ALBISTEAK

 

Euskal preso politikoei ezartzen zaien kartzela-politika argi azaldu da gaur, berriz ere. Preso batzuk Burgos, Santander, Valladolid, Herrera edo Asturiaseko espetxeetara mugitu dituzte. Hau da, Euskal Herritik 600, 400 eta 300 kilometrotara.

Larunbat honetan, Zaballako espetxera martxa antolatu du Kalera Kalera ekimenak, eta mezua argia da: euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egon behar dute. Hain zuzen ere, Zaballan dagoen euskal preso politiko bakarra Txus Martin da, gaixorik larri dagoena. Kardiopatia bat tarteko, aste honetan ebakuntza egin behar izan diote. Horri gehitu behar zaio berak duen gaitz psikiatrikoa, horrek dakarren arrisku guztiekin. Txusek ez du Zaballan egon behar; Txusek kalean egon behar du. Beraz, bada garaia presoen auzia konponbidean jartzeko.

Presoek eta haien senideek pairatzen duten sufrimenduarekin behin betiko amaitzeko. Beraz, euskal presoak Euskal Herrira eta gaixorik dauden presoak kalera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.