTUTAKO ARAZOAK KONPONTZEKO ARAUAK ETA EPEAK +

    www.partehartu.sortu.eus aplikazioko formularioetan (hautagaitzak aurkezteko, zein emendakinak bidaltzeko) betetako datuak zuzentzeko publiko egiten direnetik 48 orduko epea egongo da. Alta, telefono zenbakia, e-maila eta nortasun agiria behin bakarrik aldatu ahal izango dira aplikazioan. Gehiagotan aldatzeko beharra sortuko balitz E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz kudeatuko da.

    Behin hautagaitzak erregistratuta, 48 orduko epea egongo da hautagaitza aldatzeko.

    Bozketak hasi baino 24 ordu lehenagora arte, hala nahi duten hautagaiek baja eman ahal izango dute edo emendakina erretiratu. Horretarako mezu bat bidali beharko da E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

    Aplikazioarekin sor daitezkeen balizko intzidentziak kudeatzeko asistentzia bitartekoak ahalbideratuko ditu Sortuk. Halere, jazoera intzidentzia gisa hartzeko honako baldintzak bete beharko ditu:

    • Jazoera aplikazioaren akats baten erruz gertatzea.
    • Jazoera akats metodologiko baten erruz gertatzea.

    Edonola, intzidentziak soilik aurkezpen epeen barruan komunikatzen badira kudeatuko dira.

    Jazoerak edo intzidentziak jakinarazteko prozedura E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaltzen burutu beharko da. Mezuan jazoeraren azalpen zehatza jartzeaz gain erabiltzailearen datuak ere jaso beharko dira.

    Komunikazioa ez bada ezarritako epea itxi baino lehen egiten ezingo da arazoa konpondu, baita hautagaitza erregistratu gabe geratzen bada ere (erregistratutakoan konfirmazio korreoa bidaltzen da).

    Jazoera tekniko horiek tramitatu ahal izateko, bidaltzen den korreo elektronikoak honako jarraibideak bete beharko ditu:

    • E-maila beti bidali Arautegi honetan esaten den helbidera: E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko.
    • Formularioa bidaltzeko saiakeran azaldu den akatsaren pantaila kaptura bat bidali atxikita. Kaptura hau funtsezkoa da arazoa zein izan den jakiteko eta konpontzeko.
    • Behin zure e-mailaren erantzuna jaso ostean, 24 orduko epea izango duzu eskatzen zaizun materiala edo datuak bidaltzeko, horiek prozesatu ahal izateko. Ez bada eskatutako epe horretan jasotzen, jazoera konponbiderik gabe itxiko da.
    • Ez bidali artxibo exekutagarriak atxikita, hala korreoa automatikoki ezabatzen baita.
    • Ez dira tramitatuko hizkera itsusia edo mehatxu kutsukoa duten korreoak.

    Guztion ardura da jazoeren kudeaketa erraztea, beraz:

    1. Argiak eta zehatzak izan tramitatu beharreko jazoeraren azalpenean.
    2. Beti erantzun irekitako elkarrizketa berean (kasu berdinean elkarrizketa lerro ezberdinak irekitzeak jazoera bat konpondu gabe geratzea ekar lezake).
    3. Ez bidali e-mail bat baino gehiago eskari berdinarekin. Horrek kontrako efektua eragiten du: erantzuna lehenago jaso beharrean, korreo kopurua handitzen du eta prozesamendua geldotzen du.

    Behin jazoera tramitatuta, egin beharreko moldaketak zuzenean exekutatuko dira kaltetuei konfirmaziorik bidali gabe.

  • 9. ARTIKULUA. PROZESUTIK KANPORATUAK IZATEKO ARRAZOIAK +

    Birfundazio Prozesutik berehalakoan kanporatzeko motiboak izango dira hautagai bati fundamenturik gabe kalte egiten dion edozein jarrera mota izatea. Jarrera xenofobo, sexista, arrazista, matxista edo iraingarriak izatea ere. Tranpak egiteko helburuarekin bi aldiz edo gehiagotan akreditatzen saiatzea, zein beste baten ordez bozkatzea.

    Arrazoi ezberdinengatik ezker abertzaletik kanporatuak dauden pertsonek ezingo dute prozesuan parte hartu.

    Era berean ez da kanpo injerentziarik onartuko. Anonimotasunetik edo azpijokoen bidez parte-hartze prozesuan eragiteko ahaleginik detektatuko balitz, Kongresurako Berme Batzordeak neurriak hartu eta prozesutik berehala kanporatuak izan daiteke.

    Kongresurako Berme Batzordearen zeregina da halako egoeren betetzea bermatzea.

    Hau guztia prozesuko edozein unetan egin ahal izango da.

  • 10. ARTIKULUA. EPEETAN ALDAKETAK +

    Aurreikusi ezin daitezkeen gertakariak medio, posible da epeak moldatu behar izatea. Epe berriak www.sortu.eus/gora-herria webgunean jakinaraziko dira publikoki, baita akreditatu guztiei jakinarazi ere korreo elektronikoaren bidez.
  • 11. ARTIKULUA. ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA ETA PROZEDURA +

    Prozesuko dinamizatzaileek, herrietakoek zein herriz gaindikoek, aplikazioko kudeaketa guneetan burutzen duten jardueraren traza gordeko da auditoria azterketak bermatzeko.

    Aplikazioaren segurtasun, pribatutasun zein konfidentzialtasuna zalantzan jartzen duen edonork eskubidea izango du kanpo auditoria profesional bat eskatzeko. Hau burutzeko prozedura Kongresurako Berme Batzordeak ezarriko du. Auditoria eskatzen duenak fidantza ekonomiko bat ezarri beharko du, salatutakoa egia ez balitz auditoriaren kostuak bere gain hartu ditzan.

    Erreklamazioak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da. Beraz, 2017ko otsailaren 21a baino lehen aurkeztu beharko zaio Kongresurako Berme Batzordeari. Erreklamazioa aurkeztean, izen-abizenak, herria eta erreklamazioa aurkezteko motiboa azaldu beharko dira 1.500 karakteretan gehienez.

  • 1
  • 12. ARTIKULUA. AKREDITATUEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK +

    Sortuko Birfundazio Prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da akreditatzea. Horretarako bi prozedura egongo dira; telematikoa bata, www.partehartu.sortu.eus helbidean kokatutako web aplikazioan, eta presentziala bestea, norbere herriko arduradunen bidez.

    Telematikoki (edo online) akreditatzen direnak web aplikazioak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu ahalko dituzte; hala nola, informazio guneetara sarbidea, ponentziak aurkezteko aukera, zuzendaritza taldeak aurkezteko aukera, emendakinak aurkezteko aukera, zerrenda irekietako hautagaiak proposatzeko aukera, etb. Eta batez ere, guzti hauen inguruan eztabaidatu eta bozkatzeko aukera.

    Presentzialki akreditatzen direnek berriz, bi motatako akreditazioa egin ahal izango dute:

    1. Telematikoki akreditatzen direnek betetzen dituzten datu guztiak beteta. Horiek, www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan sartu eta online akreditatu direnek dituzten aukera berdinak izango dituzte.
    2. Beste akreditazio mota bat egin ahal izango dute telematikoki parte hartzeko behar diren datu guztiak ez dituztenek. Horiek, aukera eta eskubide berdinak izango dituzte baina presentzialki eskuratu beharko dute informazioa eta burutu beharko dituzte eztabaida zein bozkatzeak.

    Akreditatzeko prozedura zehatza araudi honen III. Eranskinean dago zehaztuta.

    Herritar akreditatuek honako eskubide eta betebeharrak dituzte:

    1. Kongresu prozesuko informazio guztia zuzenean jasotzea.
    2. Ponentziak eta emendakin partzialak aurkeztu ahal izatea.
    3. Edozein arduratarako norbere burua aurkeztu ahal izatea.
    4. Iritzia eman eta eztabaidan parte hartzeko aukera.
    5. Edozein arduratarako pertsonak proposatu ahal izatea.
    6. Bozkatzeko eskubidea.

    Euskal Preso Politikoek akreditatu eta eztabaidan parte hartzeko eskubidea dute boto delegatuaren bidez. Boto delegatua euskal preso politikoaren jatorrizko asanbladako arduradunek (edo dinamizatzaileek) kudeatuko dituzte. Arduradunek (edo dinamizatzaileek) boto delegatua kudeatu ondoren esleitutako pertsonak bi aldiz bozkatu ahal izango du.

    Herri eta auzoetan akreditazioaz arduratuko diren kideek, norbere herrian izena eman dutenen datuetara sarbidea izango dute, beti ere Datuen Babeserako Legeak ezarritako pribatutasun, konfidentzialtasun eta segurtasun neurriak aintzat hartuz.

  • 13. ARTIKULUA. AKREDITAZIO, EZTABAIDA ETA BOZKETA PRESENTZIALA ETA TELEMATIKOA +

    Parte-hartze prozesu osoan zehar izena emateko, eztabaidatzeko zein bozka emateko espazio presentzialak zein telematikoak ahalbidetuko dira.

    www.partehartu.sortu.eus helbidean kokatu aplikazioan ponentziak, emendakinak zein hautagaiak aurkeztu, hauei buruz eztabaidatu eta bozkatzeko aukera egongo da. Botoa erabat sekretua izango bada ere ponentzia, emendakin zein eztabaida foroak www.sortu.eus/gora-herria helbidean publiko egingo dira prozesuaren gardentasunaren mesedetan.

    Dena den, eztabaida foro horietan parte hartu eta iritzia eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da akreditatuta egotea.

    Eztabaidaren lehen fasean, ponentziak bere osotasunean eztabaidatu eta bozkatuko dira. www.partehartu.sortu.eus web aplikazioko foroan ponentziei buruz eztabaidatu eta bozkatu ahal izango da.

    Web aplikazioaz gain, lehen fase horretan eztabaida presentzialak ere egingo dira herri eta auzoetan. Barne hauteskundeen dinamikaren baitan, Zuzendaritza Ekipo hautagaitzak herriz herri ibili ahalko dira eztabaidak antolatuz. Bestetik, Herri Batzarrak ere egingo dira eztabaidarako aukera eskainiz. Bozketa mahaiak ere jarriko dira egun eta toki zehatzetan.

    Eztabaidaren bigarren fasean, behin ponentzia hautatuta, emendakin partzialei buruzko eztabaida egingo da. Emendakinak www.partehartu.sortu.eus web aplikazioaren bidez bidali behar dira. Online akreditatzen direnek zuzenean, bitartekari gabe bidali ahal izango dituzte emendakinak. Presentzialki akreditatu direnek, berriz, herriko arduradun edo dinamizatzailearen bidez bidali beharko dituzte.

    Web aplikazioan emendakinei buruzko eztabaida foroak irekiko dira bertan eztabaidatu ahal izateko.

    Presentzialki eztabaidatzeko eztabaida guneak antolatuko dira. Bozketarako mahaiak jartzeko tokia eta egutegia finkatuko da herri/ auzo bakoitzean.

  • 1
  • 14. ARTIKULUA. PONENTZIAK AURKEZTEKO EPEAK ETA PROZEDURA +

    Ponentziak eskura aurkeztu beharko dira urriaren 8tik azaroaren 3ko 20:00ak bitartean Sortuk Donostian, Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean dituen egoitzetako batean. Ponentziarekin batera Zuzendaritza Ekipoa zeintzuk osatuko duten eta zer ardura beteko dituzten ere adierazi behar da. Guzti horretarako, dagozkion formularioak bete beharko dira.

    Ponentzia eta Zuzendaritza Ekipoa aurkezteko asmoa duenak, aurrez jakinarazi beharko dio egiturari E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidalita, eztabaidaren eta metodologiaren kudeaketa egoki bat egin ahal izateko, eta aukera berdintasuna bermatu ahal izateko.

    Behin hori jakinarazita, eta Kongresurako Berme Batzordeak txostena gainbegiratu eta baldintzak betetzen dituela bermatu ostean, ponentzia politiko-organizatiboaren edukiak www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan eskegiko dira urriaren 8an. Zuzendaritza Ekipo hautagaitzak aldiz formularioak aurkeztu ahala jakin araziko dira.

    Zuzendaritza Ekipo hautagaitzak eta ponentziak Birfundazio Prozesuan akreditatutako kideek soilik aurkeztu ahal izango dituzte.

    Epez kanpo jasotako ponentziarik ez da onartuko.

    Aukera berdintasuna bermatzeko, ponentzia bat idazteko asmoa duen edonork, www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan bere asmoa azaldu eta berarekin harremanetan jartzeko bidea azaldu ahal izango du uztailaren 2tik aurrera Zure Aukera ataleko iragarki taulan. Aukera hori baliatu ahal izango da Zuzendaritza Ekipoak osatzeko kideak batzeko ere.

  • 15. ARTIKULUA. EDUKIAK +

    Aurkezten diren ponentzia politiko- organizatiboek ABIAN eztabaida prozesuaren erabakiekin koherentea izan behar dute. Gainera, ponentziak, zuzendaritzako arduren zerrenda jaso behar du.

    Ponentziak, gutxienez, ildo politikoari eta antolakuntza egiturari dagozkion zehaztapenak jaso beharko ditu.

    Ponentziak proposamena laburbiltzen duen dokumentua izan beharko du atxikita. 3.000 karaktere (hutsuneekin) gehienez.

    Ponentziak bi fasetan eztabaidatuko dira. Lehen fasean, barne hauteskunde kanpainan, ponentziak euren osotasunean eztabaidatu eta bozkatuko dira.

    Ondoren, bigarren fasean, behin ponentzia politiko-organizatiboa hautatuta, emendakin partzialak egiteko epea irekiko da.

    Hiru emendakin mota egin ahal izango dira:

    • Gehikuntzak. Beste paragrafo bat gehitzea.
    • Ezabaketak. Paragrafo oso bat ezabatzea.
    • Hobekuntzak. Paragrafo bat berridaztea. Kasu honetan emendakinak ezin dira izan testu originala baino luzeagoak. Ideiei buruzko emendakinak izan behar dira, ez forma kontuei lotuak.

    Emendakinak modu telematikoan, partehartu.sortu.eus helbidean kokatu web aplikazioan sartu ahal izango dira, baita modu presentzialean ere, Herri Batzarrean aurkeztuta, herriko dinamizatzailearen laguntzaz. Paragrafo edo atal bakoitzeko emendakin bakarra aurkeztu ahal izango du akreditatu bakoitzak. Emendakina bidaltzean mezu bat iritsiko zaio bidaltzaileari, ongi jaso dela jakinaraziz eta aldaketarik planteatuko balitz, berarekin harremanetan jarriko direla esanez.

    Hautatua izan den Zuzendaritza Ekipoa izango da emendakin partzialen kudeaketaz arduratuko dena, hau da, baldintzak betetzen ez dituzten emendakinak baztertu eta egileei jakinarazteaz: ABIANen planteatzen denarekin kontraesanean dagoelako, zein emendakin partzialean jasotzen den ideiak osoko emendakina eskatzen duelako. Era berean, horiek arduratuko dira antzeko emendakinak batu eta egileekin kontrastatzeaz. Zuzendaritza Ekipo horrek eskubidea izango du emendakinei buruzko bere iritzia emateko. Iritzi hori ezingo da izan emendakina baino luzeagoa. Norbaitek emendakinen kudeaketa ez dela egokia izan uste badu eta bere eskubideak urratu direla uste badu Kongresuko Berme Batzordearengana jo ahal izango du auzian interbenitu dezan.

    Behin Kongresurako Berme Batzordeak emendakinei oniritzia emanda, bozketa fasera pasako dira. Bozketan, paragrafo edo atal bakoitzeko emendakin bakarra hautatu ahal izango du akreditatu bakoitzak.

  • 16. ARTIKULUA. PONENTZIEN ETA EMENDAKIN PARTZIALEN BOZKETA +

    Ponentzia politikoa-organizatiboa barne hauteskunde kanpainan hautatuko da. Azaroaren 5etik Azaroaren 26ra bitartean bozkatuko dira ponentziak modu telematikoan zein presentzialean, horretarako ahalbidetutako bozketa mahaietan.

    Emendakin partzialak urtarrilaren 9tik 21era bitartean bozkatuko dira modu telematikoan zein presentzialean, horretarako ahalbidetutako bozketa mahaietan. Akreditatu bakoitzak atal edo paragrafo bakoitzeko emendakin bakarra hautatu ahal izango du.

  • 1
  • 17. ARTIKULUA. HAUTATUKO DIREN ORGANOAK +

    Barne hauteskundeek honako organoak hautatzeko zeregina dute:

    • Zuzendaritza nazionala: bi zatitan.
    • Zuzendaritza Ekipoa (zuzendaritza osoaren herena gehienez).
    • Zuzendaritza Ekipoaz besteko ardurak.
    • Herrialdeetako zuzendaritzak: bi zatitan.
    • Zuzendaritza Ekipoa (zuzendaritza osoaren herena gehienez).
    • Zuzendaritza Ekipoaz besteko ardurak.
  • 18. ARTIKULUA. SUFRAGIO PASIBORAKO BALDINTZAK +

    Sufragio pasiborako eskubidea izateko honako baldintzak bete behar dira.

    • Euskararen ezagutza. Zuzendaritza nazionalerako eta Gipuzkoako zuzendaritzarako, euskalduna izan beharko da. Gainontzeko herrialdeetan barne funtzionamendu euskalduna ez oztopatzeko besteko ulermena eta jakintza izatea.
    • 18 urtetik gora izatea.
    • ABIANen tesi eta erabaki nagusiak onartzea.
    • Arautegian ezartzen diren baldintza eta epeekin bat egitea.
    • Euskal herritarra izan eta bertan bizitzea.
  • 19. ARTIKULUA. ZUZENDARITZA EKIPOAK +

    Zuzendaritza nazionala eta herrialdeetakoak bi zatitan osatuko dira. Zuzendaritza Ekipoak gehienez zuzendaritza osoaren herena osatuko dute. Talde hau, ponentzia politiko-organizatibo bati atxikia aurkeztu behar da barne hauteskunde prozesuan parte hartzeko. Ekipo honen bidez, zuzendaritzan talde kohesionatu sendo bat izatea bilatzen da.

    Herrialdeetan ere Zuzendaritza Ekipoak aurkeztu ahal izango dira ponentzia bati atxikita.

    Sorturen Batzar Nazionalak hautatutako Ponentzien Lan Taldeak aurkezten duen ponentziari ekipo bat baino gehiago (nazionalak zein herrialdeetakoak) atxiki ahal zaizkio, baita beste edozein ponentziari ere.

  • 20. ARTIKULUA. ZERRENDA IREKIAK +

    Zuzendaritza Ekipoaz besteko ardurak ponentziek finkatuko dituzte. Ardura horietara aurkezteko hautagaitzak zerrenda irekien formularen bidez egingo dira soilik. Barne hauteskundeen epean aurkeztu behar da hautagaitza, ponentzia politiko-organizatibo bati edo bat baino gehiagori atxikita.

    Ardura bat baino gehiagora aurkezteko aukera izango du nahi duenak, www.partehartu.sortu.eus helbideko formularioan izena emanda.

    Akreditatutako pertsona orok proposatu dezake hirugarren pertsona bat ardura bat betetzeko, ponentzia batean zein baten baino gehiagotan, eta beti ere dagokion epeen barruan. Akreditatu bakoitzak gehienez bi pertsona proposatu ditzake ardura bakoitzerako.

    Hautagai bihurtzeko ezinbestekoa da prozesuan akreditatuta egotea. Proposatzaileak proposatuaren izen-abizenak eta herria eman behar ditu nahitaez kontakturako erreferentzia izateko.

    Hautagaitza lehen fasean aurrera egiten ez duen ponentzia politiko-organizatiboari atxikita badago, automatikoki baztertuko da.

    Hautagai bat ardura bat baino gehiagorako hautatua bada zuzendaritza maila berean, berak hautatu beharko du zein hartu nahi duen. Utzitakoa, ardura horretarako bigarren bozkatuenak hartuko luke. Zuzendaritza maila ezberdinetan hautatua bada, bietan jardun ahal izango du, salbu bateraezintasun nabarmenik ez bada. Hori Kongresurako Berme Batzordeak finkatuko du.

  • 21. ARTIKULUA. HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEAK ETA FASEAK +

    Zuzendaritza Ekipoak ponentzia politiko- organizatibo bati atxikirik joan behar dira. Sorturen Batzar Nazionalak hautatutako Ponentzia Lan Taldeak urriaren 8an aurkezten duen ponentzia politiko-organizatiboari zein Kongresurako Berme Batzordeak onartutako beste edozein ponentziari Zuzendaritza Ekipo bat baino gehiago atxiki ahal izango zaio, nazionalak zein herrialdeetakoak, urriaren 8tik azaroaren 3ra (20:00) bitartean Sortuk Donostian, Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean dituen egoitzetako batean.

    Zuzendaritza Ekipoa aurkezteko asmoa duenak, aurrez jakinarazi beharko dio egiturari E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidalita, eztabaidaren eta metodologiaren kudeaketa egoki bat egin ahal izateko, eta aukera berdintasuna bermatu ahal izateko.

    Beste ponentzia politiko-organizatibo bat aurkezten duen orok ponentzia hori defendatuko duen Zuzendaritza Ekipo nazionala ere aurkeztu behar du derrigor. Herrialdeetan ponentzia horri atxikiko zaizkion Zuzendaritza Ekipoak aurkeztu ahal izango dira.

    Bete beharreko formularioa www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan egongo da eskuragarri. Bertan, hautagaitza aurkezteko motiboak azaldu beharko dira (1.500 karaktere espazioekin gehienez). Era berean hautagaitza osatzen duten kideen biografia laburra ere azaldu beharko da, hautagaien argazki bat ematearekin batera.

    Zuzendaritza Ekipo hautagaitzak formularioak aurkeztu ahala egingo dira publiko eta azaroaren 5tik azaroaren 26ra (23:59) bozkatu ahal izango dira.

    Zerrenda irekien bidezko hautagaitzei buruz:

    Zuzendaritza Ekipoaz besteko arduretara aurkezteko eta proposatzeko bi asteko epea egongo da (azaroaren 27tik abenduaren 10era) nor bere burua zein proposatzen den pertsona ardura batera edo gehiagora aurkeztu ahal izateko, barne hauteskundeetan hautatua izan den Ponentziari atxikita.

    Hautagaitza www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan formularioa betez aurkeztu ahal izango da. Izen-abizenekin batera, argazki bat (JPG formatoa, 2 MB gehienez) eta biografia labur bat ere bidali ahal izango da.

    Norbait proposatua izan denean, korreo elektronikoan edo mugikorrean abisu bat jasoko du, hautagai izateko proposatua izan dela jakinaraziz.

    Modu presentzialean ere egin ahal izango dira hautagaitza proposamenak ponentzien eztabaidarako ahalbidetutako eztabaida gunean.

    Ondoren, aurrera egiten duen ponentziari atxikita dauden hautagai proposamenekin kontrasteak egin eta definitiboki hautagai bilakatuko dira.

    Bozketa epea urtarrilaren 9tik 21era bitartekoa izango da, modu telematikoan zein presentzialean.

    Emendakin partzialak aurkezteko epea azaroaren 27an hasi eta abenduaren 10ean 23:59an amaituko da. Onartua den emendakin partzial baten bidez zuzendaritzako arduraren batean aldaketarik badago, Kongresuaren ostean kudeatuko da.

  • 22. ARTIKULUA. HAUTAGAITZEN IZENAK +

    Aurkezten diren Zuzendaritza Ekipoak izen batekin aurkeztu behar dira. Izen horiek ezin dute izan Sortu, Abian eta Ezker Abertzalea hitzak, ez eta ezker abertzaleak bere historian zehar izan dituen erakunde ezberdinen zein ponentzia ezberdinen izenik ere, nahasmena ekiditeko.

    Zuzendaritza Ekipoek aurkeztutako izenarekin egin behar dute barne hauteskunde kanpaina. Herrialdeetako Zuzendaritza Ekipoek ezin dute Zuzendaritza Ekipo nazionalen izenik kopiatu.

  • 23. ARTIKULUA. HAUTAGAITZEN PUBLIKAZIOA ETA BERRIKUSTEA +

    Zuzendaritza Ekipoen hautagaitzak formularioak aurkeztu ahala jakinaraziko dira www.sortu.eus/gora-herria helbidean, behin Kongresurako Berme Batzordeak baldintzak betetzen direla bermatuta.

    Baldintzaren bat beteko ez balitz, Kongresurako Berme Batzordeak egin beharreko aldaketak proposatuko ditu eta beharrezkoa balitz, hautagaitza atzera bota.

    Zerrenda irekietako hautagaiak kontrastea egin eta jakinarazi ahala egingo dira publiko abenduaren 10etik aurrera. Ez dira behin betikoak izango urtarrilaren 8ra arte, hau da, bozketa epea ireki baino 24 ordu lehenagora arte.

    Lehenago adierazi bezala, bozketak hasi baino 24 ordu lehenago arte hautagaitza erretiratzeko aukera dago. Horretarako e-mail bat bidali behar da E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

    Zuzendaritza Ekipoen hautagaitzak publiko egin eta hurrengo 48 orduetan, arazo teknikoengatik akatsak topatu dituzten hautagaiek zuzenketak eskatu ahal izango dituzte, beti ere 8. artikuluan aipatutako baldintzak beteta.

    Denbora epe berean, Kongresurako Berme Batzordeari beste hautagaitzetan hautemandako irregulartasunen berri eman ahal izango zaio, araudi honetan zehaztutakoak ez direla betetzen uste izango balitz helbide honetan:

    https://partehartu.sortu.eus/berme-batzordea

    48 orduak pasa ostean bidalitako zuzenketa eskaerak ez dira aintzakotzat hartuko.

  • 24. ARTIKULUA. BARNE HAUTESKUNDE KANPAINA +

    Hautagaitza bakoitzak bere ponentzietan agertzen diren edukiak defendatzeko egoki ikusten duen ekintza oro egin dezake.

    Hauteskunde kanpainaazaroaren 5etik azaroaren 26ra egingo da, eta ekimen guztiak epe honen baitan soilik egin ahal izango dira.

    Hauteskunde kanpaina herriz herri egin ahalko da. Egiturak interlokuzio zuzena sustatuko du eztabaida saioak antolatuz akreditatutako pertsonekin. Hauen zehaztapena aurkezten diren hautagaitza kopuruaren arabera eta aukera teknikoen arabera zehaztuko da.

    Egiturak eta Talde Sustatzaileek aukera berdintasuna bermatuko dute kanpainan zehar, horretarako bitarteko minimoak eskainiz: www.sortu.eus/gora-herria atarian hautagaitza bakoitzak bere orria izango du.

    Neutralitate printzipioari jarraituz, kontu ofizialek (sare sozialak, korreo elektronikoa, etb.), herri eta auzoetako Talde Sustatzaileek eta egiturak ezingo dute hautagaitza konkretu baten alde egin. Prozesua bere osotasunean promozionatzea soilik dagokie.

  • 1
  • 25. ARTIKULUA. NORK BOZKATU DEZAKE +

    Sorturen Birfundazio Prozesuan akreditatuta dagoen euskal herritar orok bozkatu dezake.

    Euskal Preso Politikoek boto delegatuaren bidez bozkatu ahal izango dute. Horretarako euren ordezkaria (pertsona konkretu bat) izendatu beharko dute. Boto delegatua gauzatzeko herri eta auzoetako arduradunekin harremanetan jarri beharko da nahitaez.

  • 26. ARTIKULUA. HERRIALDEKAKO BOZKETA +

    Herrialdearen ordezkariak herrialdean hautatuko dira. Herrialdeetako Zuzendaritza Ekipoak zein, kasuan, herrialde irizpidearen bidez hautatu beharreko zerrenda irekietako hautagaiak, dagokion herrialdeetako akreditatuek soilik bozkatu ahal izango dituzte, nahiz eta hautagaitzak publikoak izango diren akreditatu guztientzat. Ipar Euskal Herrian hiru herrialdeak unitate bakar gisa hartuko dira.

    Zuzendaritza Ekipo nazionalak eta irizpide nazionalen araberako zerrenda irekietako hautagaiak akreditatu guztiek bozkatu ahal izango dituzte.

  • 27. ARTIKULUA. BOZKATZEKO PROZEDURA +

    Botoa modu telematikoan zein presentzialean eman ahal izango da. Modu telematikoan www.partehartu.sortu.eus web aplikazioan eman beharko da botoa. Modu presentzialean bozkatzeko, herri bakoitzean bozketa mahaiak jarriko dira. Bozketa horiek ere ordenagailu bidez egingo dira, baina herriko arduradun edo dinamizatzaileen laguntzaz.

    Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoak:

    Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoen hautaketan, lehenik ponentzia bozkatuko da.

    Ponentzia politiko-organizatiboa hautatu ondoren, jarraian, ponentzia horri atxikitako Zuzendaritza Ekipoa bozkatu behar da. Ekipo bakarra balego atxikita, alde, kontra edo txuri bozkatu beharko da.

    Azkenik, hautatutako ponentzia politiko-organizatiboari atxikitako herrialdeetako Zuzendaritza Ekipoen artean bat hautatu behar da. Ekipo bakarra balego atxikita, alde, kontra edo txuri bozkatu beharko da.

    Hiru hautaketak jarraian, une eta leku berean egingo dira. Bozketa bukatu gabe utziz gero, hau da hiru hautaketak (ponentzia, Zuzendaritza Ekipoa eta herrialdeko Zuzendaritza Ekipoa) gorde gabe utziz gero bozkak ez dira kontabilizatuko.

    Herrialdeetako Ekipoen kasuan, ponentzia politiko-organizatibo irabazleari atxikitako herrialdeko Zuzendaritza Ekiporik ez balego, Kongresuaren ondoren prozedura berriz ireki eta hautaketa egin beharko da. Bitartean, hautatua izan den Zuzendaritza Ekipo nazionalak herrialderako gestora bat izendatuko du.

    Bestetik, nazio mailan X ponentziak eta horri atxikitako Zuzendaritza Ekipo batek irabazten badu, baina aldiz, herrialde batean Y ponentziari atxikitako herrialdeko Zuzendaritza Ekipoak irabazten badu, herrialdeko Zuzendaritza Ekipo hori dimisioa aurkeztera behartuta egongo da, ekipoen bidez Ponentzia irabazleak proposatzen duen proiektuarekiko kohesioa bilatzen baita. Zuzendaritza Ekipo nazionalak gestora bat izendatuko du, Kongresuaren ondoren hautaketa prozedura ireki eta herrialdeko Zuzendaritza Ekipoa hautatzen den arte.

    Herrialdeetan egoera horien ondorioz sor daitezkeen hutsuneak betetzeko eta Zuzendaritza Ekipoak hautatzeko, Kongresuaren ondoren gehienez bi hilabeteko epea egongo da.

    Emendakin partzialak:

    Emendakin partzialen kasuan, atal edo paragrafo bakoitzeko emendakin bakarra bozkatu ahal izango du akreditatu bakoitzak.

    Zerrenda irekiak:

    Zerrenda irekietako hautagaien kasuan, ardura bakoitzerako pertsona bat aukeratu ahal izango da. Hautaketa unean %60/40 genero ratioa betetzera behartuta egongo da bozkatzailea.

    Herrialdeko Zuzendaritza Ekipoa goian aipatutako arrazoiengatik osatu gabe geratuko balitz, herrialde irizpideko zerrenda irekien bidezko arduren hautaketa atzeratu egingo da, herrialdeko Zuzendaritza Ekipoarekin batera hautatzeko, Kongresuaren ondoren.

    Emendakin partzialen bidez, zuzendaritza arduren bat aldatuko balitz, Kongresuaren ostean zuzendaritzan aldaketa hori gauzatzeko mekanismoak ezarriko dira.

  • 28. ARTIKULUA. BOZKATZEKO EPEA +

    Bi bozketa epe egongo dira.

    Ponentzia politiko-organizatiboa eta Zuzendaritza Ekipoak hautatzeko epea azaroaren 5an irekiko da eta azaroaren 26an amaitu.

    Emendakin partzialak eta Zuzendaritza Ekipoaz besteko ardurak hautatzeko epea urtarrilaren 9an irekiko da eta urtarrilaren 21ean itxi.

    Akreditatuen zentsua ez da inongo momentutan itxiko. Bozketa epea itxi aurretik azken pertsonak botoa eman duen unean dagoen zentsuaren arabera emango dira parte-hartze datuak.

  • 1
  • 29. ARTIKULUA. BOZKETEN EMAITZETAKO ZUZENKETAK +

    Ardura bakoitzerako pertsona bozkatuenak izango dira hautatuak. Salbuespena genero proportzioari dagokion zuzenketa egiteko gerta liteke, 4. artikuluan zehazten den gisan.

    Bestetik, emendakin partzialen bidez zuzendaritza arduraren bat aldatuko balitz, hori zuzentzeko mekanismoak ezarriko dira Kongresuaren ondoren.

  • 30. ARTIKULUA. JAKINARAZPENAK +

    Barne hauteskundeak amaituta, ponentzia eta Zuzendaritza Ekipo hautatuak, azaroaren 27an jakinaraziko dira www.sortu.eus/gora-herria webgunean.

    Ekipoaz besteko ardura hautatuak Kongresuan bertan jakinaraziko dira. Emaitza zehatzak www.sortu.eus/gora-herria webgunean publikatuko dira urtarrilaren 23an.

    Ponentzia definitiboak Kongresuaren ostean publikatuko dira www.sortu.eus webgunean.

  • 31. ARTIKULUA. ZUZENDARITZA ARDURA BATEN BAJA IRAUNKORRA BALEGO +

    Zuzendaritzako ardura baten baja balego dimisioagatik, heriotzagatik zein beste edozein arrazoi dela medio, hautaketa prozesua errepikatu beharko da.

    Zuzendaritza Ekipoetan baja Birfundazio Prozesuan zehar gertatuko balitz, Kongresurako Berme Batzordeak hala bermatuta, Zuzendaritza Ekipoko kideek beste pertsona bat inkorporatu ahal izango dute.

  • 1
  • I ERANSKINA: BARNE HAUTESKUNDEEN EGUTEGIA +

    Ponentzia politiko eta organizatiboak aurkezteko epea: urriaren 8tik azaroaren 3ra (20:00).

    Aurkeztutako ponentziak eskuragarri akreditatuentzat: aurkeztu ahala.

    Zuzendaritza Ekipoak aurkezteko epea: urriaren 8tik azaroaren 3ra (20:00).

    Zuzendaritza Ekipo hautagaitzak publiko egin: aurkeztu ahala.

    Zuzendaritza ekipoetan aldaketak erreklamatzeko epea: publiko egin eta 48 orduko epean.

    Lehen Fasea, barne hauteskundeak: azaroaren 5etik azaroaren 26ra

    Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoa bozkatzeko epea: azaroaren 5tik azaroaren 26ra (23:59).

    Bigarren Fasea: azaroaren 27tik urtarrilaren 21era

    Zerrenda irekietarako hautagaitzak aurkeztu/proposatzeko epea: azaroaren 27tik abenduaren 10era (23:59).

    Zerrenda irekietako hautagaitzak kontrastatzeko epea: abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra.

    Emendakin partzialak aurkezteko epea: azaroaren 27tik abenduaren 10ra (23:59).

    Zerrenda irekietako hautagaitzak zein emendakinak erretiratzeko epea: urtarrilaren 7a (23:59).

    Zerrenda irekien eta emendakin partzialen bozketa epea: urtarilaren 9tik urtarrilaren 21era.

    Kongresua: urtarrilaren 21an.

    Erreklamazioak/auditoriak eskatzeko epea: otsailaren 21a.

  • 1
  • II ERANSKINA: BARNE HAUTESKUNDEETAN ZEHAR NEUTRALTASUNERAKO PROTOKOLOA SARE SOZIALEN KUDEATZAILEENTZAT +

    Birfundazio Prozesuan zehar Talde Sustatzaileek zein egiturak orokorrean neutraltasun printzipioa bete beharko dute. Eztabaidak jendeak ematen ditu, ez egiturako organo edo komunikazio bideek. Egiturak eztabaida horiek promozionatu edo sustatzeko zeregina dauka, baina baita modu neutralean jarduteko ardura ere, prozesua ahalik eta garbiena izan dadin.

    SARE SOZIALETAN EGITURAREN NEUTRALTASUNERAKO PROTOKOLOA:

    Talde Sustatzaileak eta egitura, Sorturen kontuetatik hautagaitza ezberdinak biltzen diren espazioak sustatzeaz arduratuko dira. Ezin da inolaz ere Zuzendaritza Ekipo edo pertsona zehatz baten hautagaitza promozionatu kontu ofizialetatik, ezinezkoa baita aukera berdintasuna bermatzea horrela. Beraz, hauek ezagutzera emateko modu bakarra, hautagaitza guztiak bilduta dauden espazioa promozionatzea da: sortu.eus/gora-herria helbidea.

    Hautagaitza guztiak libre dira sare sozialetan perfil propioak sortzeko euren hautagaitza promozionatzeko, baina hauek ezin dira inolaz ere nahasgarriak izan Sorturen kontu ofizialekin (ezingo dira Sorturen logo eta banner ofizialak erabili, eta deskribapenetan argi azaldu beharko da hautagaitza bat dela).

    Barne hauteskundeetan zehar zein bozketa garaietan, Sorturen kontu ofizialek hainbat kanpaina garatuko dituzte jendea parte hartzera zein akreditatzera animatzeko, baina ez dituzte promozionatuko hautagaitza zehatzak.

    Hautagaitzek eta hautagaiek hautagaitza zehatz batzuen mesedetan protokolo hau ez dela betetzen ari segurtasun osoa izateko eskubidea dute. Hala gertatuko balitz, Sorturen kontu ofizial horren kudeatzeleei zein Kongresurako Berme Batzordeari erreklamazioa egiteko eskubidea du.

    Salbuespena: Zuzendaritza Ekipo bakarra eta ponentzia politiko-organizatibo bakarra aurkeztuko balitz, kontu ofizialetatik horien promozioa egin ahal izango da. Ez ordea, emendakin partzialen eta Ekipoaz besteko ardurak betetzeko hautagai zehatzen alde.
  • 1
  • III ERANSKINA: Akreditazio prozedura +

    Hona akreditazioen baldintza eta ezaugarriak.

    Online akreditazioak

    Prozedura

    1.- Erregistro datuak bete behar dira, www.partehartu.sortu.eus helbidean erregistrorako lotura sakatuta
    - EZINGO DA aurretik erregistratua izan den e-mail helbide batekin erregistratu.
    - EZINGO DA aurretik erregistratua izan den dokumentu (NAN, CNI, CIE edo pasaporte) batekin erregistratu.
    - Lege oharra onartu beharko da nahitaez.

    2.- Erregistroa konfirmatu behar da e-mailera bidaliko den lotura sakatuz.

    3.- partehartu.sortu.eus helbidean erabiltzaile eta pasahitza jarrita aplikaziora sartu ahalko da baina erregistroaren azken urratsa burutzeko telefono mugikorraren zenbakia jarri behar da.

    4.- Azkenik, telefonoan SMS kode bat jasoko da eta aplikazioan sartu beharko da erregistroa berretsi eta erabat bukatzeko. Azken urrats hau burutu ondoren aplikazioaren edozein funtzionalitatera sarbidea izango dugu.

    Akreditazio presentziala

    Prozedura

    1.- Herriko arduradunen laguntzarekin erregistro presentzialen gunera sartu. Gune hau www.partehartu.sortu.eus helbidean dagoen aplikazioan dago baina soilik Birfundazio Prozesuaren dinamizatzaileek dute sarbidea bertara.

    2.- Bertan, erregistroa osatu behar da formularioa betez. Online erregistroan ez bezala, akreditazio presentzialean ez da e-maila eskatuko baina bai telefono mugikorra.

    - EZINGO DA aurretik erregistratua izan den e-mail helbide batekin erregistratu.
    - EZINGO DA aurretik erregistratua izan den dokumentu (NAN, CNI, CIE edo pasaporte) batekin erregistratu.
    - Lege oharra onartu beharko da nahitaez.

    3.- Telefonoan SMS kode bat jasoko da eta aplikazioan sartu beharko da erregistroa berretsi eta erabat bukatzeko. Hemendik aurrera presentzialki bozkatzeko aukera izango da.

    E-maila eta Telefonoak. Konfirmatu gabekoen mantenua

    E-mailera bidalitako konfirmazio lotura zein telefono mugikorrera bidalitako SMS kodeak berresteko 48 orduko epea egongo da.

    Epe bat dago emandako e-maila/telefono zenbakia konfirmatzeko, bakoitzari dagokion moduan. Epealdi horretan konfirmatuko ez balitz erregistro datuak ezabatuko dira.

    Erregistro datuen zuzenketa edo aldaketa

    Aplikazioaren integritatea eta segurtasuna bermatzeko erregistro datuetatik hiru behin soilik aldatu ahal izango dira; hauek dira: dokumentu zenbakia (NAN, CNI, CIE edo pasaporte), e-maila eta telefono mugikorra. Hiru datu hauetako bat aldatu beharko balitz erabiltzaile batek honako helbidera bidali beharko luke eskaera: E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko.

    Gainontzeko datu pertsonalak edozein momentutan aldatu ahalko dira.

    Erabiltzaile baten baja

    Erabiltzaile batek baja mota desberdinak eska ditzake:
    Jakinarazpenen baja: Ez lituzke jakinarazpenak jasoko baina beste guztia berdin mantenduko luke.
    Aplikaziotik baja: Bere erabiltzailea desgaituko litzateke baina bere datuak ez lirateke ezabatuko.

  • 1
  • IV ERANSKINA: Zuzendaritza ekipoa eta
    ponentziak aurkezteko formulario eredua +

    Hautagaitzaren izena:

    Ponentziaren izena:

    Zuzendaritza Ekipoa atxikitzen zaion Ponentziaren izena:

    Hautagaitza aurkezteko arrazoiak (1.500 karaktere gehienez espazioekin):

    Hautagaitza osatzen duten kideen izenak:

    Ponentzia laburpena –Ponentzia aurkezten bada- (3.000 karaktere gehienez espazioekin):

    Ze egoitzatan aurkeztu da:

    Noiz:

    Sinadurak:

  • 1

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.